101. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1553/2024 EBAZPENA, apirilaren 24koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Nafarroako Administrazio Auzitegiko kide izateko bost lanpostu, funtzionarioen araubidekoak eta A mailakoak, kategoriaz igotzeko lehiaketaren bidez betetzeko deialdian, eta ezartzen baita proba praktikoa egiteko tokia, eguna eta ordua.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urtarrilaren 29an emandako 348/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Nafarroako Administrazio Auzitegiko kide izateko bost lanpostu, funtzionarioen araubidekoak eta A mailakoak, kategoriaz igotzeko lehiaketaren bidez betetzeko. Ebazpen hori 2024ko 37. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 20koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 12ko 1007/2024 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2024ko 68. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 4koan.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukatuta, bidezkoa da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda, eranskinean ageri dena, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Nafarroako Administrazio Auzitegiko kide izateko bost lanpostu, funtzionarioen araubidekoak eta A mailakoak, kategoriaz igotzeko lehiaketaren bidez betetzeko deialdian.

2. Adieraztea deialdian ezarritako proba praktikoa 2024ko irailaren 18an eginen dela, asteazkenarekin, goizeko 9:00etan, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuaren egoitzan.

3. Ebazpen hau kalifikazio epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin.

Iruñean, 2024ko apirilaren 24an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

ERANSKINA.–NAFARROAKO ADMINISTRAZIO AUZITEGIKO KIDEA (KATEGORIAZ IGOTZEKO LEHIAKETA)

Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

Onartuak:

AGUNDEZ SALINAS, CARLOS

ALFARO ORICAIN, MARIA BEGOÑA

ARTOZQUI MORRAS, OLGA

BAINES ZUGASTI, SILVIA

CONEJO PEREZ, MERCEDES

CRUZADO ESPINOZA, RAUL ANTONIO

ENERIZ SANCHEZ, NEREA

GARCIA UNCITI, MARIA

JIMENEZ IZU, EDUARDO

JIMENEZ PALACIOS, PEDRO

LOPEZ DE GOICOECHEA GUEMBE, BEGOÑA

MACUSO MORENO, NEREA

PERNAUT OJER, MARTA

RODRIGUEZ HIDALGO, ANA

ROMAN PUERTA, ANA MARIA

TELLECHEA OLAIZ, MAITE

Baztertuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: F2406636