101. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

203/2024 EBAZPENA, maiatzaren 6koa, Justiziako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ebazten baita Nafarroako Foru Komunitateko Fiskaltzaren Bulegoan lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia, martxoaren 18ko 113/2024 Ebazpenaren bidez onetsi zena.

Justiziako zuzendari nagusiak martxoaren 18an emandako 113/2024 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko fiskal nagusiaren idazkari pertsonalaren lanpostua izendapen askearen bidez betetzeko deialdia egin zen Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoko eta Laguntza Judizialeko Kidegoko langileentzat.

Eskaerak aurkezteko epea igaro ondoren eta Justizia Zuzendaritza Nagusiak egiaztatu ondoren hautagaiek lanpostuan aritzeko eskatutako baldintzak betetzen dituztela, Nafarroako Foru Komunitateko fiskal nagusiaren proposamen loteslea jaso da, Marcos Fernández Villagrasa jaunaren alde.

Egiaztatu da hautagaiak deialdian eskatutako baldintzak eta zehaztapenak betetzen dituela; beraz, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 254/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Ebaztea, Nafarroako Foru Komunitateko Fiskaltzaren Bulegoan lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia, martxoaren 18ko 113/2024 Ebazpenaren bidez onetsi zena.

Bigarrena.–Nafarroako Foru Komunitateko fiskal nagusiaren idazkari pertsonal izendatzea Marcos Fernández Villagrasa jauna, Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoko karrerako funtzionarioa.

Hirugarrena.–Esleitutako lanpostuaren jabetza hartzeko, Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen sarrerari, haien lanpostuak betetzeko moduari eta haien lanbide igoerari buruzko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 52. artikuluari jarraituko zaio.

Laugarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Estatuko Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Gobernuaren Interneteko atarian: https://www.navarra.es/eu/justizia/enplegu-publikoa.

Bosgarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuko Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122.1 artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluan xedatutakoarekin.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 6an.–Justiziako zuzendari nagusia, Maite Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: F2407388