2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2024ko lan egutegia
Zerbitzuen Mankomunitateko kideen batzarrak, 2023ko abenduaren 28an egindako ohiko bilkuran, onetsi zuen Mankomunitatearen zerbitzuko langileen 2024ko aste barneko jaiegunen egutegia, eta zehaztu zuen zein diren urte horretan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak. Hona hemen:
–Urtarrilaren 6a, astelehena: Urteberri eguna.
–Urtarrilaren 6a, larunbata: Jaunaren Agerkundea (Errege eguna).
–Urtarrilaren 17a, asteazkena: San Anton (herriko jaia).
–Martxoaren 28a: Ostegun Santua.
–Martxoaren 29a: Ostiral Santua.
–Apirilaren 1a: Pazko astelehena.
–Maiatzaren 1a, asteazkena: Langileen eguna.
–Uztailaren 25a, ortzeguna: Santiago eguna.
–Abuztuaren 15a, ortziralea: Ama Birjinaren Jasokundea.
–Urriaren 12a, larunbata: Espainiako jai nazionala / Pilareko Ama Birjina.
–Azaroaren 1a, ostirala: Santu Guztien Eguna.
–Abenduaren 3a, asteazkena: San Frantzisko Xabierkoa - Nafarroaren Eguna.
–Abenduaren 6a, ortziralea: Konstituzioaren eguna.
–Abenduaren 25a, asteazkena: Eguberri eguna.
Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko urteko lanaldiaren zenbaketa 1.592 benetako lanordukoa izanen da, %100eko lanaldiari dagokionez, eta honela banatuko da:
–Bulegoetako langileen eguneko lanaldia, oro har, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da, astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 15:20era.
–Jendea hartzeko eta Erregistro Orokorra irekitzeko ordutegia: 9:00etatik 14:00etara.
Benetako 1.194 lanordukoa izanen da Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko langileen urteko lanaldiaren zenbaketaren banaketa.
Betiere, Nafarroako Administrazio Publikoetan 2024rako orokorrean behin betiko ezartzen denaren menpe egonen dira urteko lanaldiaren iraupena eta opor egunen kopurua. Horren ondorioetarako, aldaketaren bat izanez gero, behar diren doikuntzak eginen dira.
Erripan (Odieta), 2023ko abenduaren 28an.–Lehendakaria, Martín M.ª Picabea Aguirre.
Iragarkiaren kodea: L2400011