2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2024ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko kideen batzarrak, 2023ko abenduaren 28an egin bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 2024ko ekitaldiko plantilla organikoa. Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan eta harekin bat heldu diren gainerako arauetan xedatuarekin.
Erripan (Odieta), 2023ko abenduaren 28ah.–Mankomunitateko burua, Martín M.ª Picabea Aguirre.
Iragarkiaren kodea: L2400010