2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LOKIZ MENDIKO BATZARRA
Aldaketa, Lokiz Mendiko Batzarreko ordenantzen 24. artikuluan, otsaileko bilkurak egiteko lekuari dagokionez. Behin betiko onespena
Lokiz Mendiko Batzarrak, 2023ko apirilaren 15eko ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen espedientea, hasiera batez onesteko aldaketa bertako ordenantzen 24. artikuluan, otsaileko bilkurak egiteko lekuari dagokionez.
Espedientea jendaurrean eduki da hogeita hamar egunean, iragarkia 2023ko 90. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, maiatzaren 2an, eta ezarritako epean inork ez du alegaziorik eta/edo iradokizunik aurkeztu.
Kontuan hartuta espedienteak indarrean dagoen legerian eta ordenantzetako azken xedapenetako laugarrenean ezarritako izapidetzeari jarraitu diola, Lokiz Mendiko Batzarrak, 2023ko irailaren 30ean egindako ohiko bilkuran, bertaratutako 20 pertsonen adostasunez, legezko kopuruaren (25) gehiengo absolutua baita,
ERABAKITZEN DU:
1. Behin betiko onestea Lokiz Mendiko ordenantzen 24. artikuluaren aldaketa; honelaxe geldituko da:
"Otsaileko bilkura txandaka eginen da urtero, Mendia osatzen duten herri partzuerrak diren bost ibarretako batean. Ordena honi jarraituko zaio: Antzin, Lana ibarra, Metauten, Ameskoabarrena eta Ameskoagoiena.
Hura non egin eta antolatuko den, ibar edo barruti bakoitzeko herri partzuerretako batzarkideek prestatuko dute". Hain zuzen, iraileko batzarrean erabakiko da zer ibarri dagokion biltzeko tokia prestatzea.
2. Egindako aldaketaren testu osoa argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan.
Lokiz mendian, 2023ko abenduaren 23an.–Batzarburua, Andrés Lana Usabiaga.
Iragarkiaren kodea: L2318390