10. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

2024rako zergak, tasak eta prezio publikoak. Hasierako onespena

Alesbesko Udalak, 2023ko azaroaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2024an indarrean izanen diren zergak, tasak eta prezio publikoak.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten Udalaren Idazkaritzan, eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Epe hori iraganik, inork ez badu erreklamaziorik edo alegaziorik aurkeztu, behin betiko onetsitzat joko dira 2023. urterako zergak, tasak eta prezio publikoak.

Alesbesen, 2023ko abenduaren 12an.–Alkate udalburua, M.ª Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L2400335