Iragarkia
10. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 15a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Hiriko mugikortasun jasangarriaren udal ordenantzaren behin betiko onespena
Tuterako Udalak, 2023ko azaroaren 27an eginiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
ERABAKIA:
Lehenengoa.–Partez baiestea honako hauek aurkeztutako alegazioak: La Peka elkartea; segurtasun zerbitzuen enpresa pribatuen lanbide elkartea (APROSER); Recicleta elkartea; Izquierda Ezquerra; Ekologistak Martxan eta Verónica Terrado Mola, zeinek baitakarte hasiera batez onetsitako ordenantzaren idazketa aldatzea.
Bigarrena.–Aldatzea, Udaltzaingoak eskatuta, hasiera batez onetsitako ordenantzaren idazketa haren txostenean adierazitako ataletan.
Hirugarrena.–Hiriko mugikortasun jasangarriaren udal ordenantza behin betiko onestea.
Laugarrena.–Agintzen da udal ordenantzaren behin betiko testu osoa argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki taulan.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Tuteran, 2023ko azaroaren 27an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.
HIRIKO MUGIKORTASUN JASANGARRIAREN UDAL ORDENANTZA
ZIOEN AZALPENA.
ATARIKO TITULUA.–XEDEA ETA APLIKAZIO EREMUA.
1. artikulua. Xedea.
2. artikulua. Aplikazio eremua.
I. TITULUA.–ARAU OROKORRAK.
3. artikulua. Bizikidetza bide eta espazio publikoetan.
4. artikulua. Irisgarritasun unibertsalaren bermea.
5. artikulua. Erabiltzaileen portaera.
6. artikulua. Bide publikoko jarduerak.
7. artikulua. Debekatutako zarata eta seinale akustikoen erabilera.
8. artikulua. Ibilgailuetako alarmak arrazoirik gabe erabiltzea.
9. artikulua. Oinezkoei eta eremu publikoaren beste erabiltzaileei ez eragoztea.
II. TITULUA.–OINEZKOEN MUGIKORTASUNA.
10. artikulua. Oinezkoen zirkulazioa.
11. artikulua. Oinezkoen eremuaren definizioa.
12. artikulua. Oinezkoen eremuetako seinaleak eta mugaketa.
13. artikulua. Mugatze orokorrekiko salbuespenak.
14. artikulua. Oinezkoen lehentasuna ibilgailuen aurrean.
15. artikulua. Erdialdeko oinezkoen eremua.
16. artikulua. Hirigune historikoko oinezkoen eremua.
17. artikulua. Ibilgailuak oinezkoen eremuetan sartzea arautzea.
III. TITULUA.–MUGIKORTASUNA BIZIKLETAN, PATINEAN ETA MUGIKORTASUN PERTSONALEKO IBILGAILUETAN.
I. KAPITULUA.–BIZIKLETEN ZIRKULAZIOA ETA ERABILERA.
18. artikulua. Bizikleten zirkulazioa.
19. artikulua. Bizikleten zirkulazioa ziklokaleetan / bizikleta kaleetan.
20. artikulua. Bizikleten zirkulazioa oinezkoen pasabideetan eta ziklisten pasabideetan.
21. artikulua. Bizikleten zirkulazioa oinezkoen kale eta eremuetan.
22. artikulua. Pertsonen eta salgaien garraioa.
23. artikulua. Aparkatzea eta bizikleta aparkalekua.
24. artikulua. Bizikletak eremu publikotik kentzea.
II. KAPITULUA.–MUGIKORTASUN PERTSONALEKO IBILGAILUAK.
25. artikulua. MPIen deskribapena eta sailkapena.
26. artikulua. Baldintza orokorrak.
27. artikulua. MPIen zirkulazio eremuak eta abiadurak.
28. artikulua. Monopatinen, patinen eta motorrik gabeko antzeko aparatuen zirkulazioa.
III. KAPITULUA.–JARDUERA EKONOMIKOAK, TURISMO TALDEAK ETA ALOKAIRU SISTEMAK.
29. artikulua. Turismo motako edo aisiako jarduera ekonomikoak, gidaririk gabe eta base finkoarekin.
30. artikulua. Turismo taldeak bizikletan edo MPIan.
31. artikulua. Bizikletak eta MPIak alokatzeko sistemak, gidaririk gabe eta base finkorik gabe.
IV. TITULUA.–MUGIKORTASUNA GARRAIO PUBLIKOAN.
32. artikulua. Bidaiarien garraio kolektibo publikoa.
33. artikulua. Garraio zerbitzu publikoaren zirkulazioaren lehentasuna eta babesa.
34. artikulua. Taxiak.
35. artikulua. Hiri barneko autobusaren geralekuak.
36. artikulua. Hiri barneko taxien geralekuak.
V. TITULUA.–ESKOLAKO INGURUNEAK ETA BIDEAK.
37. artikulua. Eskola ingurune seguruaren antolaketa.
38. artikulua. Eskola bide segurua.
VI. TITULUA.–SEINALEAK.
39. artikulua. Seinale orokorrak.
40. artikulua. Debekatutako seinaleak.
41. artikulua. Baimendu gabeko edo behar ez bezalako seinaleak kentzea.
42. artikulua. Seinaleak aldatzea eta bideak ixtea.
VII. TITULUA.–OZTOPOAK.
43. artikulua. Ibilgailu eta oinezkoak zirkulatzeko oztopoen debekua.
44. artikulua. Bide publikoetako oztopoak seinaleztatzea.
45. artikulua. Oztopoak bide publikoetatik kentzea.
VIII. TITULUA.–ZAMA-LANAK.
46. artikulua. Zama-lanetarako tokiak.
47. artikulua. Zama-lanetarako tokien erabilera.
48. artikulua. Zama-lanen definizioa.
49. artikulua. Zama-lanetarako tokiak seinaleztatzea.
50. artikulua. Zama-lanak egiteko modua.
51. artikulua. Zama-lanak egin bitartean eragozpenak eta arriskua sortzeko debekua.
52. artikulua. Tamaina edo pisu bereziko ibilgailuen zirkulazioa eta zama-lanak.
IX. TITULUA.–SALGAI ARRISKUTSUAK.
53. artikulua. Hirigunean zirkulatzeko debekua.
X. TITULUA.–TRAFIKOA KONTROLATU ETA ANTOLATZEKO NEURRIAK.
54. artikulua. Trafikoaren antolamendua eta erregulazioa.
55. artikulua. Aparkatzearen erregulazioa.
56. artikulua. Trafiko handiko bideak.
XI. TITULUA.–GELDITU ETA APARKATZEARI BURUZKO ARAUDIA.
57. artikulua. Gelditzea eta aparkatzea.
58. artikulua. Ibilgailuak aparkatzea Tuterako hirigunean.
59. artikulua. Erabat debekaturik dago gelditzea.
60. artikulua. Debekaturik dago aparkatzea.
61. artikulua. Ibiak.
XII. TITULUA.–APARKALDI MURRIZTUA EDO MUGATUA. ZENBAIT ERABILTZAILERENDAKO TOKI ERRESERBATUAK.
62. artikulua. Soil-soilik desgaitasuna duten pertsonendako aparkatze txarteldun ibilgailuek erabiltzeko toki erreserbatuak.
63. artikulua. Interes orokorreko zenbait zerbitzu publikorendako toki erreserbatuak.
XIII. TITULUA.–APARKALDI MURRIZTUA EDO MUGATUA.
64. artikulua. Ibilgailuak txandakatzea aparkatzeko tokietan.
65. artikulua. Eremu urdina edo txandakakoa.
66. artikulua. Eremu berdea egiaztagiria duten egoiliar eta merkatariendako.
XIV. TITULUA.–KAUTELAZKO NEURRIAK.
67. artikulua. Ibilgailuak bide publikotik kentzea.
68. artikulua. Udalaren garabiaz ibilgailuak kentzeko kasuak.
69. artikulua. Ibilgailua eramateko lanak gelditzea.
XV. TITULUA.–ZEHAPEN ARAUBIDEA.
70. artikulua. Eskumena eta zehapen prozedura.
71. artikulua. Arau-hausteak.
72. artikulua. Zehapenak.
XVI. TITULUA.–PARTE HARTZEA.
73. artikulua. Hiriko Mugikortasun Jasangarrirako lantaldea.
ZIOEN AZALPENA
I
Garapen jasangarriaren paradigma berriak pertsona guztien bizi kalitatea hobetzea du helburu, hala orain nola etorkizunean, eta gogoeta eragin nahi digu garapen ereduaz, bai eta hark gure ingurunean duen eraginaz ere. Bizi garen mundua ez dugu arbasoen legatutzat hartu behar, heldu diren belaunaldien mailegutzat baizik. Ikuspegi berri horren barruan, garrantzi berezia dute hiri barneko espazioa eta natura ingurunea zaintzeak eta arduraz kudeatzeak.
Mugikortasuna izugarri hazi da, ekonomiaren hazkundearen gainetik hazi ere, eta horren ondorioz, aurrekaririk gabeko erronka bati aurre egin behar diogu gaur egun; alegia, garraioaren etengabeko hazkundearen eta ingurumen mugen arteko adiskidetzeari. Ildo horretatik, mugikortasun jasangarriak jarraibide batzuk ezarri behar ditu, garapen jasangarriari eraginkortasunez laguntzeko. Hartarako, garrantzitsua da oinezko eta bizikletazko mugikortasun aktiboa elkarren osagarria izatea, behar berak baitaude: ibilbide errazak, zuzenekoak, seguruak, etab.; hori dela eta, oinezkoen eta txirrindularien arteko bizikidetza lehentasunezkoa izan behar da mugikortasuna sustatzean.
Horregatik, hain zuzen, espazio publikoa berreskuratu behar da, kalearen erabiltzaile nagusien zerbitzura paratzeko, hau da, oinezkoen zerbitzura; hori horrela, formulak lortu behar dira oinezkoen mugikortasuna lagundu eta bultzatzeko, eta hori erdiestea lehentasunezkoa da Tuterako hiri barneko plangintzan eta mugikortasunaren kudeaketan.
MPIek mugikortasun jasangarrian eginkizun berria eta garrantzitsua betetzen badute ere, tratamendu bereizia eman behar zaio bizikletari –baita pedalei eragiteko laguntza duen bizikleta elektrikoari ere–, bizikleta garraiobide aktiboa baita, eta aktiboa, aldiz, MPIak eta motozikletak.
Hots, alde handia dago MPIaren eta pedalei eragiteko laguntza duen bizikleta baten artean: lehenak ibilgailu % 100 elektrikoak dira, eta bizikletek pedalei eragiteko laguntza teknikoa ematen dute; horrenbestez, haiei eragin ezean, ez du funtzionatzen. Xehetasun hori funtsezko aldea da uler daitezen mugikortasun jasangarriaren garapena eta ordenantzan ezartzen diren aldeak; izan ere, bizikleta, hala ohikoa nola lagundua, mugikortasun aktiboaren partea da, eta osasungarria, eta hala dira, orobat, beste mota batzuk ere (MPIak, kasurako).
Botere publikoen betebehar nagusia eta garrantzitsuena da babestea bizitzeko oinarrizko eskubidea, eta pertsonen osasunerako eskubide konstituzionala, gure Konstituzioak eta gainerako antolamendu juridikoak emandako babes gorena duten ondasun juridiko gisa, zeinek korolario modura balio baitute gainerako oinarrizko eskubide guztiendako eta banako eskubide guztiendako.
Hiriko mugikortasun jasangarriari esker, ahalbidetzen da bateragarria izan dadin banako eskubideak benetan erabiltzea eta pertsonen osasuna eta osotasun fisikoa babestea, bide-segurtasunaren bitartez eta aire kalitatea hobetzeko eta hiri barneko ingurumena babesteko neurrien bitartez.
Espazio publikoak ahalbidetzen du eskubideak eta askatasunak bizikidetza zibikoaren bidez erabil daitezen. Era horretan, mugikortasuna eta hiri barneko espazio publikoa –beti baliotsua eta mugatua– eskuragarri eta erabilgarri izan dadin da herritarren bizikidetza sozialerako erarik garrantzitsuenetako bat; halaber, jarduera ekonomikoa eta aurrerapen sozial eta teknikoa laguntzeko erabili behar da, era jasangarri batez, hala ingurumenari nola energiari dagokienez, eta hori guztiz bateragarria izan behar da bizitzeko eta osasunerako eskubidea babestearekin.
Halaber, espazio publikoa herritar guztiena da; erabiltzaile guztiek partekatu behar dute, bateragarritasunez, modu orekatu eta ekitatiboan, eta askotariko mugikortasuna duten pertsonen irisgarritasun unibertsala eta eskubideak bermatu behar dira.
Mugikortasunari buruzko ordenantza honek erabileren eta joan-etorrien arteko lehentasun mailakatua erabiltzen du irizpide gisa, eta kontuan hartzen ditu bai erabiltzaileen ahulezia, bai ingurumenean izandako inpaktu txikienak, bermatu nahi baititu pertsonen segurtasuna eta osasuna, aire kalitatearen hobekuntza, eta ingurumenaren babesa. Hori horrela, motordun ibilgailu pribatuari protagonismoa kentzen zaio, pixkanaka, bestelako joan-etorrien mesedetan (oinez, garraio publikoan edo bizikletaz edo mugikortasun jasangarriko ibilgailuetan mugitzea). Eta ezinbesteko merkataritza banaketaren efizientzia ere bultzatzen da.
Mugikortasun jasangarriaren paradigma berri hori lotzen da, ezinbestean, mugikortasun politikak egiteko prozesua bera ulertzeko era berri batekin. Mugikortasun politikak diseinatzea ez da arazo tekniko hutsa; izan ere, askotariko kontuei erantzun behar zaie, zeinak lotuta baitaude hiriaren alderdi ekonomiko, sozial, anbiental eta kulturalarekin.
II
Ordenantza hau trafikoari, ibilgailuen zirkulazioari eta bide-segurtasunari buruzko arau bat da, eta honako eskumen hauek erabiliz onesten du Tuterako Udalak:
1. Trafikoa, ibilgailuen aparkatzea eta mugikortasuna, jarraikiz Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen (aurrerantzean, TAOL) 25.2.g) artikuluari.
2. Bide-segurtasuna, jarraikiz urriaren 30eko 6/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 7. artikuluari; Lege horren bidez onetsi zen Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko legearen testu bategina (aurrerantzean, BSL).
3. Hiri barneko bideen erabilera arautzea zirkulazioko udal ordenantza bidez, aparkalekuak erabiltzaile guztien artean berdintasunez banatzeko, ibilgailuen zirkulazioaren arintasunari eta kaleen oinezko erabilerari kalterik egin gabe, bai eta aparkaldi mugatuko neurriak ezartzea ere, aparkalekuak txandaka erabil daitezen bermatzeko, bereziki aintzat hartuta desgaitasun baten ondorioz mugikortasun urritua duten eta ibilgailuak erabiltzen dituzten pertsonen premiak, pertsona horiek gizarteratzen laguntzeko. Hori guztia, honako hauek betez: BSLaren 7.b) artikulua eta 52/2022 Foru Agindua, martxoaren 7koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, desgaitasuna duten pertsonendako aparkatzeko txartela arautzen duena Nafarroako Foru Komunitatean, zeina argitaratu baitzen 2022ko 60. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 24an.
4. Beren titulartasuneko hiri barruko bideetan trafikoa arautzea, antolatzea, kudeatzea, zaintzea eta diziplina ezartzea, beren agenteen bitartez, bai eta bide horietan egindako arau-hausteak salatu eta zehatzea ere, betiere hori ez badu beste administrazio batek berariaz esleituta, BSLaren 7.a) artikuluari jarraikiz.
5. Ibilgailuak ibilgetu eta kentzea, hiri barruko bideak behar denean ixtea eta ibilgailu jakin batzuei hiri barruko bideetako zirkulazioa mugatzea ingurumen arrazoiengatik, jarraikiz, hurrenez hurren, BSLaren 7. artikuluko c), f) eta g) letrei, bai eta artikulu horretako gainerako eskumenei ere.
Ordenantza honek oso gogoan ditu ondorengo helburuak, zeinak beste eskumen titulu batzuekin lotuta baitaude, eta eskumen tituluok erabiltzen dira trafikoaren, zirkulazioaren eta ibilgailuak aparkatzearen, bide-segurtasunaren, mugikortasunaren eta bide eta espazio publikoetako erabilera antolatzearen eskumen tituluen mende eta zeharka:
a) Osasungarritasun publikoa eta ingurumenaren kontrol sanitarioa babestea, TAOLaren 25.2.j) eta 33. artikuluetan eta Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legearen 34.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
b) Hiri barneko ingurumena babestea, batez ere airearen kutsaduratik, jarraikiz TAOLaren 25.2.b), 26.1.d) eta 33. artikuluetan ezarritakoari eta Atmosfera Babesteari eta Airearen Kalitateari buruzko azaroaren 15eko 34/2007 Legearen 5.3 artikuluan ezarritakoari.
c) Mugikortasun jasangarriaren printzipioak eta helburuak, Klima-aldaketari eta Energia-trantsizioari buruzko martxoaren 22ko 4/2022 Foru Legearen 44tik eta 52ra arteko artikuluetan ezarritakoari jarraikiz.
III
Hamabost urte pasatu dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean Trafikoari buruzko Ordenantza Orokorra argitaratu zenetik; horregatik, beharrezkotzat jotzen zen haren edukia eguneratzeko behar hauek betetzeko:
a) Bizitzeko eta osotasun fisikorako oinarrizko eskubidea babesteko behar den araudia onartzea, TAOALaren 25.2.g) artikuluari jarraikiz.
b) Bizitzeko eskubidea eta osasunerako eskubidea babestea hiri barruko bideetan bide-segurtasuna hobetuz, arreta berezia paratuta espaloietan eta bereziki babestutako kolektiboetan.
c) Klima-aldaketari eta Energia-trantsizioari buruzko martxoaren 22ko 4/2022 Foru Legearen 2. artikuluan ezarritako printzipioak aplikatzea.
d) Mugikortasun urriko pertsonen eskubideenganako babesa indartzea.
e) Udal araudia egokitzea Europar Batasuneko eta Espainiako araudiak zirkulazioaren, ibilgailuen eta gidarien arloan eragindako arau aldaketetara (besteak beste, honako hauen aldaketetara: Zirkulazioko Erregelamendu Orokorra; Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra eta Gidarien Erregelamendu Orokorra). Eta ordenantzan honen edukia koordinatzea zaratei eta zibismoari buruzko egungo ordenantzen edukiarekin.
f) Azkenik, gizarte, ekonomia, ingurumen, kultura, teknika eta teknologiaren etengabeko bilakaerak mugikortasunaren alorrean eragindako aldaketei erantzuteko beharra.
IV
Azaldutakoa aplikatuz, ordenantza honek aldaketok ekarri ditu nagusiki:
a) Arauaren gorputza berregituratzea, nahitaezkoa azken 15 urteotan hogei bat aldaketa izan ondotik.
b) Gure kale eta plazak oinezkoendako gune bihurtzean aurrera egitea, sinetsita baikaude azaldutako helburuak lortzeko bide saihestezina ez ezik, hirien modernizazio jasangarriaren emaitza ziurra ere badela.
c) Bizikletekin eta garraio publikoarekin batera, mugikortasun pertsonaleko ibilgailuak ere sartzea autoen eta motozikleten ordezko aukera gisa, hirian barrena mugitzeko.
d) Eremu urdina doakoa izatea foru arau honetan adierazitako egiaztagiria duten pertsonendako: 52/2022 Foru Agindua, martxoaren 7koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, desgaitasuna duten pertsonendako aparkatzeko txartela arautzen duena Nafarroako Foru Komunitatean.
V
Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 129.7 artikuluan eta Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 7. artikuluan ezarritakoarekin, ordenantza hau aplikatzeak eragiten badie udal gastuei edo diru sarrerei, zehatz-mehatz bete beharko dira aurrekontu egonkortasuneko eta finantza iraunkortasuneko printzipioen eskakizunak, kontuan hartuta lege organiko horretan eta Aurrekontu Egonkortasunaren Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 2ko 1463/2007 Errege Dekretuan toki entitateei aplikatzeko ezarritakoa.
ATARIKO TITULUA.–XEDEA ETA APLIKAZIO EREMUA
1. artikulua. Xedea.
Ordenantza honek helburutzat du hiri barneko bideen eta espazioen erabilerak harmonizatzea, barne hartuta oinezkoena, ibilgailuen zirkulazioarena, aparkatzea, pertsonak garraiatzea, salgaiak banatzea, eta mugikortasun jasangarriarekin lotuta espazio publikoa erabiltzeko beharrak; horrez gain, bateragarri izan daitezen behar eta erabilera guztiak, erabiltzaileen arteko oreka eta ekitatearekin, eta bermatzea askotariko mugikortasuna duten pertsonen irisgarritasun unibertsala eta eskubideak. Horretarako oinarrizko irizpide gisa baliatuko da erabileren eta joan-etorrien arteko lehentasun mailakatua, kontuan hartuta bai erabiltzaileen ahulezia, bai ingurumenean izandako inpaktu txikienak, bermatu daitezen pertsonen segurtasuna eta osasuna, aire kalitatearen hobekuntza, eta ingurumenaren babesa.
2. artikulua. Aplikazio eremua.
Ordenantza honen manuak Tuterako hiri barruko bide guztietan aplikatuko dira, bai eta beste administrazio edo organismo batzuekin eskumena lagata edo partekatua duten beste horietan ere. Halaber, ondoren aipatzen diren guztiek bete beharko dituzte manuok: hiri-barrukoak izan, eta zirkulaziorako egoki diren bide eta lursail publikoen titular eta erabiltzaileek, bai eta erabilera erkideko bide eta lursailen titular eta erabiltzaileek, zirkulaziorako egokiak izan ez arren, eta, gainera, bestelako araurik ezean, erabiltzaile kopuru zehaztugabe batek erabiltzen dituen bide eta lursail pribatuen titularrek.
I. TITULUA.–ARAU OROKORRAK
3. artikulua. Bizikidetza bide eta espazio publikoetan.
Hiri barruko bideak eta espazioak askotariko erabilerek eta erabiltzaileek partekatutako espazioak dira, eta erabiltzaile horiek bizikidetza errespetatu beharko dute gainerakoekin, eta haien segurtasuna zaindu. Horregatik, arau orokor gisa, oinezkoei eman beharko zaie lehentasuna, eta tamaina, arrisku edo inpaktu handieneko ibilgailuek lehentasuna eman beharko diete, halaber, barrukoak gutxien babesten dituzten ibilgailuen erabiltzaileei.
4. artikulua. Irisgarritasun unibertsalaren bermea.
Ordenantza honen helburu bat da hala egoiliarren nola bisitarien irisgarritasun unibertsala bermatzea; mugitzeko moduen artean hautatzeko askatasuna errespetatuko da, halaber, eta egoiliarren bizi kalitatea eta atsedenerako eskubidea ziurtatuko dira. Horrenbestez, mugitzeko moduak erabiltzeko orduan, ahaleginduko da ez dadila ingurumenean inpakturik egon, edo haiek ahalik eta txikienak izan daitezela; horrez gain, erabiltzailerik sentiberenak espazio publikoetatik kanporatu ez daitezela saihestu beharko da (hau da, umeak, adinekoak, arnasbideetako gaixotasunak dituztenak, desgaitasuna edo dibertsitate funtzionala duten pertsonak, etab.).
5. artikulua. Erabiltzaileen portaera.
Ordenantza honen aplikazio eremuko bideen eta espazioen erabiltzaile guztiek honako betebehar hauek dituzte:
a) Men egitea betebehar edo debekuren bat ezartzen duten zirkulazioko seinaleei; era berean, zirkulatzen ari direnean aurkitutako erregelamenduzko gainerako seinaleen aginduetara egokitzea beren jokabideak.
b) Errespetatzea ezarritako abiadura mugak, bai eta indarreko araudiak ezarritako beste edozein lehentasun ere; eta, gainera, kontuan hartzea beren baldintza fisiko eta psikikoak, bidearen ezaugarriak eta egoera, baita ibilgailuarenak eta haren kargarenak ere, eta orobat eguraldiaren, ingurunearen eta zirkulazioaren baldintzak, eta orokorrean une bakoitzean gertatzen ahal diren inguruabar guztiak, ibilgailuaren abiadura haietara egokitzeko, haren abiada betiere gelditzeko maneran, bere ikuspenaren mugan eta edozein oztoporen aitzinean.
c) Bideen erabiltzaileak behartuta daude zirkulazioa ez trabatzeko moduan jokatzera, baita jendearendako arrisku, kalte edo trabarik ez sortzera ere, eta ondasunak ez hondatzera.
6. artikulua. Bide publikoko jarduerak.
Debeku da suteak, zikinkeria, zirkulaziorako arriskua edo, oro har, kaltea eragiten ahal duten gauzak edo likidoak bidera botatzea.
7. artikulua. Debekatutako zarata eta seinale akustikoen erabilera.
Ibilgailuek debeku dute asotsa egitea, seinale akustikoak desegokiro erabiliz edo tupustean azeleratuz, baita ihes hodi trukatuak edo hondatuak erabiliz, musika ekipoak oso ozen jarriz edo bestelako ezohiko inguruabarren ondorioz.
Seinale akustikoen hotsa ez da karrankaria izanen, eta debeku da arrazoirik gabe edo modu nabarmenean erabiltzea; haatik, istripuak galarazteko egiten ahal dira. Debeku dira musika notak egiten dituzten seinale akustikoak.
8. artikulua. Ibilgailuetako alarmak arrazoirik gabe erabiltzea.
Ibilgailuen soinu alarmak arrazoirik gabe pizteagatik zehapena ezarriko da. Halakorik gertatzen bada, jabea bilatuko da, eta, zentzuzko denbora bat igarota ezinezkoa izan bada, garabiak udal altxatokira eramanen du ibilgailua, eragindako eragozpenak gutxitzeko, eta gidariak ordaindu beharko du garabiaren likidazio-tasa, ibilgailua berreskuratu ahal izateko.
9. artikulua. Oinezkoei eta eremu publikoaren beste erabiltzaileei ez eragoztea.
Galtzada gaizki baldin badago, obrak, eguraldia edo beste zerbait dela eta, gidariek kasu eman beharko dute, istripurik eta oinezkoendako eragozpenik gerta ez dadin.
II. TITULUA.–OINEZKOEN MUGIKORTASUNA
10. artikulua. Oinezkoen zirkulazioa.
1. Oinezkoek zirkulatzen ahalko dute oinezkoen eremuetan, espaloietan, pasealekuetan eta parkeetan, baita bizitegi kaleetan ere. Galtzadak eta bizikleta bideak gurutzatuko dituzte seinaleztatutako pasabideetatik.
2. Oinez doazenak bizikleta alboan daramatelarik, oinezkotzat joko dira ondorio guztietarako.
3. Mugikortasun urriko pertsonek, aulkietan edo trizikloetan doazelarik, lehentasuna izanen dute gainerako oinezkoen aldean eta, gainerako oinezkoendako lekuetan ez ezik, bizikleta bideetan barna ere ibiltzen ahalko dira, baldin eta horiek bereizita badaude trafiko motordunetik, eta hor ere lehentasuna izanen dute.
11. artikulua. Oinezkoen eremuaren definizioa.
Tuterakoko Udalak ibilgailuak zirkulatzeko edo aparkatzeko erabat edo partzialki debekatu dituen aldeak dira oinezkoen eremuak.
12. artikulua. Oinezkoen eremuetako seinaleak eta mugaketa.
Eremu hauek zutikako seinaleen bidez zedarrituko dira, baita ibilgailuak toki horietara sartzea galarazi edo mugatuko duten beste elementu batzuk ezarriz ere.
13. artikulua. Mugatze orokorrekiko salbuespenak.
Murrizketa hauek ez dute eraginik izanen baldin ibilgailuek Udalaren baimena badute, kontuan hartuta tokiaren eta ibilgailua erabiltzen duenaren ezaugarriak. Bizikletan ere ez dute eraginik izanen; hala bada, oinezkoen eremuetan zirkulatzen ahalko dute, betiere pauso normalarekin dabilen pertsona baten abiaduran egiten badu, eta oinezkoen dentsitateak, handia ez delako, hori ahalbidetzen badu; hala ez bada, txirrindularia bizikletatik jaitsi beharko da, eta hura ondoan eramanez zirkulatuko du.
14. artikulua. Oinezkoen lehentasuna ibilgailuen aurrean.
1.–Oinezkoen eremuetan oinezkoak lehentasuna izanen du ibilgailuen aurretik, baita ibilgailua larrialdi zerbitzu batean badabil ere, erregelamenduari jarraikiz, hala seinaleztatzen duten arren.
2.–Espaloietan eta oinezkoen pasabideetan ez da ibilgailu aparkalekurik ezarriko bost metroko zerrenda batean, oinezkoen pasabidearen aurretik, hori posible bada.
15. artikulua. Erdialdeko oinezkoen eremua.
Honako kale hauek osatuko dute:
–Carrera kalea.
–Fueros plaza.
–Eza kalea (Fueros plazaren eta Cine Regio kalexkaren artean).
–Ugarte kalea (Fueros plazaren eta Misericordia kalearen artean).
–Muro kalea (Concarera kalearen eta Muro kaleko 3 zenbakiaren pareko biribilgunearen artean).
–Concarera kalea.
–Constitución plaza.
16. artikulua. Hirigune historikoko oinezkoen eremua.
Honako kale hauek mugatutako eremuak osatuko du:
–Verjas kalea.
–San Jaime plaza.
–Rúa kalea.
–San Julián kalea.
–Hortelanos kalea.
–La Higuera kalea.
–Horno la Higuera kalea.
–Huerto del Rey.
–Merced kalea.
–Arbollones kalea.
–Fuente del Obispo kalea.
–Judería plaza.
–Roso kalea.
–Juicio kalea.
–Cárcel Vieja kalea.
–Plaza Vieja plaza.
–San Anton kalea (2tik 18ra artekoa eta 1etik 11ra artekoa).
–Pontarrón kalea (2tik 16ra artekoa eta 1etik 13ra artekoa).
–Portal kalea.
–La Vida plaza.
–Benjamín de Tudela kalea.
–Magallón kalea.
–Dombriz kalea.
–La Parra kalea.
–Las Vueltas kalea.
–Miguel Servet kalea 1.
–Cortes kalea.
–Pasaje kalea.
–Horno del Pasaje kalea.
–Carnicerías kalea.
–Albillo kalea.
–Bóveda kalea.
–Carmen Alta kalea.
–Carmen Baja kalea.
–Chapinerías kalea.
–Cortadores kalea.
–Descalzos kalea.
–Fuente del Matadero kalea.
–Gayarre kalea (1etik 11ra artekoa eta 2tik 8 bisera artekoa).
–Herrerías kalea.
–Jorge Burgaleta kalea.
–Leache kalea.
–Mercadal plaza.
–Mercado Viejo kalea.
–San Clemente kalea.
–Yanguas y Miranda kalea.
–Zurradores kalea.
–Tornamiras kalea.
–Cunchillos kalea.
–Arbolancha kalea.
17. artikulua. Ibilgailuak oinezkoen eremuetan sartzea arautzea.
1. Bateragarriak izan daitezen, batetik, kale horietako oinezkoen erabilera eta xedea, eta bestetik, zerbitzu publikoak ematea bermatu beharra, eta bizilagunei sarbidea errazteko, baimendutako ibilgailuak sartzen ahalko dira oinezkoen eremuetan, dagokion eskaera izapidetu ondotik.
Nolanahi ere, baimendutako ibilgailuek errespetatu beharko dituzte trafikoa arautzen duten bide-seinaleak eremu horietan sartzen direlarik.
2. Oinezkoen eremuetako zama-lanak eginen dira horren gainean ezarritako ordutegian, eta ezarritako ibilbideei jarraikiz.
3. Debeku da ibilgailuak sartzea eta aparkatzea oinezkoen eremua osatzen duten kale guztietan, alde batera utzita baimendutako ibilgailuak, xede horretarako seinaleztatutako tokietan betiere.
4. Zehaztutako oinezkoendako eremuan sartzen ahalko dira:
a) Egoiliarren ibilgailuak eremua osatzen duten kale edo plazetan. Egoiliarrek ez badute ibilgailurik, baimena ematen ahalko diote beste ibilgailu bati; gehienez bi (2) baimen emanen dira etxebizitzako.
b) Eremuko kaleetan dauden negozio, elkarte, peña eta abarretako ibilgailuak, eta honelaxe eskuratuko dute baimena:
i) Tabernek, dendek eta abarrek: bi (2), sozietate izen bakoitzeko.
ii) Gastronomia elkarteak, peñak eta elkarteak orokorrean: bat (1) hogeita bost (25) bazkide bakoitzeko edo frakzio bakoitzeko.
iii) Turismo ostatuak: establezimendu horietan ostatatzeko erreserba duten bezeroak baino ez dira sartzen ahalko, establezimenduetan garajea dagoenean.
c) Eremua osatzen duten kaleetako garajeetan aparkatzen duten ibilgailuak, nola titularren jabetzakoak hala alokatuak. Justifikatu egin beharko da hori.
d) Etxez etxeko banaketarako ibilgailuak: bat (1), saltoki bakoitzeko, turismo ibilgailuen edo furgoneten kasuan, eta haien jabetzako era guztietako motozikletak eta ziklomotorrak.
e) Baimendutako beste ibilgailu batzuk:
i) Zerbitzu publikoetako eta mantentze-lanetako udal ibilgailuak.
ii) Segurtasun indar eta kidegoak.
iii) Suteak itzaltzeko zerbitzuak eta osasun laguntzakoak nahiz anbulantziak, zerbitzuak egin behar dituztenean.
iv) Motorrik gabeko bizikletak eta patinak, abiadura egokian badabiltza eta bide horietan dabiltzan oinezkoei arriskurik sortzen ez badiete.
v) Segurtasun publiko eta pribatuko zerbitzuak.
Sortzen diren egoera bereziak aztertuko dira, interesdunak eskatuz gero.
5. Aldizkako/aldi baterako baimen bereziak: oinezkoen eremuan sartzeko baimena eskuratzen ahalko dute, Udaltzaingoan aldez aurretik hura eskatuta:
a) Eraikuntza enpresetako ibilgailuak, sarbide murriztuko kale edo plazetan obrak egiteko.
b) Etxe aldaketetako ibilgailuak. Udaltzaingoak ezarriko du zein izanen den lanok egiteko modurik egokiena, eremuan ibiltzeko nahiz zama-lanak egiteko eragozpenik ez sortzeko.
c) Aldi baterako instalazioak. Eremu horietan instalazioak aldi baterako jarri eta bide publikoa okupatzeko, Udalaren lizentzia beharko da. Eskaeran, okupazio horretarako zer ibilgailuk sartu beharra duten adieraziko da.
III. TITULUA.–MUGIKORTASUNA BIZIKLETAN, PATINEAN ETA MUGIKORTASUN PERTSONALEKO IBILGAILUETAN
I. KAPITULUA.–BIZIKLETEN ZIRKULAZIOA ETA ERABILERA
18. artikulua. Bizikleten zirkulazioa.
1. Jarraian zehazten dira bizikleta bide motak:
a) Ziklokaleak / bizikleta kaleak: galtzadako eremuak dira, ibilgailuen zirkulaziotik banandu gabeak; horietan abiadura muga 30 km/h izanen da edo txikiagoa, hala seinaleztatzen bada. Bide horietan, gainerako ibilgailu motordunekin batera ibiliko da ziklista, baina lehentasuna izanen du haiekiko. Erreiaren erditik ibiliko dira. Zirkulazioaren noranzkoa bideak ezartzen duena izanen da. Behar bezala seinaleztatuta egonen dira bai bertikalean bai horizontalean (IV. eranskinean jasotzen den bezala).
b) Bizikleta errei banandua: galtzadako eremuak dira, hartatik bananduak elementu fisiko edo bide-markak erabilita. Horietan ezin dira ibili ez ibilgailu motordunak ez oinezkoak, salbu eta behar bezala gaitutako espazioetatik gurutzatzeko ez bada. Bide horietan zirkulazioak bi noranzko izanen ditu, bidearen zabalerak eta segurtasun egoerak baimentzen badute.
c) Bizikleta espaloia: espaloietako eremuak dira, galtzadatik eta espaloitik bananduak elementu fisiko edo bide-markak erabilita. Horietan ezin dira ibili ez ibilgailu motordunak ez oinezkoak, salbu eta behar bezala gaitutako espazioetatik gurutzatzeko ez bada. Bide horietan zirkulazioak bi noranzko izanen ditu, bidearen zabalerak baimentzen badu.
2. Oro har, debeku da bizikletak espaloietan barna ibiltzea, honako kasu hauetan izan ezik:
a) 9 urtetik beherakoak eta oinezko heldu batek lagunduta, betiere bidean ez badago bizikleta errei banandurik edo bizikleta espaloirik, eta espaloiko pertsona dentsitateagatik pertsonendako arriskurik ez badago.
b) Mugikortasun urriko pertsonek gidatutako zikloak.
c) Bizikleta bidea espaloian dagoenean, gehienez 10 km/h-ko abiaduran.
Kasu horietan ordenantza honen 21. artikuluan araututako baldintzak betez ibiliko dira.
3. Ondoko artikuluetan jasotako salbuespen eta baldintzak kontuan hartuz, bizikletak ondoko espazio hauetan zehar ibiltzen ahalko dira:
a) Galtzadak. Ziklokaleak edo bizikleta kaleak.
b) Oinezkoen eremuak, oinezkoen abiaduran.
c) Parkeak eta pasealekuak.
4. Debeku da bizikletaz ibiltzea animaliekin batera, betiere horretarako homologatutako euskarriez lotuta ez badaude.
5. Debeku da beste ibilgailu, gailu edo animaliekin bizikletak herrestan eramatea.
6. Ziklistak bizikleta erreian ibiliko dira, halakorik badago. Halakorik ez badago, ziklistak, aukeran, galtzadaren eskuineko erreian ibiliko dira, noranzko bereko errei bat baino gehiago dagoenean eta, ahal dela, erreiaren edo bidearen erdialdea erabiliko dute. Ziklistek edozein errei erabiltzen ahalko dute, bidearen ezaugarriek hala eskatzen badute edo ezkerraldera biratu behar badute.
7. Ibilgailu motordunek bizikleten zirkulazioa erraztuko dute eta ondoko arau hauek beteko dituzte:
a) Bizikleten eta zikloen abiadurara egokituko dute beren abiadura.
b) Ez dute egiten ahalko bizikletak edo zikloak aurreratzeko maniobrarik zirkulazio errei berean.
c) Ez diete jazarriko bizikleta, ziklo edo mugikortasun urriko pertsonendako ibilgailuen gidariei.
8. Bizikleta bati aurrea hartu nahi dioten ibilgailu motordunek zirkulazio erreiz aldatu beharko dute eta, edozein kasutan, 1,5 metroko gutxieneko tartea mantendu, maniobrak irauten duen bitartean. Orobat, bizikleta baten atzetik doazenean zuhurtziazko segurtasun tartea mantenduko dute, haren abiaduraren heinean.
9. Bizikletak paraleloan edo biko ilaratan ibiltzen ahalko dira errei berean. Halako kasuetan, ziklista taldea ibilgailu bakartzat hartuko da, semaforoak erregulatutako bidegurutzeetan, elkarguneetan, lehentasuna ematerakoan eta aurreratzeko maniobretan.
10. Oinezkoek galtzadan kokatutako bizikleta erreiak gurutzatuko dituzte horretarako behar bezala seinaleztatutako tokietatik, eta ez dira errei horietan gelditzen ez eta ibiltzen ahalko ere.
11. Bizikleta erreiak hirian barna joan-etorriak egin eta mugitzeko erabiliko dira; ez dira jolas guneak. Bizikletek, aulkiek, trizikloek edo mugikortasun urriko pertsonendako ibilgailuek, patinek eta antzekoek erabiltzen ahalko dituzte errei horiek. Halako bideen erabiltzaileek neurriko abiaduran zirkulatuko dute (20 km/h gehienez), betiere beharrezko zuhurtzia gordeta.
12. Bizikletek geldirik dauden ibilgailuak aurreratzen ahalko dituzten semaforoz araututako elkarguneetan eta auto ilaretan, hiri barruko bidean.
13. Onartzen da bizikletek semaforoetako gelditze lerroak gainditzea, baldin eta bizikletak gelditzeko lerro aurreraturik badago (BAE - bizikletendako aurreratzeko eremua), eta behar bezala seinaleztatuta badago espazio erreserbatua zehazteko.
14. Semaforoak dauden elkarguneetan bide-marka unibertsalez seinaleztatutako gune esklusiboak ezarriko dira, zeinetan bizikletak motordun ibilgailuen aurrean paratzen ahalko baitira, beren segurtasuna babesteko, zarata eta emisioak gutxitzeko, eta trafikoa mailakatzea errazteko.
Horrelako gunerik ez badago, bizikletek geldirik dauden ibilgailuak aurreratzen ahalko dituzte semaforoz araututako elkarguneetan eta auto ilaretan, hiri barruko bidean.
19. artikulua. Bizikleten zirkulazioa ziklokaleetan / bizikleta kaleetan.
1. Ziklokale edo bizikleta kale izendapena izanen dute, eta hala seinaleztatuko dira, abiadura mugaren seinalea 30 km/h duten galtzadek, edo zutikako seinaleztapena P-22 eta R-301, 30 km/h abiadura mugarekin eta lurreko seinaleztapen baliokidea dutenek. Gainera, horietan abiadura edo zirkulazioaren intentsitatea murrizteko neurri osagarriak xedatzen ahalko dira (kuxin berlindarrak, abiadura moteltzeko bandak edo oinezkoendako pasabide goratuak).
2. Ibilgailu motordunen gidariak, ziklokaleetan barna zirkulatzen dutenean, gehienez ere 30 km/h-ko abiaduran edo txikiagoan, hala seinaleztatua badago, ibiliko dira, betiere ziklisten lehentasuna errespetatu eta gorde beharko dutelarik. Dena den, elkarguneetan errespetatu beharko dira bertako seinaleak nahiz bide lehentasunari buruzko arau orokorrak.
3. Noranzko bereko zirkulazio errei bat baino gehiago duten bideetan, ziklo errei bat seinaleztatzen ahalko da 30 km/h abiadura mugarekin, bizikleten eta ibilgailu motordunen elkarbizitzarako eremu gisa. Ibilgailu motordunek abiadura egokitu beharko dute bizikletenarekin bat, eta ez dituzte bizikletak aurreratzen ahalko zirkulazio errei beraren barnean.
20. artikulua. Bizikleten zirkulazioa oinezkoen pasabideetan eta ziklisten pasabideetan.
1. Oinezkoendako pasabideetan, espresuki ziklistendako pasabiderik adierazten ez denetan, ziklistek bizikletatik jaitsi eta oinez zeharkatuko dute galtzada.
2. Ziklistendako pasabideetan, bizikletek honela jokatuko dute:
a) Abiadura mantsotuko dute, oinezkoenera egokitu arte.
b) Egiaztatuko dute galtzadan dabiltzan ibilgailuen gidariek ikusi dituztela.
c) Ziklisten pasabideak pedalei eraginez zeharkatuko dituzte, betiere lehentasuna dutelarik galtzadan barna dabiltzan gainerako ibilgailuei dagokienez.
3. Ziklisten pasabideak behar bezala seinaleztatuta egonen dira, galtzadaren erabiltzaileek ikusteko moduan, P-22 seinalearekin.
21. artikulua. Bizikleten zirkulazioa oinezkoen kale eta eremuetan.
Honako hauek dira bizikleten zirkulazio baldintzak oinezkoendako kale eta eremuetan:
a) Oinezkoen lehentasuna errespetatu beharko dute une oro.
b) Abiadura mantsotuko dute, oinezkoenera egokitu arte.
c) Ahal dela, galtzadaren erdialdetik zirkulatuko dute, fatxadatik gutxienez 1,5 metroko tartea gorderik (bidearen zabalerak horretarako bide ematen duenean).
d) Jendetza bildu denean, ezin bada oinezkoak aurreratzeko 1,5 metroko tartea gorde, ziklistek bizikletatik jaitsi eta, hari eskuekin helduta, oinez segitu beharko dute.
e) Bi noranzkoetan ibiltzen ahalko dira, motorrik gabeko bizikleta eta patinei berariaz debekatzen dien seinale espezifikorik ezean; seinaleztatutakoaren kontrako noranzkoa zirkulatuz gero, lehentasuna izanen dute gainerako ibilgailuen gainean.
22. artikulua. Pertsonen eta salgaien garraioa.
1. Hamasei (16) urtetik gorakoek pertsonak eta salgaiak garraiatzen ahalko dituzte bizikletetan eta zikloetan.
2. Bizikletetan erabiltzen ahalko dira atoiak, erdiatoiak, aulkitxoak eta beste edozein elementu, behar bezala homologatuta, haietan pertsonak edo zamak garraiatze aldera.
3. Pertsonak, zamak eta publizitate zikloak garraiatzean ezin da:
a) Herrestan eraman, osorik edo partez erori, edo modu arriskutsuan zirkulatu.
b) Ibilgailuaren egonkortasuna kolokan jarri.
c) Argien edo seinale optikoen gailuak estali.
4. Atoiak erraz ikusteko maneran eramanen dira, eta atzeko posizio argi gorria zein atzeko islatzaile gorria edukiko dituzte.
5. Segurtasuna hobetzeko, batez ere bideen elkarguneetan, gomendatzen da atoiak edo gurditxoak kolore deigarriko banderatxo bat eramatea, bidearen gainerako erabiltzaileei ohartarazteko moduko altueran paraturik.
6. Adingabeak garraiatzeko, baldin eta bizikleta eta zikloetan, eraikuntzagatik, pertsona bakarra joaten ahal bada, zazpi urtera arteko adingabea joaten ahalko da, eserleku gehigarri edo haiei egokituriko aulki batean, behar bezala homologatuta, betiere gidaria ez bada 16 urtetik beherakoa. Osagarri islatzaileak eduki beharko ditu aulkiak.
7. Mugikortasun urriko eta/edo adineko pertsonak garraiatzean, xede horretarako gaitu eta homologatutako ibilgailuak erabiltzen ahalko dira.
8. Salgaien garraioari dagokionez, salgaiak garraiatzen ahalko dira euskarri eta osagarri homologatuak erabiliz.
9. Ziklologistika ibilgailuen zirkulazioa baimentzen ahalko da, betiere dagokien lizentziarik badute.
23. artikulua. Aparkatzea eta bizikleta aparkalekua.
1. Bizikletak, ahal dela, horretarako ezarritako tokietan aparkatu beharko dira, eta behar bezala segurtatuta. Halaber, bizikleten mugikortasuna bultzatu eta erabiltzaileei bizikletak aparkatzeko toki egokiak emate aldera, bizikletak aparkatzekoa egon beharko da eraikin publikoetan, kirol ekipamenduetan, liburutegietan, gizarte-etxeetan edo beste edozein udal eraikinetan, bai eta ikastetxeetan eta zentro sanitarioetan ere, bizikletak modu eroso, eskuragarri eta seguruan aparkatzeko.
Bizikletek baino ez dituzte erabiltzen ahalko bizikletendako diseinatutako aparkalekuak, zeinak eginen baitira dagokien seinaleen bidez edo era horretako ibilgailuendako ainguratze eta euste elementuak ezarriz, dagokion agintaritzak bestelako ibilgailuetarako aparkalekuak gaitzea alde batera utzi gabe.
2. Bizikletendako aparkalekuak galtzadaren ondotiko zerrendan eta oinezkoendako pasabideen aldamenean jarriko dira, betiere bidearen ezaugarriek horretarako aukera ematen badute. Behar bezala seinaleztatuta egonen dira. Inguruan ez badago aparkalekurik, bizikletak udal hiri altzarietako elementuei lotuko zaizkie, baldintza hauekin:
a) Oinezkoen edo ibilgailuen joan-etorria ez oztopatzea.
b) Hiri altzariei kalterik ez egitea edo haien funtzionaltasuna ez aldatzea.
c) 2 metroko tartea gordetzea gutxienez oinezkoen joan-etorrietarako eremuarekin.
d) Aparkatuta dauden bizikletak eskuratzeko tarte aski gordetzea.
Ez da inola ere onartuko bizikletak lotzea trafikoa arautzeko elementuei, hiriko garraioko markesinei, bankuei edo ornamentuzko elementuei.
3. Gomendagarria da bizikletak aparkatzekoek alderantzizko U-aren forma izatea.
4. Erabilera publikoko eraikin guztiek izanen dituzte bizikletak aparkatzeko hurbilak eta seguruak.
24. artikulua. Bizikletak eremu publikotik kentzea.
1. Udaltzaingoak bide publikotik kentzen ahalko du bizikleta edo zikloa, horretarako eginbeharra duenak ez badu halakorik egiten, honako kasu hauetan:
a) Aparkatzeko berariaz prestaturik ez dagoen toki batean aparkatuta egonez gero.
b) Bizikleta, zikloa edo horien osagaietako bat abandonatutzat jotzen bada.
2. Honako bizikleta eta ziklo hauek joko dira abandonatutzat, erretiratzeari dagokionez: bide publikoan dauden bizikletak eta zikloak, baldin eta gurpilak falta bazaizkie, mugitzea eragozteko moduko narriadurak badituzte edo, beren egoera dela eta, argi eta garbi bada abandonaturik daudela.
Kasu horietan, udal agintariek ofizioz gauzatuko dute bizikletak eta zikloak kentzeko ekimena, loturetatik askatuz eta, gasturik izanez gero, horiek haien jabeen kontura doazela.
Bide publikotik erretiratu baino lehen, trafikoa zaintzeaz arduratzen den agintaritzako agenteak argazkia eginen dio ukitutako bizikletari, eta erreklamatzen duenak eskatzen ahalko du. Erretiratu ondotik, nahitaezko abisua paratuko dute toki horretan, haren jabeari jakinarazteko.
3. Udalak udal altxatokira eramanen ditu bizikleta eta ziklo abandonatuak. Erretiratu eta bi (2) hilabeteren buruan, udalak erabiltzen ahalko ditu ibilgailuok indarreko legeriari jarraikiz; nolanahi ere, udal jardueretan erabiltzea lehenetsiko du edo irabazi-asmorik gabeko erakundeek eginiko beste edozein jarduera motatan, baldin eta erakunde horiek hezkuntza, gizarte edo ingurumenaren arloko xedeak badituzte, eta ibilgailuak aldez aurretik konpontzen badituzte, hala badagokio.
II. KAPITULUA.–MUGIKORTASUN PERTSONALEKO IBILGAILUAK
25. artikulua. MPIen deskribapena eta sailkapena.
1. Mugikortasun Pertsonaleko Ibilgailu (MPI) izendapena izanen dute gurpil bateko edo gehiagoko ibilgailuek, zeinek plaza bakarra baitute eta motor elektrikoen bidezko propultsioa baino ez baitute, baldin eta, motor horien bidez, 6tik 25era arteko km/h-ko diseinuko abiadura badute gehienez.
Auto-orekatzeko sistemarik badute baino ez dute eserlekua edo zela izaten ahalko.
Definizio horretatik kanpo daude:
a) Auto orekatzeko sistemarik gabeko ibilgailuak, zelarik badute.
b) Lehiatzeko sortutako ibilgailuak.
c) Mugikortasun urriko pertsonendako ibilgailuak.
d) 100 volt-eko korronte zuzenetik gorako edo 240 volt-eko korronte alternotik gorako lan tentsioa duten ibilgailuak.
e) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko urtarrilaren 15eko 168/2013 Erregelamenduaren (EB) barruko ibilgailuak.
2. Erabilera pertsonaleko MPIak zenbait motatan sailkatzen dira, ezaugarri teknikoen arabera; azken horiek trafikoari buruzko estatuko indarreko legerian daude jasota.
3. Mugikortasun pertsonaleko ibilgailuek, bai garraio pertsonalekoek, bai salgaien edo bestelako zerbitzuen garraiokoek, mugikortasun pertsonaleko ezaugarrien eskuliburuan zehaztutako betekizunak bete behar dituzte; eskuliburu hori Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren 2022ko urtarrilaren 12ko Ebazpenaren bidez onetsi zen. Hori horrela, fabrikatzaileak edo baimendutako ordezkariak zirkulazio ziurtagiria lortu beharko du MPIko modelo eta bertsio bakoitzerako, eskuliburuan bertan azaldutako prozesuari jarraikiz.
Mugikortasun pertsonaleko ibilgailuak ez dira ibiltzen ahalko udal ordenantza honek ukitutako bideetan, baldin eta aurreko artikuluan adierazitako ezaugarriak eta artikulu honetan zehaztutako betekizunak ez badituzte.
26. artikulua. Baldintza orokorrak.
1. Aurretik adierazitako ezaugarri teknikoak gainditzen dituzten MPIak ez dira bide publikoetan ibiltzen ahalko.
2. Une oro errespetatuko dira ordenantza honetan ezarritako zirkulazio arau orokorrak nahiz trafikoaren, motordun ibilgailuen zirkulazioaren eta bide segurtasunaren gaineko indarreko gainerako arau eta legeak.
3. Erantzukizun zibileko asegurua nahitaez eduki beharko da, zeinak estalduko baititu, istripurik gertatuz gero, hirugarrenei eragindako kalteak, pertsonalak edo materialak izan.
4. Argiak erabiltzea aholkatzen da une oro; halere, gaueko orduetan edo ikuspen urriko egoeretan, MPIen gidariek ikuspen handiko txaleko islatzailea jantzi beharko dute; horrez gain, ibilgailuek aurreko posizio argi zuria eta atzeko posizio argi gorria edukiko dituzte, behar bezala homologatuak, oinezkoek eta gidariek erraz ikusteko moduan.
5. MPIek abisu akustikoko sistema (txirrina) edukiko dute.
6. Gomendatzen da MPIetan ibiltzeko kasko homologatua edo ziurtatua erabiltzea; nahitaez erabili behar dute 18 urtetik beherako gidariek, bai eta salgaien garraiorako jarduera ekonomikoa egiteko ere.
7. Debeku da ibiltzean aurikularrak soinu aparatuei konektatuta egotea edo mugikorra edo beste edozein gailu erabiltzea.
27. artikulua. MPIen zirkulazio eremuak eta abiadurak.
1. MPIak galtzadatik ibili beharko dira hiri barruko bideetan.
2. MPIak bizikleta espaloietan eta bizikleta erreietan ibiltzen ahalko dira, betiere azken horiek oinezkoen eremuetatik ez badoaz; hala bada, debekatua izanen dute ibiltzea.
3. Ez dira inola ere ibiltzen ahalko oinezkoen eremuetan.
4. Bizikleta erreietatik ibiltzean, ez dira joanen 20 km/h-tik gorako abiaduran. Bizikleta espaloietan, berriz, ez dira joaten 10 km/h-tik gorako abiaduran.
28. artikulua. Monopatinen, patinen eta motorrik gabeko antzeko aparatuen zirkulazioa.
1. Patinak, monopatinak, patineteak edo antzeko gailuak toki hauetan ibiltzen ahalko dira:
a) Oinezkoen eremuak.
b) Bizitegi kaleak.
c) Espaloiak.
d) Bizikleta erreia.
f) Parkeak eta pasealekuak.
2. Patinak, monopatinak, patineteak edo antzeko gailuak ezin dira inola ere galtzadan ibili, salbu eta hura gurutzatzeko, horretarako seinalatutako tokietatik.
Espaloietan barna doazenean, ez dute oinezkoen abiadura gaindituko eta egokituko dituzte beren mugimenduak oinez dabiltzanen mugimenduen arabera, betiere haiei eragozpenik edo arriskurik sortu gabe.
III. KAPITULUA.–JARDUERA EKONOMIKOAK, TURISMO TALDEAK ETA ALOKAIRU SISTEMAK
29. artikulua. Turismo motako edo aisiako jarduera ekonomikoak, gidaririk gabe eta base finkoarekin.
1. Ezaugarri guztietako MPIek eta gidaririk gabeko bi gurpiletik gorako zikloek, baldin eta turismo edo aisiako jarduera ekonomikoak egiten badituzte hirigunearen barruan, base finkorik badute, udalaren baimena eskuratu beharko dute aurretik. Baimen horretan, betiere, honako hauek jasoko dira: baimendutako ibilbideak, ordutegia, eta bideetako erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko ezarritako betebehar eta muga guztiak.
2. Ustiapen ekonomikoaren titulartasuna duenak zaindu beharko du mugikortasun pertsonaleko ibilgailuen eta bi gurpiletik gorako zikloen erabiltzaileek gutxieneko trebetasun maila dutela, haien segurtasuna eta bide publikoaren gainerako erabiltzaileen segurtasuna bermatuta egon dadin. Horrez gain, idatziz jakinarazi beharko ditu baimendutako ibilbideak, ordutegiak eta udal baimenaren muga guztiak, bai eta ordenantza honetan araututako zirkulazio baldintzak ere.
3. Bi gurpiletik gorako zikloen bidez gidariarekin egin beharreko turismoko edo aisiako jarduera ekonomikoek jarraitu egin beharko diote Jabari Publikoa Okupatzeko Ordenantzan eta dagozkien Ordenantza Fiskalean edo Fiskaletan ezarritakoari.
4. Nolanahi ere, MPIek eta artikulu honetako 1. puntuan araututako zikloek indarrean eduki beharko dute dagokien erantzun zibileko asegurua, zeinak estaliko baititu hirugarrenei eragindako kaltegalerak.
30. artikulua. Turismo taldeak bizikletan edo MPIan.
1. Hirian barna bizikletan edo MPIan dabiltzan turista taldeak 15 pertsonaz osatuta egonen dira gehienez. Taldea handiagoa bada, gehienez kopuru hori duten taldeetan zatikatuko da, eta elkarrengandik 50 metroko gutxieneko tartea utzita ibiliko dira. Sei (6) pertsona baino gehiago dituzten taldeetan gidari bat egonen da beti, zeinak ezagutu beharko baititu bizikleta bideen sarea eta Tuterako hirian indarrean den Mugikortasun Jasangarriaren Ordenantza.
2. Ibiltzean ez dute bizikleta bidearen zabalera osoa hartuko, eta ez dira bizikleta bidean geldituko hura trabatzeko moduan.
31. artikulua. Bizikletak eta MPIak alokatzeko sistemak, gidaririk gabe eta base finkorik gabe.
1. Bizikletak eta MPIak gidaririk eta base finkorik gabe errentan ematea udal jabari publikoaren aprobetxamendu berezia da, eta demaniozko baimena eskatu beharko da aurrez; baimen hori zuzenean emanen da edo lizitazio publikoa eginda, eta baimenean espazio publikoa erabiltzeko baldintzak eta ibilgailuok aparkatzeko baldintzak zehaztuko dira. Aprobetxamendu horrek dagokion ordenantza fiskalaren arauak bete beharko ditu, orobat.
2. Ibilgailu horiek ibiltzean bete eginen dira ordenantza honetan ezarritako baldintzak, eta bete eginen dira, halaber, trafikoaren, motordun ibilgailuen zirkulazioaren eta bide segurtasunaren gaineko indarreko gainerako arau eta legeetan ezarritakoak.
3. Nolanahi ere, MPIek eta artikulu honetako 1. puntuan araututako zikloek indarrean eduki beharko dute dagokien erantzun zibileko asegurua, zeinak estaliko baititu hirugarrenei eragindako kaltegalerak.
IV. TITULUA.–MUGIKORTASUNA GARRAIO PUBLIKOAN
32. artikulua. Bidaiarien garraio kolektibo publikoa.
Bidaiarien hiriko garraio publikoa izanen da etorkizuneko hiriko mugikortasunaren funtsezko elementua, bermatzen baitie irisgarritasun orokor, eskuragarri eta intermodala herritar guztiei, oinez edo bizikletaz eginiko joan-etorrien ordezko aukerak behar diren distantzia edo egoeretan.
Tuterako Udalak hirian bidaiarien hiriko garraio publikoa edukitzeko konpromisoa gauzatuko du emisio urriko edo emisiorik gabeko teknologiak pixkanaka ezartzearekin batera, eta autobus publikoak helburu horretarantz egokitu eta eraldatuko ditu.
33. artikulua. Garraio zerbitzu publikoaren zirkulazioaren lehentasuna eta babesa.
1. Autobusak ibiltzeko eta gelditzeko plataforma, galtzada edo espazio erreserbatuak ezartzen ahalko dira, eta debekatua izanen dute haietan ibiltzea dagokion seinalearen bidez berariaz baimendu gabeko ibilgailuek.
2. Gelditzeko esparrua edo eremua oztoporik gabe egon beharko da. Udaltzainek eta, hala badagokio, behar beste baimendutako bestelako funtzionario eta agenteek bereziki zainduko dituzte plataforma erreserbatuetan aparkatuz egiten diren arau-hausteak, eta horrelaxe eginen dute, orobat, gelditzeko eremuan egindakoak ere, horren aurreko eta ondoko esparruak barne hartuta.
3. Geralekuak ez dira erabiltzen ahalko garraio pribatu edo diskrezionaleko geraleku gisa, Tuterako Udalak berariaz baimendu ezean.
4. Trafikoa bereiz kudeatzeko neurriak hartzeko aukera egonen da, bidaiarien hiriko garraio publikorako ibilgailuek semaforoetan igarotzeko lehentasuna izan dezaten, bai eta mugimendu edo biratze esklusiboak baimentzeko ere.
Kasu horietan, atzealde beltzaren gaineko triangelu aldekide zuri batek jakinaraziko du ibilgailuaren lehentasunaren egoera; hau da, trafikoa arautzen duen lantaldeak ibilgailuari emaniko lehentasunaren egoera. Ibilgailuaren gidariak interpretatu eginen du, semaforoaren argia keinukaria edo finkoa den; lehen kasuan hauteman eginen du, eta bigarrenean, lehentasunaz baliatuko da.
5. Intermodalitate neurriak sustatuko dira garraio publikoaren barruan; hori horrela, bizikletak, patineteak edo MPIak eramaten ahalko dira, betiere bertan daudenei eragotzi ezean edo ibilgailuaren barruan edo kanpoan haiek eramateko tokia badago.
34. artikulua. Taxiak.
Tuterako taxi zerbitzua ematean bete eginen da Tuterako auto-taxien hiri barneko zerbitzu publikoaren ordenantzan ezarritakoa (argitaratuta 2008ko 133. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 31n), edo hura ordezkatzen duen araua.
35. artikulua. Hiri barneko autobusaren geralekuak.
1. Udalak zehaztuko du non izanen diren hiriko garraio publikoaren geralekuak. Haietan, hiri barreneko garraio publikoaren ibilgailuek baino ez dute aparkatuko, ezarriko den ordutegian eta bidaiariak hartu edo uzteko behar den denborarako bakarrik.
2. Bestelako ibilgailuek debekatua dute toki erreserbatu horietan aparkatu eta gelditzea, Tuterako Udalaren berariazko baimenik ezean.
3. Bermatuko da geralekuen arteko distantziak ez dakarrela gidatzeko modu arriskutsuen beharrik, ez garraio publikoaren erabiltzaileentzat, ezta bidearen erabiltzaileentzat ere, eta bermatuko da, halaber, garraio publikoa mugikortasuna baketzeko elementua izatea.
4. Geralekuetan markesinak egonen dira, betiere haiek ezartzea fisikoki posible bada.
36. artikulua. Hiri barneko taxien geralekuak.
1. Udalak zehaztuko du auto-taxien geralekuak non paratu, aintzat hartuta Tuterako auto-taxien hiri barneko zerbitzu publikoaren ordenantzan ezarritakoa (argitaratuta 2008ko 133. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 31n).
2. Auto-taxiak bidaiarien zain baino ez dira bertan egonen; betiere, ibilgailuen kopurua geralekuaren edukiera baino gehiagokoa ez dela.
V. TITULUA.–ESKOLAKO INGURUNEAK ETA BIDEAK
37. artikulua. Eskola ingurune seguruaren antolaketa.
1. Eskola ingurune segurutzat hartzen da jarduneko ikastetxeen inguruko kale guztiek osatutakoa.
2. Eskola inguruneak 20 km/h-ko gehieneko mugaz seinaleztatuko dira.
3. Haietan, eskola komunitatearen segurtasuna bermatzeko ekintzak eginen dira.
38. artikulua. Eskola bide segurua.
1. Eskola bide segurutzat hartzen dira ikastetxeetarako oinezkoen edo ziklisten sarbideko kale guztiak, zeinen bidez lortu nahi baita eskola kolektiboaren joan-etorriak seguruak izatea.
2. Horretarako, pintura eta seinale bertikalez seinaleztatuko dira.
3. Ibilbide horiek aldatzen ahalko dira ikastetxeen beharren arabera.
4. Eskola bideak bereziki seinaleztatuta egonen dira, eta ibilbidean ez da paratuko harrapatze istripuak gertatzeko arriskua areagotzen duen elementurik (aparkalekuak elkarguneetatik gertu, kasurako).
VI. TITULUA.–SEINALEAK
39. artikulua. Seinale orokorrak.
1. Herrien sarreretan ezarritako seinaleek hirigune osoan dute indarra, kaleetan edo kale zatietan propio ezarritako seinaleak salbu.
2. Gehieneko abiadura 20 km/h-ra mugatuta duten eremuak dira konfigurazioagatik muga orokorra dutenak, plataforma bakarreko bideak direlako, bai eta eskola eremuak ere.
Eskola eremuak:
i) 20 eremuaren sarrera edo hasiera:
–San Julián IP: Cuesta Loreto/Camino del Rape eta Camino del Rape/Fuente de la Salud kalea.
–Huertas Mayores IP: Tronzaires biribilgunearen hiru sarreretan: bi Huertas Mayores etorbidean bertan eta bestea Camino de Tronzaires kalea/Tronzaires biribilgunean.
–Griseras IP: Camino Caritat/Fustiñana kalea, Camino Caritat Ebroko Ur Konfederazioaren parean, Ribaforada kalea/Ferial kalea eta Almajares kalea/Zaragoza etorbidea.
–Elvira España IP/ Compañía de María I: Gayarre/Díaz Bravo kalea.
–Anunciata I: Barrio etorbidea, Paloteado kalearen parean, eta Moncayo kalea.
–Santa Ana 0-3 haur eskola: Tarazona etorbidea/Rape bidea.
ii) 20 eremuaren irteera edo bukaera:
San Julián HLHIP: Cuesta Loreto/Camino del Rape eta Camino del Rape/Fuente de la Salud kalea.
Huertas Mayores HLHIP: Tronzaires biribilgunearen hiru irteeretan: bi Huertas Mayores etorbidean bertan eta bestea Tronzaires bidea kalea/Tronzaires biribilgunean.
–Griseras HLHIP: Camino Caritat/Fustiñana kalea, Camino Caritat Ebroko Ur Konfederazioaren parean, Ribaforada kalea/Ferial kalea eta Almajares kalea/Zaragoza etorbidea.
–Elvira España HLHIP/Compañía de María I: Alberto Pelairea/Misericordia kalea.
–Anunciata I: Barrio etorbidea, Paloteado kalearen parean, eta Moncayo kalea.
40. artikulua. Debekatutako seinaleak.
1. Ez da seinalerik jarriko Udalak baimena aldez aurretik eman gabe.
2. Ez da inola ere baimenduko publizitatea seinaleetan, hiriko altzarietan eta haien inguruan. Interes publikoko edo orokorreko tokiak adierazten dituzten informazio seinaleak baino ez dira zilegi.
3. Debeku da olan, kartel, iragarki edo zeinahi instalazio jartzea, erabiltzaileak haiekin itsutu edo semaforo edo seinaleak ikustea trabatu edo mugatzen bazaie, edo arreta galarazten badiete.
4. Debeku da eremu edo lurzoru publikoan enpresa edo establezimenduak iragartzen dituzten seinaleak, non ez duen Udalaren nahitaezko baimena. Baimenik gabe jarriz gero, dirutan zehatzeaz gain, Udalak kendu eginen ditu bidezkotzat jotzen dituen baliabideak erabiliz, eta gastuak iragarkia jarri duen enpresaren gain eroriko dira.
41. artikulua. Baimendu gabeko edo behar ez bezalako seinaleak kentzea.
40.1 artikuluan jasotako arau-hausteak direla eta, zein den ere zehapen prozedura, Udalak agindua emanen du seinalea berehala kentzeko, behar bezalako baimenik ez duelako, indarra duen araudia betetzen ez duelako, helburua galdu duelako edo nabarmen hondatua dagoelako. Arduradunak kentzen ez badu, Udalak edo izendatzen den enpresak kenduko du ordezko betearazpena baliatuz, eta lana eta legezko errekarguak ordaintzeko eskatuko zaio.
42. artikulua. Seinaleak aldatzea eta bideak ixtea.
1. Udaltzaingoak, segurtasuna dela-eta edo zirkulazioa arina izan dadin, antolamendua aldatzen ahalko du aldi baterako jendea eta ibilgailuak pilatzen diren tokietan, baita istripu edo larrialdiren bat dagoenean ere. Helburu horrekin jarri edo kenduko dira bidezkotzat jotzen diren behin-behineko seinaleak; bestetik, aurreneurri egokiak hartuko dira.
2. Zenbaitetan, Tuterako Udalak behar diren hiri bideak itxiko ditu, eta Udaltzaingoak premiazko neurriak hartzen ahalko ditu haren Burutzak egokitzat jotzen duenean.
VII. TITULUA.–OZTOPOAK
43. artikulua. Ibilgailu eta oinezkoak zirkulatzeko oztopoen debekua.
1. Debeku da bide publikoan paratzea edozein oztopo edo gauza, oinezko edo ibilgailuen zirkulazioa zailtzen edo arriskuan jartzen ahal duena. Bide publikoan oztoporen bat paratzea ezinbestekoa bada, udalaren baimena beharko da aurretik, zehaztuko dituena bete beharreko baldintzak.
2. Obrak egiteko, garabiak edo eremu publikoa okupatzen duten bestelako elementuak (siloak, etxolak…) jartzeko baimena ematen duten udal ebazpenetan, bide publikoan edo lurzoru pribatuan eraiki, kanalizatu, eraitsi… behar bada, eta horrek ibilgailuen eta oinezkoen zirkulazioan eragiten badu (espaloiak, oinezkoen eremuak…), bada, ebazpen horietan jasoko dira Udaltzaingoak eskaeraren gainean egindako txosteneko oharrak, eta kidego horretara joko da lizentzia edo baimena behar duten jarduketak koordinatzeko: seinaleak, lanak egiteko egun eta ordu egokienak eta behar diren neurri osagarriak.
44. artikulua. Bide publikoetako oztopoak seinaleztatzea.
1. Behar bezala babestu eta seinaleztatu beharko da oinezko edo ibilgailuen zirkulazio librea zailtzen duen edozein oztopo; gauez, argiztatuta egon beharko da, erabiltzaileen segurtasuna bermatzearren.
2. Oztopoa jartzeko ardura duenaren kontura izanen dira seinaleztatzea eta argitzea, eta baimenean agertzen diren jarraibideak edo Udaltzaingoak adierazten dizkionak beteko ditu.
45. artikulua. Oztopoak bide publikoetatik kentzea.
Interesdunek oztopoa kentzen ez badute, udal agintariek hura kentzeko agindua emanen dute haien kargura, ordezko betearaztearen legezko errekarguekin, kasu hauetan:
a) Behar den baimenik erdietsi ez bada.
b) Oztopoa jartzeko arrazoiak bukatu direnean.
c) Baimenaren epea bukatu bada.
d) Baimenean eskatutako baldintzak betetzen ez badira.
e) Emandako baimena indargabetzeko ezinbesteko arrazoiak agertzen direnean.
VIII. TITULUA.–ZAMA-LANAK
46. artikulua. Zama-lanetarako tokiak.
Tuterako Udalak zama-lanetarako tokiak erreserbatuko ditu eremu publikoan, araudiaren araberako zutikako seinaleak zein seinale horizontalak jarrita.
47. artikulua. Zama-lanetarako tokien erabilera.
Guztiek erabiltzekoak dira bide publikoan zama-lanetarako hartzen diren guneak, eta ez dira inoiz modu esklusiboan erabiliko.
48. artikulua. Zama-lanen definizioa.
1. Salgairen bat finka batetik ibilgailu aparkatu batera, eta alderantziz, eramatea da eremu publikoan zama-lana egitea.
2. Kapitulu honetan definitutako zama-lanak egiteko baimendutzat jotzen dira, turismo ibilgailuak izan gabe, zama-lanak garraiatzeko baimena izan eta zirkulazio baimenean zerbitzu partikularraren sailkapena duten ibilgailuak. Zama-lanak egin beharko dituzte horretarako erreserbatutako tokietan.
49. artikulua. Zama-lanetarako tokiak seinaleztatzea.
Zirkulazioaren Erregelamendu Orokorrak zehazten duen moduan seinaleztatuko dira zama-lanetarako tokiak; zehazki, honako hauek:
a) Aparkatzea debekatzen duen zutikako seinalea (Zirkulazioaren Erregelamendu Orokorraren 154. artikulua, R-308), eta panel osagarri bat.
b) Lurreko marka horia, jarraitua eta sigi-sagan (Zirkulazioaren Erregelamendu Orokorraren 171. artikulua).
50. artikulua. Zama-lanak egiteko modua.
Honela eginen dira zama-lanak:
a) Lehenik, finken barrenetik, aukera hori bada.
b) Bigarrenik, jende orok aparkatzen ahal duen tokietan eta haietatik.
c) Hirugarrenik, zama-lanetarako mugatutako tokietan.
d) Zama-lanak halako batean eta eraikin jakin baten aurrean egin behar direnean, hala nola etxe aldaketak, eraikuntzako materialak eta abarrak, artikulu honetan adierazitako moduan egin beharko dira. Alabaina, ezin bada, baimen berezia eskatu beharko da. Udaltzaingoak emanen du, eragozpenik ez bada trafikoaren zer nolakoak eta zein bidetan egitekoa den ikusita. Baimen horretan baldintzak adieraziko dira, hau da, zein seinale erabili, egunak, orduak, udaltzainak behar diren ala ez eta beste inguruabar batzuk. Zama-lanak hasteko eguna baino bi egun lehenago bederen eskatu beharko da baimena, honako hauek adierazita: eskatzailearen izena, helbidea edo sozietatearen izena, erabiliko diren ibilgailuen matrikula, pisua eta neurriak, zama-lanetarako toki zehatza eta lanetarako kalkulatzen den denbora, gutxi gorabehera. Udaltzaingoak, hala iritzita, bertan behera utziko du zama-lanetarako baimena, hartan ezarritako baldintzak betetzen ez direnean edo bertan behera uztearen aldeko gertakariak sortzen direnean. Baimena bertan behera utzi edo baliogabetzeagatik ez da inoiz kalte-ordainetarako eskubiderik sortuko.
51. artikulua. Zama-lanak egin bitartean eragozpenak eta arriskua sortzeko debekua.
Zama-lanak egitean ez da eragozpen, zarata edo zikinkeriarik sortuko. Ez da inoiz utziko behar baino langile gutxiagorekin aritzea zama-lanetan, horrek pertsona, ibilgailu edo animalientzat arriskua badakar. Legeria berariazko bati lotutako produktuak direnean, hartan ezarritako aginduak zorrotz bete beharko dira.
52. artikulua. Tamaina edo pisu bereziko ibilgailuen zirkulazioa eta zama-lanak.
Neurri eta/edo zama berezietako ibilgailuek Udaltzaingoaren baimena beharko dute ibiltzeko, eta hark zehaztuko ditu ibilbide eta ordu egokiak zein diren.
IX. TITULUA.–SALGAI ARRISKUTSUAK
53. artikulua. Hirigunean zirkulatzeko debekua.
Tamaina edo pisua dela-eta Trafikoko edo Errepideetako Zuzendaritza Orokorreko administrazio erakundeen baimen berezia behar duten ibilgailuek, hirigunean pasatzeko, Udaltzaingoak ezarritako egun, bide eta ordutegia beteko dituzte; betiere, kidego horretako langileen laguntza dutela.
X. TITULUA.–TRAFIKOA KONTROLATU ETA ANTOLATZEKO NEURRIAK
54. artikulua. Trafikoaren antolamendua eta erregulazioa.
1. 1, 2, 4, 5, 6, 7 eta 8. motako salgai arriskutsuak daramatzaten ibilgailuek debekatua dute Tuterako hirigunean barrena iragatea, salgai arriskutsuen errepideko garraio nazioartekoari buruz Europar Akordioan jasotako deskripzio eta sailkapenari jarraituz. Era horretako salgaiak garraiatzen dituzten zisternek ordezko errepideak erabili beharko dituzte Tuterako hirigunean barna ez zirkulatzeko.
2. 3. motan sailkatutako gai arriskutsuak garraiatzen dituzten ibilgailuek, Tuterako udal-mugartean zama-lanik egin behar ez badute, debekatua dute hirigunearen barruan ibiltzea.
3. Tuterako udal-mugartean kokatuta egon eta artikulu honen 1. apartatuan salgai arriskutsutzat jotako gaiak erabiltzen dituzten enpresek Udaltzaingoak egokien iritzitako ordutegia eta sarbidea ezarriko dituzte, ahalik eta ibilbide laburrena eta ezaugarrien arabera gomendagarriena egiteko, hau da, hiriko sarbidea eta helmugara iristeko hirian barrena ezinbestekoa den ibilbidea.
55. artikulua. Aparkatzearen erregulazioa.
Debekaturik dago bide publikoan ibilgailu motordunak edo ziklomotorrak aparkatzea:
1. 48 ordutik goiti aparkaleku berean, haren salmena iragarriz ibilgailuan edo ziklomotorrean bertan paratutako telefono baten bidez.
2. Toki berean 30 egunetik goiti jarraian. Debeku hori urratzen duten ibilgailuak salatu eta garabiak Ibilgailuen Udal Altxatokira eramaten ahalko ditu. Berreskuratzeko, garabiaren likidazio tasa eta egonaldiarena ordaindu beharko dira.
56. artikulua. Trafiko handiko bideak.
Udalak lehentasunezko edo trafiko handikotzat jotzen ahalko ditu bide jakin batzuk, Alkatetzaren Dekretu bidez eta Udaltzaingoaren aldeko txostenaren ondotik, bide horietan debekatuta egon daitezen bai bigarren ilaran eta/edo erreian gelditzea, bai autoeskoletako ibilgailuek aparkatzeko praktikak egitea.
XI. TITULUA.–GELDITU ETA APARKATZEARI BURUZKO ARAUDIA
57. artikulua. Gelditzea eta aparkatzea.
Gelditzean eta aparkatzean ibilgailuak ez du zirkulazioa oztopatuko, ez eta arriskurik sortuko ere bidearen gainerako erabiltzaileei; bereziki zainduko da nola uzten den, eta saihestuko da mugitzen hastea gidaria kanpoan delarik.
58. artikulua. Ibilgailuak aparkatzea Tuterako hirigunean.
1. Aparkatzeko moduak:
a) Zoladurako seinaleak dituzten aparkalekuetan, ibilgailuak markaturiko esparruaren barnean kokatuko dira.
b) Ibilgailuak zintarritik ahalik eta hurbilen aparkatuko dira, baina galtzadaren alde hori garbitu ahal izateko tarte txiki bat utzita.
c) Debekatua dago atoiak ibilgailu motordunetik aparte aparkatzea edozein bide publikotan.
d) Beste erabiltzaileek gainerako tokia ahalik eta hobekien erabiltzeko maneran aparkatuko da.
e) Baterian aparkatuz gero, alde bietan aparkatutako ibilgailuetara arazorik gabe sartzeko moduan eginen da.
f) Libre da ordutegitik kanpo aparkatzea zama-lan, zerbitzu ofizial eta abarretarako aldi baterako erreserbaturiko alderdietan, salbu eta espresuki debekaturik badago.
g) Honako ibilgailu hauek debeku dute hiriguneko eremu publikoetan aparkatzea, bidezko diren lan, eragiketa edo zama-lanak egiteko denboran salbu, edo aldez aurretik baimena eskatu eta hura eskuratuta:
i) Ibilgailu bereziak.
ii) Traktoreak eta obra edo zerbitzuetarako makineriak.
iii) Nekazaritzarako traktoreak eta mota guztietako lanabesak.
iv) Motokultoreak.
v) Gurdi traktoreak eta nekazaritzako makineria autopropultsatua.
vi) Nekazaritzako atoiak eta atoian eramandako makineria.
vii) Atoiak eta erdiatoiak.
viii) Kamioi traktoreak.
ix) Karabanak edo roulotteak.
x) 5,5 tona baino gehiagoko kamioiak.
xi) 21 bidaiaritik goitiko autobusak.
xii) Autokarabanak, aparkatuta 48 ordutik goiti daudenean.
2. Noizbait, 5.500 kg-tik gorako GPB duten salgaien garraioko ibilgailuek edo 21 lagunetik gorako garraioan dabiltzan autobusek zilegi izanen dute aparkatzea, horretarako ezarritako tokietan, arrazoi bat dela bide, Udalak berariaz baimentzen duenean.
3. Udal organo eskudunaren berariazko baimena beharko dute karabanek, nekazaritzako atoiek zein bestelakoek, traktoreek eta era guztietako nekazaritzako lanabesek; horrez gain, prezio publikoa ordaindu beharko dute lurzoruaren aprobetxamendu bereziagatik.
4. Guztiz debekatua dago karabana, atoi eta etxe-ibilgailuetan 48 ordutik goiti bizitzea Tuterako udal-mugartean; salbuespen gisa, udal organo eskudunak berariazko baimena ematen duenean, baina nahikoa baliabide izan beharko dituzte osasungarritasuna eta higienea bermatuta egon daitezen.
59. artikulua. Erabat debekaturik dago gelditzea.
a) Erdibitzaileetan, banatzaileetan, babeslekuetan eta trafikoa bideratzeko beste elementuetan.
b) Eraikin batera sartu edo bertatik ateratzeko pasabidea erabiltzeko oztopo bada, pertsona edo animaliendako, edo ibilgailu batendako behar bezala seinaleztatutako ibi batean.
c) Erabiltzaileei seinaleak ikustea galarazi edo maniobrak egitera behartzen zaien tokietan.
d) Zirkulaziorako edo zenbait erabiltzaileren zerbitzurako erreserbatutako errei edo bide zatietan.
e) Zubietan, tuneletan eta gainetiko pasabideen azpian, kontrako seinalerik ez badago.
f) Espaloietan, pasealekuetan, oinezkoen eremuetan, lorategietan, oinezkoen eta ziklisten pasabideetan.
g) Zirkulaziorako edo zenbait erabiltzaileren zerbitzurako erreserbatutako errei edo bide zatietan.
h) Urritu fisikoendako egokitutako pasabideak normal erabiltzea oztopatzen denean.
i) Ibilgailutik galtzadaren beste aldeko bazterrera arteko tartea, edo galtzada zeharkatzea debekatzen duen luzetarako marrara arteko tartea hiru metro baino txikiagoa denean; eta beste ibilgailuei pasatzen uzten ez zaienean.
j) Seinaleak debekatzen duen tokietan.
k) Seinale bidez biratzea baimenduta egonda, biratzeko aukera eragozten denean.
l) Hiriko garraio publikorako baizik ez diren geraleku eta aparkalekuetan.
m) Behar den moduan geldituta edo aparkatuta dagoen beste ibilgailuren bati zirkulazioan sartzea galarazten zaionean.
n) Elkarguneetan eta haien inguruan.
o) Hiriko garraio publikorako baino ez diren erreietan, edo bizikletendako erreserbatutakoetan.
p) Elbarriek bakarrik erabiltzeko seinalea jarria duten lekuetan eta oinezkoentzako pasabideetan.
q) 56. artikuluan ezarritako bideetan.
60. artikulua. Debekaturik dago aparkatzea.
a) Gelditzea debekatua dagoen toki guztietan.
b) Seinalez debekaturik dagoenean.
c) Bigarren ilaran, edozein kasutan.
d) Zama-lanetarako seinaleztatuta dauden eremuetan, haiek erabiltzeko ezarritako orduetan.
e) Behar bezala seinaleztatutako pasabideetan, haiek erabat edo hein batean hartzen direla.
f) Zaborraren edukiontzien ondoan, hura biltzea galarazi edo zailduz, zirkulazio bidea hartzen dela.
g) Aparkaleku publiko batean, ongi aparkatutako ibilgailu bat ateratzea eragotziz edo oztopatuz.
h) Espaloirik gabeko kale urbanizatuetan.
i) Desgaitasuna dutenek beste inork ez erabiltzeko toki seinaleztatuetan.
j) Galtzada erdian aparkatzen denean.
k) Zerbitzu publikoko ibilgailuak, Tuterako Udalarenak, erakunde ofizialenak,eta larrialdi eta segurtasun zerbitzuak aparkatzeko eremu erreserbatuetan.
l) Behar bezala seinalatutako toki erreserbatuetan.
m) Espaloi, pasealeku eta oinezkoak ibiltzeko gainerako tokien gainean.
n) Udal agintariak ordutegi mugatuan aparkatzeko prestatutako tokietan, baimenaren bereizgarria paratu gabe edo, hura jarrita izanik, ibilgailuak gainditzen badu Tuterako Udalaren 10. ordenantza fiskalean baimendutako gehieneko denbora.
o) Ordenantza honetan jasotako oinezkoen kale eta plazetan, eta oinezkoak izanen direnetan.
p) Autokarabanen kasuan, horretarako propio prestatu eta seinaleztatutako eremuetatik kanpo, 58.4 artikuluan ezarritakoa alde batera utzi gabe.
61. artikulua. Ibiak.
1. Debekatuta dago ibien aurrean aparkatzea. Titularraren ibilgailuak ere sartzen dira aparkatzeko debekuan. Ibietan aparkatzeko debekua eraginkorra izan dadin, Ordenantza fiskalak ezarritakoari jarraikiz seinaleztatuko dira ibiak; ordenantza horren bidez honako hauetarako tasak arautzen dira: ibilgailuak espaloietan barna sartu eta ateratzeko eta eremu publikoa erreserbatzeko, ibilgailuak gelditzeko eta edozein motatako salgaien zamalanak egiteko.
2. Ibiaren titularrak eskatuta baino ez da baimenik emanen mugarri bertikalak paratzeko; mugarriok ordenantza fiskalaren 20. artikuluan xedatutakoa bete beharko dute. Udaltzaingoak pasabidearen ezaugarriak kontuan hartuta adostasun txostena egin ondotik emanen da lizentzia edo baimena, neurri hori hartzeko arrazoi direlakoan. Ibiaren titularrak bere gain hartuko du elementu horien erosketa eta kontratatzen dituen baliabideekin jartzea, eta eremu publikoaren okupazioaren ondoriozko tasa ordaindu beharko du.
XII. TITULUA.–APARKALDI MURRIZTUA EDO MUGATUA. ZENBAIT ERABILTZAILERENDAKO TOKI ERRESERBATUAK
62. artikulua. Soil-soilik desgaitasuna duten pertsonendako aparkatze txarteldun ibilgailuek erabiltzeko toki erreserbatuak.
1. Lurreko markak baliatuz (desgaitasun fisikoa dutenen nazioarteko ikurra) eta aparkatzea debekatzen duen zutikako seinalearen bidez adieraziko dira. Informazio plaka ere jarriko da, leku horretako plazak aparkatze txartela duten ibilgailuek soilik erabiltzeko gordetzen direla dioena, desgaitasuna duten pertsonendako. Toki erreserbatuetan, nahitaezko txartel indarduna agerian duten ibilgailuak baizik ez dira aparkatzen ahal.
2. Nafarroako Foru Komunitatean desgaitasuna duten pertsonendako aparkatzeko txartelak emateko prozedurari eta erabiltzeko arauei dagokienez, honako hau aplikatuko da: 52/2022 Foru Agindua, martxoaren 7koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, desgaitasuna duten pertsonendako aparkatzeko txartela arautzen duena Nafarroako Foru Komunitatean, zeina argitaratu baitzen 2022ko 60. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 24an, edo, hala badagokio, hura ordezkatzen duen araua.
63. artikulua. Interes orokorreko zenbait zerbitzu publikorendako toki erreserbatuak.
1. Udalak erabakiko du haien beharrik ba ote den eta zer erabiltzailek aparkatzen ahal duten toki horietan.
2. Bide-markak eta zutikako seinaleak zein seinale osagarriak baliatuz adieraziko dira toki erreserbatuak.
3. Debekatua dago baimendutakoak ez beste ibilgailu batzuk aparkatzea eta gelditzea indarrean dauden ordutegian.
XIII. TITULUA.–APARKALDI MURRIZTUA EDO MUGATUA
64. artikulua. Ibilgailuak txandakatzea aparkatzeko tokietan.
1. Aparkalekuak erabiltzaile guztien artean berdin banatzeko eta, aldi berean, ibilgailuen trafikoa arina izan dadin eta oinezkoak kaleetan aise ibil daitezen, Udalak egokitzat jotzen dituen bideetan aparkaldi arautuko eremuak ezarriko ditu ordutegi mugatuarekin, aldez aurretik prezio publikoa ordainduta. Toki batzuk gordeko ditu kale horietako egoiliarrek eta merkatariek aparka dezaten.
2. Aparkaldi mugatuko bi modalitate egonen dira:
a) Eremu urdina edo txandakakoa.
b) Eremu berdea egiaztagiria duten egoiliar eta merkatariendako.
64. artikulua. bis. Constitución plazaren azpiko lurpeko aparkalekuan aparkatzea.
Constitución plazaren azpiko lurpeko aparkalekuan aparkatzea doakoa izanen da; hau da, ez da prezio publikorik aurrez ordaindu beharko, baina aparkalekuan sartzean zehaztutako denbora izanen du mugatzat. Epe hori bukatuta, 71. eta 72. artikuluetako apartatuak aplikatuko dira.
65. artikulua. Eremu urdina edo txandakakoa.
Aparkaldi mugatuaren erregulazioa, Tuterako Udalaren arlo honetako ordenantza fiskalean ezarritako tasa ordaindu ondotik.
1. B klaseko baimenarekin gidatzen ahal diren trakzio mekanikoko ibilgailuak, zerbitzu partikularra edo publikoa egiteko direnak, behartuta daude tasa ordaintzera zutikako seinaleak eta bide-marka urdinak dituzten eremuetako batean aparkatuz gero, modalitate honetan aparkatzeko arautu diren kaleetan. Alkateak hala ebatzita, eremu urdina beste kale batzuetara hedatuko da, Udalari, kale horietako inguruabarrak eta ezaugarriak kontuan hartuta, egokia irudituz gero.
2. Astelehenetik ostiralera bitarte ordaindu beharko da aldez aurretik kale horietan aparkatzeko, 09:00etatik 13:30a arte eta 16:00etatik 20:00ak arte; aldiz, larunbatetan, 09:00etatik 13:30a arte. Jaiegunetan ez da indarrean egonen, ezta zaindariaren jaietan ere. Gutxienez, 20 minutukoa eta gehienez 2 ordukoa da aparkatuta egoteko denbora.
3. Eremu urdinean aparkatzea. Ibilgailua 5 minutu baino gehiago geldirik egoteari esaten zaio, non ez den zirkulazioak behartuta.
4. Honako ibilgailu hauek ez dute Udalaren arlo honetako ordenantza fiskalean araututako tasa ordaindu beharko:
a) Motozikleta eta ziklomotorrek, eremu urdinaren barrenean, ibilgailu horiendako gordetako eremuan aparkatu beharko baitute, eta ez bide-marka urdinak dituen aldean.
b) Beren kategoria edo jarduerarako eremu erreserbatuetan (funtsean, ibilgailu baimenduen zama-lanak) aparkaturik daudenek.
c) Desgaitasuna duten pertsonendako aparkatzeko txartela duten ibilgailuek, betiere txartel hori ibilgailuaren aurreko panelean jarrita edo aurreko haizetakoaren barnean itsatsita badago. Kasu guztietan, agiria jatorrizkoa izanen da eta indarrean egonen da; kanpotik argi eta garbi ikusi eta irakurri ahal izateko moduan jarriko da.
d) Zerbitzu ofizialeko ibilgailuek, behar bezala identifikatuek, Estatu, autonomia erkidego edo toki entitate bateko erakundeenek, baldin eta zuzenean beren eskumeneko zerbitzuetarako ez beste deusetarako badira, zerbitzu horietan ari direnean.
e) Osasun laguntzan aritzen diren ibilgailuek, Osasunbidekoak, Gurutze Gorrikoak, Babes Zibilekoak badira, eta anbulantziek, zerbitzu hori egiten duten bitartean.
f) Barne errekuntzako motorrik ez duten ibilgailuek.
Bi gurpileko atoi orga duten (isoorgak) motozikletek eta kuatriziklo arinek adierazitako tasa ordaindu behar dute, eta bide-marka urdinak dituen eremuan aparkatu behar dute, sekula ez motozikleta eta ziklomotorrendako eremu erreserbatuetan.
66. artikulua. Eremu berdea egiaztagiria duten egoiliar eta merkatariendako.
1. Egoiliarrendako aparkalekuaren ordutegian, Udalak emandako egiaztagiria indarrean duten ibilgailuek bakarrik aparkatzen ahal dute bertan, hark gaitzen baititu aparkaleku hori erabiltzeko. Indarreko egiaztagiria begi bistan eduki beharko dute aurreko haizetakoaren eskuinaldean, behean.
2. Egoiliarrek aparkatzeko tokietako zein eremutarako baimentzen duen egiaztagiriak, hantxe bakarrik aparkatzeko baimena ematen du.
3. Egoiliarrendako bakarrik diren aparkalekuetan aparkatzeko egiaztagiria erakutsi beharra egonen da, eremu urdinean edo txandakakoan erakutsi beharreko egun eta ordu beretan.
4. Aparkatze mugatu ordaindua duten kale edo eremuetan daude egoiliarren eremuak, eta egiaztagiria eskuratzeko eskubidea duten egoiliar edo merkatariei esleitzen zaie, zein kale eta zenbakitan dauden erroldatuta edo dagoen saltokia, haren arabera.
5. Zutikako seinaleak jarriko dira hasieran eta bukaeran egiaztagiria duten egoiliarrentzat mugatutako aparkalekua dagoen eremu bakoitzean; orobat, mugatze horren egun eta orduak, eremuko zenbakia eta bide-marka berdeak.
6. Ordenantza honen II. eranskinean jaso da egoiliar egiaztagiriak tramitatzeko prozedura eta haiek eskuratzeko baldintzak, baita eremu zenbakidun bakoitzari esleitutako kaleak ere.
XIV. TITULUA.–KAUTELAZKO NEURRIAK
67. artikulua. Ibilgailuak bide publikotik kentzea.
Ibilgailua kendu behar duenak segituan egiten ez badu, Udaltzaingoak edo horretarako izendatuko den agintariak bide publikotik kendu eta udal altxatokira eramaten ahalko dute honako kasu hauetan:
a) Arriskutsua denean, ibilgailuen edo oinezkoen zirkulazioari nahiz zerbitzu publikoen funtzionamenduari traba larria egiten dienean, ondare publikoa hondatzen duenean eta, orobat, ibilgailu hori bide publikoan abandonatua dagoela uste denean.
Ondare publikoa hondatzen dela usteko da aparkatutako ibilgailuak kalte materiala egiten duenean babes bereziko lekuetan, hala nola lorategiak, soropilak, parkeak, zoladura bereziak eta babes bereziko gainerako tokiak.
Ibilgailua abandonatutzat hartuko da Bide-segurtasunari buruzko indarreko legeria orokorrean ezarritako inguruabarrak daudenean edo ibilgailuak luzaro erabili gabe egon deneko zantzuak dituenean, hala nola gurpilak haizerik gabe, ateak zabalik, funtsezko elementurik gabe, zikinkeria pilatua, kanpoko kalte handiak eta abarrak.
b) Istripuren bat izan eta abiatu ezinik gelditzen denean.
c) Ibilgailua bera hondatu delako, ibilgetzen bada.
d) Ibilgailua ibilgetuta, arau-hausleak ohiko bizilekua Espainian duela frogatzen ez duenean, Bide Segurtasunari buruzko Legeak xedatutakoari jarraituz, eta arau-hausleak behin eta berriz uko egiten dionean isuna ordaintzeari edo ordainduko duela bermatzeari.
e) Udal agintaritzak ordutegi mugatuan aparkatzeko gaitzen dituen tokietan ibilgailua aparkaturik gelditzen denean, horretarako baimena ematen dion bereizgarria ezarri gabe, edo udal ordenantzaren arabera ordaindutako denbora halako hiru egiten duenean.
f) Ibilgailua aparkatuta dagoenean erreietan edo zirkulaziorako edo zenbait erabiltzaileren zerbitzurako soilik erreserbatutako bide zatietan.
g) Zabor, beira, kartoi, ontzi edo pilen edukiontziak husteko lanak galarazten dituenean.
h) Alkohola edo drogak detektatzeko proban positibo emateagatik ibilgetu eta behar bezalako baimena izan, proba pasatu eta emaitza negatiboa duen norbait haren kargu egiten ez denean.
i) Ibilgailua bide publikoan aparkatuta dela, alarma akustikoa konektatu edo saltatu eta ordubetean titularra edo pertsona baimendua hura deskonektatzera agertzen ez denean.
j) Ibilgailuak nahitaezko asegururik ez duenean, hori eduki beharra egonik.
68. artikulua. Udalaren garabiaz ibilgailuak kentzeko kasuak.
1. Aipatzearren baino ez, ibilgailua ordenantza honen 67. artikuluaren a) apartatuan zehaztutako inguruabarretan dagoela eta, beraz, hura kentzeko arrazoiak daudela ulertuko da:
a) Ibilgailutik galtzadaren beste aldeko bazterrera arteko tartea, edo galtzada zeharkatzea debekatzen duen luzetarako marrara arteko tartea hiru metro baino txikiagoa denean; orobat, beste ibilgailuei pasatzen uzten ez zaienean.
b) Ibilgailua bigarren ilaran eta gidaririk gabe aparkatuta dagoenean.
c) Kantoi ebaki baten ertzetik edo izkina baten mutur edo eskuadratik zati bat aterata, beste gidariak maniobra arriskutsuak egitera behartzen dituenean.
d) Oinezkoen pasabide seinalatu batean edo urritu fisikoendako espaloi beheragune batean aparkatuta dagoenean.
e) Ibi bat guztiz edo zati batez okupatzen duenean, eta ibia erabiltzea eragozten edo larriki zailtzen duenean.
f) Zama-lanetarako tokietan aparkatuta dagoenean, haiek erabiltzen diren orduetan.
g) Garraio publikorako geraleku seinalatu eta mugatu batean aparkatua dagoenean.
h) Larrialdiko edo segurtasuneko zerbitzuentzat erreserbaturiko tokian aparkatua dagoenean.
i) Desgaitasuna dutenendako toki erreserbatuan aparkatua dagoenean.
j) Espaloi, ibiltoki, babesgune, pasabide edo zoladuran zerrendak pintatuta dauden tokietan aparkatuta dagoenean, espresuki baimenduta dagoenean izan ezik.
k) Bidean doazen gainerako erabiltzaileei trafiko seinaleak ikustea eragozten dienean.
l) Biraketa eragotzi edo hura egiteko maniobrak egitera behartzen duenean.
m) Bide batetik heldu diren gidariei beste bidea ikustea trabatzen dienean.
n) Eraikin bateko oinezkoen sarrera erabat edo hein batean trabatzen duenean, bai oinezkoei bai haur-kotxeei edo gurpil-aulkiei.
o) Galtzadaren erdian aparkatuta dagoenean.
p) Oinezkoen eremu batean baimendutako orduetatik kanpo aparkatua dagoenean, espresuki baimendutako aparkalekuetan izan ezik.
q) Behar den moduan geldituta edo aparkatuta dagoen beste ibilgailuren bati zirkulazioan sartzea galarazten zaionean.
r) Erdibitzaileetan, bereizgailuetan, irlatxoetan edo zirkulazioa bideratzeko beste lekuetan egiten denean.
s) Oinezko, ibilgailu edo animalien zirkulaziorako arriskua edo oztopo larria den gainerako kasu guztietan.
t) Ordenantza honen 32. eta 63. artikuluetan ezartzen diren aginduak betetzen ez direnean.
u) Ibilgailua aparkatuta dagoenean behar bezala seinalatutako toki erreserbaturen batean.
2. Arau-hausterik egon gabe ere, bide publikotik ibilgailuak kentzen ahalko dituzte kasu hauetan:
a) Behar bezala baimendutako ekitaldi publiko bat egiteko erreserbatua dagoen toki batean aparkaturik daudenean.
b) Bide publikoa garbitu, konpondu, kontserbatu edo hartan seinaleak paratu ahal izateko ibilgailuak kendu beharra dagoenean. Udalaren zerbitzu publikoen erregistroetako estalkiak ere sartzen dira.
c) Larrialdietan.
d) Partikularrek obrak edo zerbitzuak egiteko behar diren kasuetan, zeinetan eskatzaileak ordaindu beharko baitu ordenantza fiskalean zerbitzu osatugabe gisa ezarritako zenbatekoa.
3. Neurri horiek hartu baino lehen, ahal dela, jabeei garaiz abisatuko zaie; bestela, baimenduta dagoen tokirik hurbilenera eramanen dira ibilgailuak, halakorik bada, edo udal altxatokira. Ahaleginak eginen dira titularrari gertakariaren berri ematen.
4. Neurri horiek ez diote gasturik ekarriko titularrari, non ez den modu sinesgarrian frogatzen abisua eman eta jabeak denbora nahikoa izan duela ibilgailua kentzeko. Kasu horretan, ordenantzaren 65.1 artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.
5. Eramateak ez du inolako ordainketarik sorraraziko, ibilgailua noranahi eramanda ere.
69. artikulua. Ibilgailua eramateko lanak gelditzea.
Ibilgailua bide publikotik kentzeko lanak hasita, gidaria agertzen bada, bertan behera utziko dira; betiere, Tuterako Udalaren ordenantza fiskaletan kontzeptu horrengatik agertzen den tasa ordaindu ondotik.
XV. TITULUA.–ZEHAPEN ARAUBIDEA
70. artikulua. Eskumena eta zehapen prozedura.
1. Zehapen-prozedura izanen da 6/2015 Legegintzako Errege Dekretuko V. tituluko IV. kapituluan ezarritakoa (6/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bategina onesten duena – BSL).
2. Alkateak du zehatzeko eskumena, arau horren 84.4 artikuluari jarraikiz.
3. Tuterako udaltzainburuak bideratuko ditu zehapen-espedienteak.
71. artikulua. Arau-hausteak.
Hiri barruko bideetako trafikoarekin lotutako arau-hausteei, zeinak jasota baitaude BSLan eta 1428/2003 Errege Dekretuan (1428/2003 Errege Dekretua, azaroaren 21ekoa, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikuluduna –martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsia– aplikatzeko eta garatzeko Zirkulazio Erregelamendu Orokorra onesten duena) edo horiek ordezkatzen dituzten arauetan, honako hauek gehituko zaizkie:
1. Arinak izanen dira:
a) Aparkaldi mugatuko eremuetan, bide publikoetan aparkatzeko nahitaezko tiketaren denbora baino gehiago aparkatuta egotea, eta Constitución plazaren azpiko lurpeko aparkalekuan aparkatzea, eta horretarako baimendutako denbora halako bi baino gutxiago gainditzea.
b) Aparkaldi mugatuko eremuetan, bide publikoetan aparkatzeko nahitaezko tiketarik gabe aparkatuta egotea, bai eta Constitución plazaren azpiko lurpeko aparkalekuan aparkatzea ere, eta horretarako baimendutako denbora gainditzea halako bitik halako laura bitarteko denboran.
Artikulu honetako a) eta b) apartatuak, aparkaldi mugatuko eremuetan bide publikoan aparkatzeko nahitaezko tiketari dagokionez, indargabetzen ahalko dira, baldin eta makinan tasa ordaintzen badute; alegia, egonaldi mugatuko bide publikoetan trakzio mekanikoko ibilgailuak aparkatzeko tasak arautzen dituen udalaren ordenantza fiskalean horretarako ezarritako tasa.
c) Aparkalekua bizilagunendako erreserbatuta dagoen kaleetan aparkatzea (eremu berdea):
i) Egoiliarren eremu horretan aparkatu ahal izateko ezinbestekoa den egiaztagiririk gabe.
ii) Eremu horretan aparkatzeko baimenik ematen ez duen egoiliar egiaztagiria erabiltzea.
iii) Aparkatzen den unean indarrean ez dagoen egoiliar egiaztagiria erabiltzea.
iv) Egoiliar egiaztagiria kanpotik ikusteko eta irakurtzeko modukoa izan gabe.
d) Oinezkoen eremuan aparkatzea zirkulazioa oztopatu gabe, ibilgailuak eremu horretan zirkulatzeko baimena izanda ere, horretarako mugatuta eta seinaleztatuta dauden tokietan izan ezik.
e) Ziklisten arau-hausteak, berariaz astuntzat edo oso astuntzat hartu ezean.
f) Ordenantza honetako arau-hauste oro, artikulu honetan zehaztuta ez badago.
1. Astuntzat hartuko da:
a) Oinezkoentzako eremutik zirkulatzea, horretarako baimenik eduki gabe.
b) Oinezkoen eremuan aparkatzea zirkulazioa oztopatuz, ibilgailuak eremu horretan zirkulatzeko baimena izanda ere.
c) Ordenantza honetan jasotako baimenak egiaztatzen dituzten tiketak, txartelak edo agiriak manipulatu edo faltsutzea, dauden bestelako arau-hausteak alde batera utzi gabe.
d) Desgaitasuna duten pertsonendako aparkatzeko txartela erabiltzea titularra ez den pertsonak, betiere titularrak ibilgailua erabiltzen ez badu.
e) Zirkulazioko bigarren lerroan eta/edo erreian gelditzea trafiko handikotzat hartutako bideetan.
f) Constitución plazaren azpiko lurpeko aparkalekuan aparkatzea baimendutako denbora halako lau gaindituta.
g) Oinezkoen eremuetan sarbide iraunkorra izateko betekizunetan, hau da, 17.4 artikuluan ezarritakoetan, izaniko edozein aldaketa ez jakinaraztea Udaltzaingoari, baldin eta aldaketa horrek badakar jatorrizko baimenaren oinarri ziren baldintzak betetzeari uztea.
72. artikulua. Zehapenak.
1. Arau-hauste arinak honako isun hauekin zehatuko dira:
a) 30 euro, 71.1 artikuluko a) letraren kasuan.
b) 60 euro, 71.1 artikuluko b) letraren kasuan.
c) 80 euro arintzat hartutako gainerako arau-hausteetan.
2. Arau-hauste astunak 200 euroko isunarekin zehatuko dira, honako hau alde batera utzi gabe:
a) Desgaitasuna duten pertsonendako aparkatzeko txartela erabiltzearekin lotutakoen kasuan, 52/2022 Foru Aginduaren 7. artikuluko 2., 3. eta 4. apartatuetan xedatutakoa (52/2022 Foru Agindua, martxoaren 7koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, desgaitasuna duten pertsonendako aparkatzeko txartela arautzen duena Nafarroako Foru Komunitatean, zeina argitaratu baitzen 2022ko 60. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 24an).
b) Gainerako txartelen kasuan, txartela ezereztea eta 5 urteko epean beste bat lortzeko debekua.
XVI. TITULUA.–PARTE HARTZEA
73. artikulua. Hiriko Mugikortasun Jasangarrirako lantaldea.
Lantaldea sortuko da, Tuterako hiriko mugikortasun jasangarriaren arloan hobetzeko proposamenak, proiektuak edo arazoak jorratzeko.
Lantaldeak aholku izaera izanen du, inola ere ez loteslea.
Hiriko Garapen Jasangarria arloko zinegotzia izanen da haren burua, edo, hala badagokio, mugikortasunaren arloko eskumena duena. Gainera, lantaldeko berezko kide izanen dira udaltzainburua, Udaltzaingoko Trafikoko inspektoreordea eta Tuterako Udalean ordezkaritza duten Udal Taldeetako kide bana, baita Udal Talde bati atxiki gabeko zinegotziak ere.
Hiriko Garapen Jasangarria arlora atxikitako langileetan izendatutako pertsona bat izanen da Lantaldeko idazkaria, edo bestela, mugikortasunaren arloko eskumena duen zinegotzia.
Lantalde horretan izanen dira, orobat, mugikortasunarekin garrantzi edo lotura berezia duten kolektiboak, elkarteak edo pertsonak.
Nolanahi ere, Lantaldeko buruak egoki deritzonari eskatzen ahalko dio lantaldean parte hartzeko edo haren kide izateko, baina behar bezala justifikatuta egon beharko da lantaldean parte hartzeko egokitasuna.
Lantaldeak sei hilean behin bilera bat eginen du, gutxienez.
Alkatearen ebazpen bidez izendatuko dira Hiriko Mugikortasun Jasangarrirako lantaldeko kideak.
XEDAPEN IRAGANKORRAK
Lehenengoa.–Egoiliarrak aparkatzeko mugatutako eremuetako (eremu berdea) seinale bertikalak eta ibilgailuak baimentzeko egiaztagiri itsasgarriak egokitu eginen dira 2023. urterako nahitaezko berritzea egiteko momentuan.
Bigarrena.–MPIen erabiltzailearendako asegurua, 26.3 artikuluan aipatutakoa, trafikoaren arloko estatu legeriak eskatu ondotik baino ez da nahitaezkoa izanen.
XEDAPEN INDARGABETZAILEAK
Lehenengoa.–Indarrik gabe gelditzen dira Hiri Polizia eta Ohituren Udal Ordenantzen honako artikulu hauek, ibilgailuen eta pertsonen trafikoari buruzko zenbait alderdiri buruzkoak (Ordenantza horiek Udalak onetsi zituen 1943ko urtarrilaren 5, 13 eta 20ko bilkuretan, I. liburukiari dagokionez, eta urte bereko urtarrilaren 27 eta otsailaren 3koetan II. liburukiaren kasuan):
a) I. liburukitik, 86. artikulua, 88.etik 105.era arteko artikuluak, 106. artikuluko a), c) eta d) letrak, 107.etik 109.era arteko artikuluak, 111. artikulua, 121.etik 140.era arteko artikuluak, 146. artikulua, 372. artikulua, 389. artikuluko 1. puntua; bai eta 404.etik 415.era arteko artikuluan ibilgailuen eta pertsonen zirkulazioarekin lotutako arau-hausteei eta zehapenei dagokienez.
b) II. liburukitik, 249.etik 252.era arteko artikuluak.
Bigarrena.–Indarrik gabe gelditzen da Tuterako Udalaren Trafikoaren gaineko Ordenantza Orokorra, 2007ko 125. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, urriaren 5ean.
AZKEN XEDAPENA
Ordenantza honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean osorik argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
I. ERANSKINA.–APARKATZEKO TXARTELAREN ESKAERA, DESGAITASUNA DUTENENDAKO
(Udalak bete beharreko eremuak)
Kausatzailearen datuak
Izen-deiturak: ..........................................................................................................................................
NAN/AIZ: ..............................................................................................................................................
Helbidea non: ...................................................................................., Tutera (Nafarroa), 31500 PK
Telefonoa: ........................................ Helbide elektronikoa: .................................................................
Hala badagokio, legezko ordezkariaren datuak
Izen-deiturak: ..........................................................................................................................................
NAN/AIZ: ..............................................................................................................................................
Helbidea: .................................................................................................................................................
Telefonoa: ........................................ Helbide elektronikoa: .................................................................
ESKATZEN DUT
Desgaitasuna duten pertsonendako aparkatzeko txartela emateko, 52/2022 Foru Aginduan ezarritakoari jarraikiz (52/2022 Foru Agindua, martxoaren 7koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, desgaitasuna duten pertsonendako aparkatzeko txartela arautzen duena Nafarroako Foru Komunitatean, zeina argitaratu baitzen 2022ko 60. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 24an).
Halaber,ERANTSIRIKForu agindu horren 8.3 artikuluan eskatutako agiriak.
Tuteran, 20............(e)ko ..................................................aren ................................(e)(a)n.
Kausatzailea Sinatua: | Legezko ordezkaria Sinatua: |
II. ERANSKINA.–EGOILIARREI EGIAZTAGIRIAK EMATEKO ARAUAK. BAIMENA EMATEN DUTE EREMU BERDEAN APARKATZEKO ERREGULAZIO HORI DAGOEN KALEETAN, INDARRA DUTEN EGUN ETA ORDUETAN
1. Egiaztagiria eskuratzeko baldintzak, eremu berdean edo egoiliarren eremuan aparkatzeko:
Egonaldi mugatuko aparkatzea araututa duten eremuetan bizi direnek baino ez dute eskuratzen ahalko egiaztagiria.
Egoiliar egiaztagiria lortu nahi duenak honako betekizun hauek bete eta aurkeztu behar ditu Herritarren Arretarako Zerbitzuan:
a) Pertsona fisikoak:
i) Egiaztagiria behar duen ibilgailuaren titularrak egonaldi mugatuko aparkatzea duen kaleren batean bizi dela frogatu beharko du, gutxienez hiru hilabeteko antzinatasuna duela. Azken puntu hori ofizioz egiaztatuko da HAZren bulegoan.
ii) Dokumentuak eman eta tramitatzeko tasak arautzen dituen 24. ordenantza fiskalak une oro dioen tasa ordaintzea.
iii) Halaber, egiaztagiria eskuratzen ahalko dute errentamenduko araubidean (leasing edo renting) ibilgailu bat dutela frogatzen dutenek, betiere zein eremutarako eskatzen duten egiaztagiria, eremu horretan bizi badira, gutxienez ere hiru hilabete lehenagotik. Azken puntu hori ofizioz egiaztatuko da HAZren bulegoan.
iv) Pertsona fisikoa aipatutako antzinatasunarekin erroldatua baldin badago eskatu duen agiriaren xedeko eremu berean, eta bere enpresak lagatako ibilgailu bat baldin badu, enpresaren jabetzakoa edo errentamendu finantzarioko kontratu baten bidez eskuratua (leasing edo renting), egoiliar txartela lortzen ahalko du, betiere agiri bidez frogatzen badu ibilgailu horren erabiltzaile bakarra eskatzailea bera dela eta lanorduetatik kanpo erabiltzeko baimena duela.
b) Udalak emandako jarduera lizentzia duen saltoki edo lokalaren egiaztagiria:
Behar den lizentzia eskuratu behar izan duen saltoki baten titularrak edo langileak egiaztatu beharko du eratzeko eskritura, EJZren alta eta abarrak aurkeztuz, titularrari edo jabeari dagokionez, eta indarreko lan-kontratuaren kopia, gizarte aseguruak eta abarrak aurkeztuz, saltoki horretako langile izaera egiaztatzeko.
2. Egiaztagirien kopuru mugatua.
Egoiliar egiaztagiri bat emanen da etxebizitza, saltoki edo merkataritzako lokal bakoitzeko, zenbat diren ere etxebizitza edo merkataritzako lokal bakoitzeko zentsatuta dauden ibilgailuak.
3. Indarraldiko orduak eta egunak.
Egiaztagiria duten egoiliarrendako eremu erreserbatuak indarrean egonen dira eremu urdina hala dagoen ordutegi berean.
4. Txartelen balioa eta haiek berritzea.
Eman diren eremurako baino ez dute balio izanen emandako baimenek.
Baimenak urtero berritu beharko dira.
Ibilgailua saldu edo desegitera eraman eta berria erosiz gero, egiaztagiri berria eskuratu nahi bada ezinbestekoa da aurreko eranskailua aurkeztu eta itzultzea.
Helbidea aldatzen denean, erroldatuta zegoen tokiko egoiliarren eremuan aparkatzeko baimena ematen zion egiaztagiria aurkeztu beharko da.
5. Egiaztagiria lortzeko tasa.
Dokumentuak eman eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean dagokion apartatuan ezarritakoa.
6. Txartela ikusteko moduan izatea.
Egoiliarren eremuan aparkatzeko baimena egokitu eginen da Udalak urtero erabakitzen duen eredura. Bertan honako hauek ageriko dira: ibilgailuaren matrikula, balio epea eta aparkatzea baimendutako eremua.
Baimena ikusteko moduko tokian jarri beharko da, ibilgailuaren aurreko kristalaren eskuinaldeko beheko txokoan, manipulatu eta urratu gabe.
7. Egoiliarrendako erreserbatutako plazak seinaleztatu eta prestatu diren eremuak.
a) Egiaztagiria duten egoiliarrendako erreserbatutako aparkatze eremuak.
i) 1. eremua.–Trinquete kalean mugatutako aparkalekuak. Hurrengo kale edo plazetan erroldatuta dauden bizilagunei emanen zaizkie egiaztagiriak:
–Mont de Marsan bulebarra.
–Misericordia.
–Doña María Ugarte.
–Trinquete.
–Constitución plaza.
–Alberto Pelairea.
–Díaz Bravo kalea (2tik 8ra artekoa, eta 1etik 7rako artekoa).
–Juan Antonio Fernández (49tik 69ra artekoa, eta 36tik 48ra artekoa).
ii) 2. eremua. La Vida plazan aparkatzeko tokiak. Hurrengo kale edo plazetan erroldatuta dauden bizilagunei emanen zaizkie egiaztagiriak:
–Dombriz.
–Magallón.
–La Vida.
–Benjamín de Tudela.
–Pontarrón, 2 eta 4.
–Portal (1etik 11ra artekoa, eta 2tik 32ra artekoa).
–Cunchillos.
–Concarera.
–Arbolancha.
–Tornamiras.
–Merced.
–Horno de la Higuera.
–La Higuera.
–Verjas.
–Hortelanos.
–San Julián.
–Arbollones.
–Fuente del Obispo.
–Judería plaza.
–Las Vueltas.
–La Parra.
–Miguel Servet.
–San Francisco plaza.
–Cortes.
–Huerto del Rey.
–Santiago.
–San Jaime plaza.
iii) 3. eremua. El Liceo plazan aparkatzeko tokiak. Hurrengo kale edo plazetan erroldatuta dauden bizilagunei emanen zaizkie egiaztagiriak:
–Rúa.
–Roso.
–Juicio.
–Cárcel Vieja.
–Plaza Vieja.
–Yehuda Ha Levi-San Antón.
–Cubrimiento Mediavilla.
–Caldereros.
–Aldehuela.
–Guerreros.
–San Nicolás plaza.
–Pontarrón.
–Santa Cruz.
–Granados.
–Yeseros.
–Calahorra (1etik 19ra artekoa, eta 2tik 10era artekoa).
–San Salvador.
–San Nicolás.
–Serralta.
–Mercado Viejo.
–Chapinerías.
–Mercadal plaza (6tik 23ra artekoa).
–Pelaires.
–Herrerías.
–Carnicerías.
–Horno del Pasaje.
–Leache.
–Cortadores.
–Fuente del Matadero.
–Yanguas y Miranda.
–Jorge Burgaleta.
–El Pasaje.
–Bóveda.
–Carmen Alta.
–Carmen Baja.
–Albillo.
–Gayarre (1 eta 2).
–Zurradores.
–Mercadal (1etik 5era artekoa, eta 24tik 25era artekoa).
iv) 4. eremua. Pamplona pasealekuko aparkatzeko tokiak. Hurrengo kale edo plazetan erroldatuta dauden bizilagunei emanen zaizkie egiaztagiriak:
–Fueros plaza.
–Pamplona pasealekua.
–Muro.
–Carrera.
Zaragoza etorbidea 1.
v) 5. eremua. Pasaje del Regio eta Sancho VII el Fuerte kaleetan aparkatzeko tokiak. Hurrengo kale edo plazetan erroldatuta dauden bizilagunei emanen zaizkie egiaztagiriak:
–Eza.
–Sarasate.
–Sancho VII el Fuerte.
–Capuchinos.
–Juan Antonio Fernández (22tik 4ra artekoa, eta 35etik 45era artekoa).
–Zaragoza etorbidea (2tik 28ra artekoa).
–Pasaje del Regio.
vi) 6. eremua. Kale hauetako aparkalekuak: Valle Salazar, Manresa (Juan Antonio Fernándezen eta Valle Salazarren artean), Juan Antonio Fernández (zenbaki bikoitien aldea, Príncipe de Vianaren eta Cuesta de la Estaciónen artean) eta Cuesta de la Estación, Juan Antonio Fernández eta Zaragoza etorbidearen artean. Hurrengo kale edo plazetan erroldatuta dauden bizilagunei emanen zaizkie egiaztagiriak:
–Juan Antonio Fernández (1etik 33ra artekoa, eta 2tik 20ra artekoa).
–Cuesta de la Estación, 10 eta 12.
–Príncipe de Viana.
–Valle Salazar.
–Manresa.
–Zaragoza etorbidea (30etik 46ra artekoa).
vii) 7. eremua. Navas de Tolosan eta Invierno pasealekuan aparkatzeko tokiak. Hurrengo kale edo plazetan erroldatuta dauden bizilagunei emanen zaizkie egiaztagiriak:
–Navas de Tolosa.
–Invierno pasealekua.
–Barrio Verde.
–Fernando Remacha.
–San Marcial (1etik 33ra artekoa, eta 2tik 18ra artekoa).
–Frauca (5etik 13ra artekoa).
–Aranaz y Vides (1etik 7ra artekoa).
–Zaragoza etorbidea (3tik 33ra artekoa).
viii) 8. eremua. Aranaz y Vides eta Andrés de Sola kaleetan aparkatzeko tokiak. Hurrengo kale edo plazetan erroldatuta dauden bizilagunei emanen zaizkie egiaztagiriak:
–Rubla.
–Andrés de Sola.
–Avenida Central.
–Peñuelas.
–Plaza de la Estación.
–Frauca (2tik 6ra artekoa, eta 1etik 3ra artekoa).
–Aranaz y Vides (4tik 12ra artekoa, eta 9tik 13ra artekoa).
–Camino Caritat (1etik 11ra artekoa, eta 2tik 4ra artekoa).
–Cuesta de la Estación (2tik 8ra artekoa, eta 1etik 9ra artekoa).
–Zaragoza etorbidea (35etik 51ra artekoa).
b) Egiaztagiria duten egoiliarrendako erreserbatutako aparkatze eremuen seinaleztapena.
i) Seinale horizontalak: bide-marka berdeak.
ii) Seinale bertikalak:
–Eremuaren hasiera: R-309 debeku-murrizte seinalea: "aparkaldi mugatuko eremua"; informazio plaka bat izanen du osagarri, aparkatzeko baimena duten egoiliarrei dagokien eremuaren zenbakia adierazteko, egunak eta orduak zehaztuta dituela. Garabi lana eremuan.
–Eremuaren bukaera: R-504 debeku-murrizte bukaerako seinalea: "aparkaldi mugatuko eremuaren bukaera".
III. ERANSKINA.–EREMU URDINAREN EDO TXANDAKAKOAREN MODALITATEAN APARKALDI MUGATUA ARAUTUA DUTEN KALEAK
–Muro.
–Pamplona pasealekua.
–Pablo Sarasate.
–Capuchinos.
–Juan Antonio Fernández (Eza eta Cuesta Estación kaleen arteko zatia).
–Autobusen geltoki zaharra.
–Misericordia.
–Constitución plaza.
–Mont de Marsan bulebarra.
–San Marcial (Zaragoza etorbidearen eta Invierno pasealekuaren arteko zatia).
–Príncipe de Viana.
–Central etorbidea.
–Rubla.
–Aranaz y Vides.
–Yehuda Ha Levi plaza.
–Doña María Ugarte (Misericordia kaletik Díaz Bravo kaleraino).
–Cuesta Estación.
–Valle Salazar.
–Manresa.
–Fernando Remacha.
–Navas de Tolosa.
IV. ERANSKINA.–ZIKLO-KALE edo BIZIKLETA-KALEETAKO BIDE-SEINALEAK
Seinale horizontalak:

Seinale bertikalak:

Iragarkiaren kodea: L2317448
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
