1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
OHARRA, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak emana, aditzera ematen duena Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriko Ega 7B-XXVI. sektorean (San Adrián) lurzatiak biltzearen ondorioz sortutako ordezpen finka berrien behin betiko jabetza-hartzea.
Ega 7B-XXVI. sektoreko lurzatiak biltzeko erabakia irmo bihurturik, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak abenduaren 22an emandako 362/2023 Ebazpenaren bidez, xedatu da dagozkien finken behin betiko jabetza ematea Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriko Ega 7B-XXVI. sektorearen (San Adrián) eremuan interesdun direnei eta, horrenbestez, finkak haien esku uztea, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Eremu horretako finkak definitzen dituzten planoak, ordezpen finken zerrenda eta finkak mugatzeko mugarrien zerrenda San Adriango udaletxean daude ikusgai, interesdunen eskura.
Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 30. artikuluak adierazten duenari jarraituz, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, betiere peritu baten irizpena atxikirik, ordezpen finken azaleraren eta lurzatiak biltzeari buruzko espedientean ageri denaren arteko aldeen gainekoa. Errekurtsoa baiesten bada, zilegi izanen da erabakia zuzentzea, erreklamatzailea konpentsatzea soberako lurren kontura edo, hori ezinezkoa bada, kalte-ordaina eskudirutan ematea, inguruabarren arabera.
Iruñean, 2023ko abenduaren 27an.–Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, Juan Pablo Rebolé Ruiz.
Iragarkiaren kodea: F2318462