2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
PETILLA ARAGOI
2024rako karga-tasa, tasa eta prezio publikoak. Hasierako onespena
Petilla Aragoiko Udalak, 2023ko abenduaren 29an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen karga-tasak, tasak eta prezio publikoak 2024ko ekitaldirako, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12. eta 64. artikuluetan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
Hasiera batez onesteko erabakia Idazkaritzan eta iragarki-taulan egonen da ikusgai 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun eta interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, baldin eta ez bada aurkezten erreklamazio, kexa edo oharrik aurreko paragrafoan xedatutako aldian.
Petilla Aragoin, 2023ko abenduaren 29an.–Alkatea, Florentino Aguas Arilla.
Iragarkiaren kodea: L2400006