2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
PETILLA ARAGOI
2024ko aurrekontua. Hasierako onespena
Petilla Aragoiko Udalak, 2023ko abenduaren 29an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2024. urterako aurrekontuaren espedientea.
Bat etorriz xedatuta dagoenarekin Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan, espedientea hamabost egunez egonen da jendaurrean, eta epe horretan auzotarrek eta interesdunek hura aztertu eta egoki irizten dituzten erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte.
Petilla Aragoin, 2023ko abenduaren 29an.–Alkatea, Florentino Aguas Arilla.
Iragarkiaren kodea: L2400004