10. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL FRUTO

2024ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Murillo el Frutoko Udalak, 2023ko azaroaren 24an egin ohiko osoko bilkuran, ondoren ematen den 2024ko plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda onetsi zituen, bai eta horietan egindako aldaketak ere, lanpostuok nork betetzen dituen zehaztuta; hori guztia, bat etorriz xedaturik dagoenarekin Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan eta Nafarroako Toki Administraziori buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 233., 235. eta 236. artikuluetan.

Iragarkia 2023ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 11n, eta horren ondotik jendaurrean egon da. Inork ez du alegazio edo erreklamaziorik aurkeztu; beraz, behin betiko onetsi, eta argitara ematen da.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Murillo el Fruton, 2023ko urtarrilaren 2an.–Alkatea, Diego Palacios Bescos.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

Lanpostuaren izena: idazkaria. Funtzionarioak: 1. Maila: A. Osagarriak: Lanpostukoa: %31,88. Sarbidea: OL. Lan-egoera: hutsik.

Lanpostuaren izena: administrari-ofiziala/diruzaina. Funtzionarioak: 1. Maila. C. Osagarriak: Lanpostukoa: %18,35; mailakoa: %12. Sarbidea: OL.* Lan-egoera: hutsik.

Lanpostuaren izena: zerbitzu anitzetako enplegatua. Funtzionarioak: 1. Maila: D. Osagarriak: Lanpostukoa: %13,77; mailakoa: %15; arrisku berezikoa: %10; lanaldi luzapenekoa: %10. Sarbidea: OL.* Lan-egoera: zerbitzu bereziak.

(*) Bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.6 artikuluan ezarritakoarekin, eta ikusita zer zerbitzu-premia dituen toki-erakunde honek, erabaki da "administrari ofiziala/diruzaina" lanpostua oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzea.

Izenen zerrenda

Funtzionarioak eta gainerako langileak.

Deiturak eta izena: Jiménez Jiménez, Julen. Kargua: idazkaria. Administrazio-egoera: jardunean. Administrazio-kontratua. Zerbitzu aitortuen data: 2019-01-21. Maila: A. Gradua: 1.

Deiturak eta izena: Goñi Marin, Leire. Kargua: administraria. Administrazio-egoera: jardunean. Lan-kontratua. Zerbitzu aitortuen data: 2018-04-04. Maila: C. Gradua: 1.

Deiturak eta izena: Palacios Bescos, Diego. Kargua: zerbitzu anitzetako enplegatua. C. Administrazio-egoera: jardunean. Funtzionarioa. Zerbitzu aitortuen data: 2017-03-13. Maila: D. Gradua: 2.

Deiturak eta izena: Pascual Saracíbar, María. Kargua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Administrazio-egoera: jardunean. Administrazio-kontratua. Zerbitzu aitortuen data: 2023-09-06. Maila: D. Gradua: 1.

Iragarkiaren kodea: L2400086