10. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONTEAGUDO

Aldaketa 2024rako, tarifak, tasak eta prezio publikoak arautzen dituzten ordenantzetan. Hasierako onespena

Monteagudo Udalak, 2023ko abenduaren 21ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2024rako aldaketa ordenantza, tarifa, tasa eta prezio publikoetan; 2024ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325,1. artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, 2024ko zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Monteagudon, 2024ko urtarrilaren 2an.–Alkatea, Marisa Jiménez Tarazona.

Iragarkiaren kodea: L2400046