10. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

498/2023 EBAZPENA, abenduaren 12koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, proba librerako deialdia egiten duena 18 urtetik gorako pertsonek 2024. urtean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua zuzenean eskura dezaten Nafarroako Foru Komunitatean.

Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuko zuzendariak ebazpen hau onestearen aldeko txostena eman du. Ebazpenaren helburua da 2024. urtean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua zuzenean eskuratzeko proba librerako deialdia egitea eta probak egiteko jarraibideak ematea.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren I. tituluko IX. kapitulua helduen irakaskuntzari buruzkoa da, eta 68.2 artikuluan gaitasuna ematen zaie hezkuntza administrazioei, nork bere eskumenen esparruan, 18 urtetik gorako pertsonek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua zuzenean eskuratzeko probak antolatzeko aldian behin.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren antolamendua eta gutxieneko irakaskuntzak ezartzen dituen martxoaren 29ko 217/2022 Errege Dekretuaren lehen xedapen iragankorrean ezarritakoaren arabera, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua zuzenean lortzeko 2023-2024 ikasturtearen bukaerara arte eginen diren proba libreak abenduaren 26ko 1105/2014 Errege Dekretutik aurrera garatutako curriculum-konfigurazioan oinarrituta antolatuko dira. Curriculum konfigurazio hori, helduen irakaskuntzari eta Nafarroako Foru Komunitateari dagokienez, Hezkuntzako kontseilariaren urtarrilaren 25eko 10/2018 Foru Aginduan zehaztuta dago, arau horren bidez ezartzen baita Helduentzako Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzen curriculuma Nafarroako Foru Komunitatean.

Era berean, urtarrilaren 14ko 3/2010 Foru Aginduak arautzen du Nafarroako Foru Komunitatean hemezortzi urtetik gorako pertsonek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua zuzenean eskuratzeko proba librea.

Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan xedatutakoarekin bat, prozesuaren zatiren batean parte hartzen duten pertsona guztiek prozesuaren inprimakietan ematen dituzten datuak Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak tratatuko ditu, estatistika aldetik erabiltzeko eta prozedura honen ondorioz sor daitezkeen egiaztagiriak kudeatzeko.

Datuetan sartzeko, zuzentzeko, aurka egiteko eta ezerezteko eskubideak erabiltzen ahalko dira Hezkuntza Departamentuko Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura joz (San Domingo kalea 8, Iruñea). Berariaz horrela adierazten duten pertsonak beren datuen tratamenduaren aurka ager daitezke, arrazoi sendorik eta bidezkorik badago.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 18 urtetik gorako pertsonek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua eskuratzeko proba librea egiteko 2024ko bi deialdiak onestea.

2. Jarraibideak ematea, ebazpen honen eranskinetan xedatutakoarekin bat, deialdia egiteko eta proba hori gauzatzeko.

3. Ebazpen hau eta dagozkion eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea, argitara daitezen, eta, orobat, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Ikasketak Antolatzeko Atalera eta Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Etengabeko Prestakuntzaren Bulegora, Eskolatze Bulegora eta "Félix Urabayen" Nafarroako Helduentzako Bigarren Hezkuntzako Institutura, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2023ko abenduaren 12an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

I. ERANSKINA.–JARRAIBIDEAK, 18 URTETIK GORAKO PERTSONEK DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZAKO GRADUATU TITULUA ZUZENEAN ESKURATZEKO PROBA LIBRERAKO DEIALDIA EGITEKO ETA PROBA HORI GAUZATZEKO 2024. URTEAN

1. Proba librea.

Proba librearen helburua da 18 urtetik gorako pertsonei aukera ematea gure hezkuntza sistemako oinarrizko titulazioa zuzenean eskuratzeko, baldin eta erakusten badute Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren helburuak eta behar diren konpetentzien eskuratze-maila egokia lortu dituztela.

2. Baldintzak.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua zuzenean eskuratzeko proba librean parte hartzen ahalko dute 2024. urtean hemezortzi urtetik gorakoek direnek edo urte horretan adin hori betetzen dutenek.

Helduentzako Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ofizialki egiteko matrikulatutako pertsonek, proba librean izena eman nahi badute, irakaskuntza haietako matrikulari uko egin beharko diote abenduaren 22a baino lehen, otsaileko deialdian parte hartu nahi badute, eta apirilaren 19a baino lehen, ekaineko deialdian parte hartu nahi badute.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua lortzeko beste irakaskuntza batzuetan matrikulatuta daudenek ezin izanen dute proba librean izena eman.

Proba egiteko, beren nortasuna frogatzeko eskatuko zaie izangaiei, NANa, atzerritarren identifikazio zenbakia (AIZ) edo pasaportea aurkeztuz.

3. Proba egiteko eguna eta tokia.

Proba otsailaren 5ean (1. deialdia) eta ekainaren 3an (2. deialdia) eginen da.

Proba "Félix Urabayen" Nafarroako Helduentzako Bigarren Hezkuntzako Institutuan (NHBHI) eginen da (Bartolomé de Carranza kalea 5, Iruña).

Hezkuntza Departamentuak proba egiteko erraztasunak emanen dizkie inskribatutako presoei eta soldadu kuarteleratuei, aipatutako ikastetxera joateko zailtasun handiak baitituzte. Kasu horietan, departamentuko teknikari bat kartzelara edo kuartelera joanen da, ariketak eramanen ditu, ezarritako egun eta orduetan, eta arduratuko da behar bezala egin daitezen. Proba bukatutakoan, ariketak gutun-azal batean sartuko ditu eta epaimahaiburuari emanen dizkio.

4. Proba egiteko inskripzioa.

4.1. Alderdi orokorrak.

Otsaileko deialdirako izena emateko epea urtarrilaren 17tik 24ra artekoa izanen da, bi egunak barne. Ekaineko deialdirako, berriz, maiatzaren 10etik 17ra artekoa izanen da, biak barne.

Inskripzioak formalizatuko dira Iruñeko "Félix Urabayen" NHBHIko Idazkaritzan, Hezkuntza Departamentuko Erregistroan, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazitako tokietan edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren erregistro orokor elektronikoaren bidez (erregistro elektroniko hori ekainaren 23ko 70/2008 Foru Dekretuak arautu zuen).

Izena emateko orria ebazpen honen II. eranskinean ageri den ereduaren araberakoa izanen da. Horrekin batera, agiri hauen fotokopia aurkeztuko da:

–NANa, AIZ edo pasaportea.

–Ikasketen ziurtagiria, hiru jakintza esparruetakoren batetik salbuetsia izan nahi dutenen kasuan, urtarrilaren 14ko 3/2010 Foru Aginduaren eranskinaren arabera.

–Helduentzako Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzetako matrikulari uko egin izanaren justifikazioa, irakaskuntza horiek egiten ari baldin bada.

–Desgaitasunaren ziurtagiria, izangaiak egokitzapen neurriren bat behar baldin badu.

Aurreko puntuan adierazten diren egiaztagirien fotokopiak aurkeztu dituzten pertsonek jatorrizko egiaztagiriekin agertu beharko dute probetara, epaimahaiak egiazta dezan aurkeztutako kopiekin bat datozela, egokitzat jotzen badu.

Proba libreko ariketak gaztelaniaz edo euskaraz egin daitezke, izangaiak nahi bezala. Horretarako, izena emateko fitxan, aukeratzen den hizkuntza adieraziko da.

Komunikazioaren esparruko ariketak egiteko, ezin izanen da erabili gaztelaniazko edo euskarazko hiztegirik, ez eta atzerriko hizkuntzen hiztegirik ere. Zilegi izanen da oinarrizko kalkulagailu programaezina erabiltzea zientzia eta teknologiaren esparruko ariketetan. Atzerriko hizkuntzaren ariketa frantsesez edo ingelesez egiten ahalko da, izangaiak nahi bezala. Horretarako, izena emateko fitxan, aukeratzen den hizkuntza adieraziko da.

Ez da zilegi sakelako telefonoa erabiltzea ezein ariketatan.

4.2. Proba librean izena ematen duten pertsonen behin-behineko eta behin betiko zerrendak.

Behin-behineko zerrendak urtarrilaren 25ean (1. deialdiarena) eta maiatzaren 20an (2. deialdiarena) argitaratuko dira, "Félix Urabayen" NHBHIko iragarki-taulan eta tramiteen katalogoko "2024an DBHko graduatu titulua eskuratzeko proba" izeneko fitxan; www.nafarroa.eus atarian sartuta ikusten ahal da fitxa hori.

Zerrenda horietan adieraziko da izena eman duten eskatzaileen artean zein onartu diren proba egiteko eta zein baztertu, baztertzeko arrazoiak adierazita. Zerrenda horietan, gainera, salbuetsia(k) d(it)u(z)ten jakintza esparrua(k) adieraziko d(ir)a, bai eta izangai batzuek proba egiteko eskaturiko egokitzapenak ere.

Izangaiek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahalko dituzte behin-behineko zerrendaren kontra, urtarrilaren 26tik 30era (1. deialdian) eta maiatzaren 24tik 28ra (2. deialdian). Alegazioen idazkia III. eranskineko ereduaren araberakoa izanen da, eta ikastetxeko zuzendariari zuzenduko zaio. Erreklamazio horiek ikastetxeko Idazkaritzan aurkezten ahalko dira edo f.urabayen@educacion.navarra.es posta elektronikoaren bidez igortzen ahalko dira.

Behin betiko zerrendak urtarrilaren 31n (1. deialdiarena) eta maiatzaren 29an (2. deialdiarena) argitaratuko dira, Félix Urabayen NHBHIko iragarki-taulan eta tramiteen katalogoko "2024an DBHko graduatu titulua eskuratzeko probak" izeneko fitxan; www.nafarroa.eus atarian sartuta ikusten ahal da fitxa hori.

Jakintza esparru bateko azterketak egitetik salbuesteko baliokidetasun irizpideak aplikatzearen ondorioz, matrikulatutako pertsonaren batek proba librerako hiru jakintza esparruak gaindituak baldin baditu, azterketa egiteko finkatutako egunean eta orduan agertu beharko du. Hala, epaimahaiak izangaiei deitzeko ekitaldian jakinaraziko zaio ez duela probako ariketa bat bera ere egin beharrik, eta aktan jasoko da aurkezten dituen egiaztagirietako kalifikazioekin, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua emateko proposamenean ere agertuko da.

5. Epaimahaia.

5.1. Epaimahaia eratzea.

Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariak izendatuko du epaimahaia, ebazpen baten bidez, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuak proposatuta "Félix Urabayen" NHBHIko zuzendariari entzun ondoren. Epaimahaiko kide izateko proposatutakoak ikastetxe horretan ari diren Bigarren Hezkuntzako katedradunen kidegoko edo irakasleen kidegoko irakasleak izanen dira. Horiekin batera, bost ordezko ere izendatuko dira. Epaimahaiak, bere ebaluazio lana ongi egiteko, zilegi izanen du aholkularien laguntza eskatzea, hala behar dela iruditzen bazaio.

Epaimahaian epaimahaiburu bat eta lau epaimahaikide izanen dira, eta azken horietako bat idazkari arituko da.

Epaimahaia osatzean, Helduentzako Bigarren Hezkuntzako hiru esparruetatik gutxienez irakasle bana egon dadila bermatuko da.

2024. urteko bi deialdietan, hots, otsailekoan eta ekainekoan, epaimahai bera arituko da. Deialdiren batean 150 izangaik baino gehiagok ematen badute izena, bigarren epaimahaia izendatzen ahalko da.

Bi deialdi horietako batean epaimahai bat baino gehiago baldin badago, proba izangai guztientzat berdina izanen da, kontuan hartu gabe zer epaimahairi dagozkion, eta ariketak aldi berean eginen dira, egun bakar batean, goizez eta arratsaldez.

5.2. Epaimahaiaren eginkizunak.

Epaimahaiak honako eginkizun hauek izanen ditu:

a) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua zuzenean eskuratzeko probaren antolaketa, garapena, egiteko modua eta ebaluazioa koordinatzea.

b) Epaimahaiko kide gisa dagozkion eginkizunak betetzean behar den konfidentzialtasuna gordetzea.

c) Proba prestatzea eta proba ebaluatzeko eta kalifikatzeko irizpideak ezartzea, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuak gainbegiratuta.

d) Proba erreferentziazko araudira egokitzen dela zaintzea.

e) Félix Urabayen NHBHIko iragarki-taulan eta dagokion tramiteen fitxan deialdi honi buruzko informazio guztia argitaratzea, baita onartuen eta ez onartuen behin-behineko eta behin betiko zerrendak ere, eta horiei aurkeztutako erreklamazioak ebaztea.

f) Probaren egokitzapenak zehaztea desgaitasunen bat dutenentzat.

g) Desgaitasunagatiko egokitzapenen eskaerei buruzko erreklamazioak ebaztea.

h) Probara joatea, eta modu egokian gauzatzen dela zaintzea.

i) Ariketak egiten diren unean, aditzera ematea emaitzak noiz jarriko diren jendaurrean, zein diren erreklamazioak egiteko epeak, eta ziurtagiriak noiz eta nola jasoko diren.

j) Finkatutako epeetan proba zuzentzea eta kalifikatzea, ariketak zuzentzeko ezarritako irizpideak aplikatuz.

k) Félix Urabayen NHBHIko iragarki-taulan eta dagokion tramiteen fitxan argitaratzea probaren behin-behineko eta behin betiko emaitzak, eta horiei aurkeztutako erreklamazioak ebaztea.

l) Probaren deialdiaren memoria prestatzea, deialdi bakoitzean.

m) Hezkuntzako zuzendari nagusiak zehazten duen beste edozein eginkizun.

5.3. Konpentsazioak.

Epaimahaiko kideek eta aholkulariek diru konpentsazioa jasoko dute egindako lanagatik.

6. Probaren egitura, egiteko modua, ebaluazioa eta kalifikazioa, emaitzen argitalpena, erreklamazioak eta dokumentazioa.

6.1. Probaren egitura.

Proba libreak hiru zati izanen ditu, hots, Helduentzako Bigarren Hezkuntzako hiru jakintza esparruetako bakoitzerako bat: komunikazioa, zientzia eta teknologia eta gizarte gaiak.

Hiru jakintza esparruetako ariketek urtarrilaren 25eko 10/2018 Foru Aginduaren I. eranskinean agertzen den curriculuma izanen dute oinarri. Agindu horren bidez, Helduentzako Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzen curriculuma ezarri zen Nafarroako Foru Komunitatean.

Komunikazioaren esparruari dagokion zatiak ariketa hauek izanen ditu:

–Gaztelania: Gaztelaniaren moduluei buruzko edukiak izanen ditu.

–Euskara (proba euskaraz egiten dutenentzat bakarrik): Euskararen moduluei buruzko edukiak izanen ditu.

–Atzerriko Hizkuntza: Atzerriko Hizkuntzaren moduluei buruzko edukiak izanen ditu. Izangaiek Frantsesa edo Ingelesa aukeratzen ahalko dute.

Zientzia eta teknologiaren esparruko ariketek Matematika-Teknologia eta Natura eta Osasuna moduluetako edukiak izanen dituzte.

Gizarte gaien esparruko ariketen erreferentzia Gizartea moduluetako edukiak izanen dira.

Inskribatzeko unean eta agiri bidez desgaitasunen bat dutela frogatzen duten pertsonek proba baldintzarik egokienetan egin dezaten, Hezkuntza Departamentuak behar diren neurriak hartuko ditu eta behar diren baliabide teknikoak eta langileak jarriko ditu.

6.2. Egiteko denbora.

Ariketak egun bakarrean eginen dira, goizez eta arratsaldez.

Otsaileko deialdian, goizeko saioa 10:00etan hasiko da, eta komunikazioaren esparruko eta gizarte gaien esparruko ariketak egiteko izanen da. Hiru ordu erabiliko dira gehienez: bi ordu hizkuntzaren esparruko ariketa egiteko, eta ordu bat gizarte gaien esparruko ariketa egiteko. Saio horrek hiru ordu iraunen du gehienez.

Arratsaldeko saioa 16:00etan hasiko da, eta zientzia eta teknologiaren esparruko ariketa egiteko izanen da. Ariketa horrek 3 ordu iraunen du gehienez.

Ekaineko deialdian, goizeko saioa 10:00etan hasiko da, eta zientzia eta teknologiaren esparruko ariketa egiteko izanen da. Ariketa horrek 3 ordu iraunen du gehienez.

Arratsaldeko saioa 16:00etan hasiko da, eta komunikazioaren esparruko eta gizarte gaien esparruko ariketak egiteko izanen da. Hiru ordu erabiliko dira gehienez: bi ordu hizkuntzaren esparruko ariketa egiteko, eta ordu bat gizarte gaien esparruko ariketa egiteko. Saio horrek hiru ordu iraunen du gehienez.

6.3. Kalifikazioa.

Probaren kalifikazioa orokorra izanen da hura osatzen duten hiru esparruetako bakoitzean. Emaitzak honela jasoko dira: gutxiegi (G), nahikoa (N), ongi (O), oso ongi (OO) eta bikain (B). Kalifikazio horrekin batera, batetik hamarrera bitarteko adierazpen zenbakizkoa ere emanen da, dezimalik gabe, baliokidetasun hauen arabera:

–Gutxiegi: 1, 2, 3 edo 4.

–Nahikoa: 5.

–Ongi: 6.

–Oso ongi: 7 edo 8.

–Bikain: 9 edo 10.

Gutxiegi kalifikazioa (G) negatiboa izanen da, eta gainerako laurak positiboak.

Izangaiak salbuetsiak dituen esparruetan Salbuetsia (SALB) adieraziko da, eta horrekin batera agertuko dira kalifikazioa eta zenbakizko nota, salbuespena egitea ahalbidetu duten ikasgaien, esparruen, moduluen edo multzoen batezbesteko aritmetikoaren ondoriozkoa.

Aurreko deialdietan gainditutako esparruak ADG letren bidez adieraziko dira, eta horrekin batera, kalifikazioa eta zenbakizko nota jasoko dira. Gai kalifikazioa nahikoaren baliokidea izanen da, beharrezkoak diren ondorioetarako.

Komunikazioaren esparruaren kalifikazioa aterako da zatien batezbesteko ponderatua aplikatuz, ehuneko hauen arabera:

–Proba gaztelaniaz egiten bada: Gaztelania %75 eta Atzerriko Hizkuntza %25.

–Proba euskaraz egiten bada: Gaztelania %37,5, Euskara %37,5 eta Atzerriko Hizkuntza %25.

Probaren hiru esparruetako kalifikazioak eman ondoren etaparen konpetentziak eta helburuak lortzen dituzten izangaiek etapa hori gaindituta izanen dute eta epaimahaiak proposatuko ditu Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua eman dakien. Etapako konpetentziak eta helburuak lortu direla ulertuko da esparruetako batez besteko nota 5 edo hortik gorakoa bada.

6.4. Emaitzen argitalpena. Erreklamazioak.

Epaimahaiak aditzera emanen du, ariketak egiten direnean, emaitzak noiz jarriko diren jendaurrean, zein diren erreklamazioak egiteko epeak, eta ziurtagiriak noiz eta nola jaso.

Proba ebaluatu ondoren, epaimahaiak jendaurrean jarriko ditu emaitzak "Félix Urabayen" NHBHIko iragarki-taulan eta tramiteen katalogoko "2024an DBHko graduatu titulua eskuratzeko probak" izeneko fitxan; www.nafarroa.eus atarian sartuta ikusten ahal da fitxa hori.

Probaren kalifikazioekin ados ez badaude, izangaiek idatzizko erreklamazioak (III. eranskineko ereduaren arabera) egiten ahalko dituzte, epaimahaiburuari zuzenduta, emaitzak argitaratu eta biharamunetik hasita bost egun balioduneko epean.

Izangairen bat ez badago ados erreklamazioaren emaitzarekin, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko du Hezkuntza Departamentuari zuzendua, hilabeteko epean.

6.5. Dokumentazioa.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukatu eta aurkezten diren erreklamazioak ebatzi ondoren, epaimahaiak ebaluazio akta beteko du, ebazpen honen IV. eranskinean agertzen den ereduari jarraikiz, eta jendaurrean jarriko ditu, probaren behin betiko emaitzak ezagutzera emateko.

Probaren ebaluazio aktak proba egiten den ikastetxeko idazkaritzan artxibatuko dira.

Epaimahaiak behin-behineko ziurtagiria eginen die proba librea gainditzen duten pertsona guztiei, V. eranskinean agertzen den ereduari jarraikiz.

Proba librea gainditu ez eta, horrenbestez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua jasotzeko proposatu ezin diren izangaiei, jakintza esparruren bat gainditzen baldin badute, gainditu duten esparrua edo esparruak ziurtatzeko agiri bat eginen zaie, lortutako kalifikazioa eta zenbakizko puntuazioa adierazita, VI. eranskinean agertzen den ereduari jarraikiz. Izangaiei kalifikazioak gordeko zaizkie hurrengo deialdietarako, eta Espainiako lurralde osorako balioko dute.

Proba egiten den ikastetxeko zuzendariak Hezkuntza Departamentura igorri beharko du deialdi bakoitzean proba librea gainditzen dutenei Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua emateko proposamena.

Ikastetxeak, orobat, deialdi bakoitzeko aktaren kopia bat eta ebazpen honen VII. eranskinean agertzen den emaitzen estatistikarako fitxa igorriko ditu Etengabeko Prestakuntzaren Bulegora.

Proban parte hartzen dutenek egindako ariketak ikastetxean artxibatuta gordeko dira 3 hilabetez gutxienez, erreklamazioren bat jartzen denean izan ezik. Kasu horretan, prozesua ebatzi arte gorde beharko dira.

II. ERANSKINA.–DBHKO GRADUATU TITULUA ESKURATZEKO
PROBA LIBREAN INSKRIBATZEKO INPRIMAKIA

1. deitura ................................................................ 2. deitura .....................................................................................

Izena ..................................................................... NANa/AIZ/PASAPORTEA..............................................................

Sexua: H Jaioteguna ............................... Helbidea (herria) ............................................................................

PK .............. Kalea ....................................................................................................................... Tel. .......................

Helbide elektronikoa ...................................................................................................................................................

Nazionalitatea .............................................................................................................................................................

ADIERAZTEN DU:

Betetzen duela ezarritako betebeharra 18 urtetik gorako pertsonek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua zuzenean eskuratzeko proba librera aurkezteko

ESKATZEN DU:

1. DBHko graduatu titulua zuzenean eskuratzeko proba librean izena ematea:

Gaztelania Euskara

2. Atzerriko Hizkuntzaren ariketa egiteko hizkuntza:

Ingelesa Frantsesa

3. Esparru hauetatik salbuestea:

Komunikazioaren esparrua.

Zientzia eta teknologiaren esparrua.

Gizarte gaien esparrua.

4. Proba egokitzea, desgaitasuna dela eta.

Beharrezkoa den egokitzapen mota adierazi ......................

Horretarako, ondoko agirien fotokopiak eransten ditu:

1. Identifikazioa.

–Nortasun agiri nazionala.

–Atzerritarren identifikazio zenbakia.

–Pasaportea.

2. Desgaitasunaren egiaztagiriak.

3. Adierazitako esparruak gaindituak dituela frogatzeko agiriak (urtarrilaren 14ko 3/2010 Foru Aginduaren eranskinaren arabera, 2010eko otsailaren 3ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).

–Komunikazioaren esparrua.

–Zientzia eta teknologiaren esparrua.

–Gizarte gaien esparrua.

............................. (e)n, 2024ko ....................... aren ...... (e)an.

Interesduna

Bildutako datuak informatikoki tratatuko dira, behar den konfidentzialtasun eta erreserbarekin, eta zertarako bildu diren, horretarako bakarrik erabiliko dira, Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren arabera.

IRUÑEKO FÉLIX URABAYEN NHBHIko ZUZENDARIA.

III. ERANSKINA.–ERREKLAMAZIO INPRIMAKIA

.................................................................................................................................... andreak/jaunak, ................................. NAN/AIZ zenbakidunak, eta jarraian adierazten den deialdian 18 urtetik gorako pertsonek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua zuzenean eskuratzeko proba libreetan inskribatzeko eskaera egin duenak:

Otsaileko deialdian.

Ekaineko deialdian.

Idazki honen bidez honako honen kontrako ERREKLAMAZIOA egin nahi du:

Onartutako izangaien zerrenda:

Esparruetatik salbuestea.

Desgaitasunagatiko egokitzapena.

Honako hauen kalifikazioa:

Komunikazioaren esparrua.

Zientzia eta teknologiaren esparrua.

Gizarte gaien esparrua.

Ondotik azaltzen ditudan arrazoiengatik:

.............................................(e)n, 2024ko .....................................aren ........(e)(a)n

Interesduna

Bildutako datuak informatikoki tratatuko dira, behar den konfidentzialtasun eta erreserbarekin, eta zertarako bildu diren, horretarako bakarrik erabiliko dira, Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren arabera.

FÉLIX URABAYEN NHBHIko ZUZENDARIA

PROBA LIBREKO EPAIMAHAIBURUA

IV. ERANSKINA.–DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZAKO GRADUATU TITULUA ZUZENEAN ESKURATZEKO PROBA LIBREAREN EBALUAZIO AKTA

Ikastetxea ............................................................................................................................................
Titulartasuna ............................................................................. Herria ..................................................
Probintzia ......................................... Helbidea ................................................................ P.K. ....................... Probak egiteko eguna ............................................. Inskribatuta daudenak, guztira ............. Aurkeztu direnak, guztira .................. Titulua jasotzeko proposatu direnak, guztira ........................

IZENEN ZERRENDA

ESPARRUAK (1)

Hurrenkera zk.

Deiturak

Izena

Komunikazioa

Zientzia eta
teknologia

Gizarte gaiak

G.I (2)

(1) Zehaztu kalifikazioa: Bikain: B; Oso ongi: OO; Ongi: O; Nahikoa: N; Gutxiegi: G; ondoan zenbakizko nota ere adierazita.

Beste inguruabar batzuk zehaztu: Ez aurkeztua: EA; Salbuetsia: SALB (adierazi salbuespena egiteko aukera eman duten irakasgaien, esparruen, moduluen edo multzoen batezbesteko aritmetikoa egitearen ondorioz ateratzen den kalifikazioa eta zenbakizko nota); Aurreko deialdietan gainditua: ADG (kalifikazioa eta zenbakizko nota adierazi behar dira).

(2) (T.E.) titulazioari buruzko erabakia (B=bai eskuratu du; E=ez du eskuratu).

.............................................(e)n, 2024ko .....................................aren ........(e)(a)n.

Epaimahaiburua

Epaimahaikideak

Epaimahaikide idazkaria

Sinatua:

Sinatua:

Sinatua:

V. ERANSKINA.–TITULUAREN BEHIN-BEHINEKO ZIURTAGIRIA

.......................................................................................................................................jaunak/andreak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua lortzeko ..............................................(1) deialdian, ............................................(e) (a)n egin den proba librea ebaluatu duen epaimahaiko idazkariak,

ZIURTATZEN DUT:

.......................................................................................................... jaunak/andreak, ...................................... probintziako ..................................... herrian ..................(e)ko ...............................aren .................(e)(a)n jaio zenak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua eskuratzeko erregelamenduzko proba librea egin duela eta, gainditu duenez, titulua lortzeko proposamenean agertzen dela.

Ziurtagiri honek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua eskuratu duela egiaztatzen du, dagozkion ondorioetarako.

Eta behar diren ondorioetarako jasota geldi dadin, agiri hau ematen dut:

.............................................(e)n, 2024ko .....................................aren ........(e)(a)n.

Oniritza, idazkaria

Epaimahaiburua

Sinatua:

Sinatua:

(1) Proba zein urtetan eta zein hilabetetan egin den adierazi.

VI. ERANSKINA.–GAINDITUTAKO ESPARRUEN ZIURTAGIRIA

.................................................................................................................................... jaunak/andreak, ......................................... egunean jaioa eta ................................. NANa duenak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua zuzenean eskuratzeko proba librearen .......................................... urteko ................................ hilabeteko deialdian, ................................................(e)ko ....................................... ikastetxean egin den proban, esparru hauek gainditu ditu:

ESPARRUAK

KALIFIKAZIOA (1)

Komunikazioa

Zientzia eta teknologia

Gizarte gaiak

Hori ZIURTATZEN DUT,

.............................................(e)n, 2024ko .....................................aren ........(e)(a)n.

ONIRITZIA, IDAZKARIA

EPAIMAHAIBURUA

Sinatua:

Sinatua:

(1) Zehaztu kalifikazioa: Bikain: B; Oso ongi: OO; Ongi: O; Nahikoa: N; Gutxiegi: G; Ez aurkeztua: EA; Salbuetsia: SALB; Aurreko deialdietan gainditua: ADG (kalifikazioa ere adierazi behar da).

Kasu guztietan, kalifikazioarekin batera zenbakizko nota ere adieraziko da.

Marra horizontal bat egin gainditu ez dituen multzoetako laukitxoetan.

VII. ERANSKINA.–DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZAKO GRADUATU TITULUA ESKURATZEKO PROBA LIBREKO EMAITZEN TAULA ESTATISTIKOA

Ikastetxea ........................................................................................................................................ Herria ............................................... Proba egiteko eguna ........................................................................

ADINA

SEXUA

INSKRIBATUAK

AURKEZTUAK

TITULUA ESKURATU DUTE

ESPARRUREN BAT
GAINDITU DUTE

Bat

Bi

17

G

E

Guztira

18-19

G

E

Guztira

20-24

G

E

Guztira

25-29

G

E

Guztira

30-34

G

E

Guztira

35-39

G

E

Guztira

40-44

G

E

Guztira

45-49

G

E

Guztira

50-54

G

E

Guztira

55-59

G

E

Guztira

60-64

G

E

Guztira

65 edo gehiago

G

E

Guztira

GUZTIRA

G

E

Guztira

Iragarkiaren kodea: F2317617