2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MAÑERU
2024ko zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak. Hasierako onespena
Mañeruko Udalak, 2023ko abenduaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2024an indarrean izanen diren zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak.
Jendaurrean egonen dira gutxienez hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.
Hogeita hamar eguneko epe hori iragandakoan, inork ez badu aurkeztu erreklamaziorik, kexarik edo oharrik, behin betiko onetsitzat joko dira 2024ko zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak.
Mañerun, 2023ko abenduaren 28an.–Alkatea, Itziar Martínez Arbeloa.
Iragarkiaren kodea: L2400029