10. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAÑERU

2024ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Mañeruko Udalak, 2023ko abenduaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Mañeruko Udalaren 2024ko plantilla organikoa.

Bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), argitara ematen da erabakiaren iragarki hau, eta espedientea jendaurrean paratzen da Udalaren Idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Mañerun, 2023ko abenduaren 29an.–Alkatea, Itziar Martínez Arbeloa.

Iragarkiaren kodea: L2400028