10. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUZAIDE

2024rako zerga-tasak

Luzaideko Udalak, 2023ko abenduaren 16an egindako ohiko osoko bilkuran, han ziren lau udalkideek aho batez erabakita, 2024rako zerga-tasak onetsi zituen; hori guztia, jarraikiz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoarekin. Hona hemen:

1.–Lurraren kontribuzioa: %0,23.

2.–Ekonomia-jardueren gaineko zergaren tarifei 1,2 indizea aplikatuko zaie.

3.–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga (EIOZ): %2,5, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean.

4.–Erabaki honek 2024ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

5.–Erabakia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan, orok jakin dezan, eta ohartaraztea erabaki horren aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:

a) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Aitzinetik, eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hala ere, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Luzaiden, 2023ko abenduaren 29an.–Alkatea, Nicolás Camino Caminondo.

Iragarkiaren kodea: L2400031