2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEKUNBERRI
2024ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Lekunberriko Udalak, 2023ko abenduaren 28an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2024. urteko plantilla organikoa.
Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.
Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Lekunberrin, 2023ko urtarrilaren 2an.–Alkatea, Arkaitz Goikoetxea Arriola.
Iragarkiaren kodea: L2400053