10. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LABEAGAKO KONTZEJUA

2024ko aurrekontua. Hasierako onespena

Labeagako Kontzejuko auzo-batzarrak, 2023ko abenduaren 20an egin bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batez onestea 2024ko aurrekontuaren espedientea.

Beraz, erabakia argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Kontzejuaren iragarki-taulan, eta 15 egun baliodunez egonen da jendaurrean, aldizkari horretan argitaratzen denetik hasita, interesdunek aurkez ditzaten, beharrezkoa iruditzen bazaie, egokitzat jotzen dituzten alegazioak, kexak edo oharrak; hori guztia, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea) eta lege hori garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluari.

Epe horretan interesdun orok aztertzen ahalko du kontzejuaren egoitzak, eta aurkezten ahalko ditu egoki iritzitako alegazioak.

Epe hori iragan eta alegaziorik aurkeztu ez bada, aurrekontua behin betikoa bilakatuko da.

Labeagan, 2023ko abenduaren 21ean.–Kontzejuko burua, Lucía Otero Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L2400002