2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARINOAIN
Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2024rako
Garinoaingo Udalak, Alkatetzaren abenduaren 29ko 2023-0162 Ebazpenaren bidez, onetsi zituen 2024ko lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa. Hona hemen zer ezartzen duen ebazpenaren xedapen zatiak:
Lehena.–2024ko lan-egutegia.
2024ko lan-egutegia onestea Garinoaingo Udalaren zerbitzuko langileentzat. Honako hauek izanen dira jaiegunak, eta egun horietan itxirik egonen dira udal bulegoak:
–Urtarrilaren 6a.
–Apirilaren 6a.
–Apirilaren 7a.
–Apirilaren 10a.
–Maiatzaren 1a.
–Uztailaren 24a.
–Uztailaren 25a.
–Abuztuaren 14a.
–Abuztuaren 15a.
–Irailaren 8a.
–Urriaren 12a.
–Urriaren 13a.
–Azaroaren 1a.
–Abenduaren 4a.
–Abenduaren 6a.
–Abenduaren 8a.
–Abenduaren 25a.
Bigarrena.–2024ko egun baliogabeak.
Baliogabeak izanen dira, 2024. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak, salbu eta uztailaren 24a, abuztuaren 14a eta urriaren 13a, horiek jaiegun eta baliodun izanen baitira.
Hirugarrena.–Jendea hartzeko ordutegia.
Garinoaingo Udaleko Erregistro Orokorra 11:00etatik 14:30era egonen da irekita, jendea hartzeko, astelehen, asteazken eta ostiraletan.
Laugarrena.–Urteko lanorduen banaketa.
Garinoaingo Udaleko administrazioko langileen lanaldiaren urteko lanordu kopurua 1.592 ordukoa da, abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legeari jarraikiz, eta haren banaketa honela eginen da:
Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 25 minutukoa izanen da.
Onetsitako lan-egutegiaren arabera Udaleko langileek 27 opor egun izanen dituzte, bai eta norberaren aferetarako 3 egun ere, langile bakoitzaren lan-kontratuaren arabera dagokion proportzioan.
2024rako onetsitako lan-egutegian soberako 4 egun, 2 ordu eta 35 minutu gelditzen dira. Ordu horiek 2024ko uztailaren 26an, abuztuaren 16an eta abenduaren 2an hartuko dira, eta gainerako 1 egun, 2 ordu eta 35 minutuak Udaleko langileek nahierara hartuko dituzte.
Bosgarrena.–Udalaren beste arloek (musika eskola eta haur eskola, besteak beste) beren lan-egutegia izanen dute, horri buruz aplika daitekeen araudiari jarraikiz.
Seigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Garinoaingo Udalaren iragarki-taulan argitaratuko da.
Zazpigarrena.–Ebazpen hau eta lan egutegia Udaleko langile guztiei jakinaraztea eta Udalbatzari ebazpenaren berri ematea, egiten duen hurrengo osoko bilkura arruntean.
Garinoainen, 2023ko abenduaren 29an.–Alkatea, Eva Martínez Catalán.
Iragarkiaren kodea: L2400027