10. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARAIOA

2024rako karga-tasak eta tasak

Garaioako Udalak, 2023ko abenduaren 28an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

Lehena.–Onestea 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean izanen diren karga-tasak eta tasak.

–Lurraren kontribuzioa: zerga-tasa bakarra, %0,25.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %2.

–Hirigintzako lizentzien izapideak: zergadunari jasanaraziko zaio udal zerbitzu teknikoek egindako txostenen kostua.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari dagokionez, aplikatzea 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gehieneko ehunekoak; karga-tasa %15ekoa izanen da.

–Herri-larreen aprobetxamendua: 12,01 euro/AzLU.

–Bake-epaitegiko izapideen tasa: 30 euro.

Bigarrena.–Iragarkia herriko iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematea, eta espedientea, Udalaren Idazkaritzan baitago, jendaurrean edukitzea 30 egun baliodunean, iragarki hau aipatu aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa dutenek hura azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien alegazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten epe horretan.

Hirugarrena.–Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraituz, hasierako onespenaren erabakia behin betiko izatera igaroko da haren aurkako adierazpenik ez bada, aipatutakoaren arabera.

Garaioan, 2024ko urtarrilaren 8an.–Alkatea, Alberto Domench Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2400368