2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARAIOA
2024ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Garaioako Udalak, 2023ko abenduaren 28an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2024. urteko plantilla organikoa.
Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa dutenek azter dezaten eta behar diren alegazioak aurkez ditzaten. Aipatu epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu behin betiko onetsitzat joko da, bat etorriz ezartzen denarekin martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. eta 271. artikuluei dagokienez (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Garaioan, 2024ko urtarrilaren 8an.–Alkatea, Alberto Domench Zabalza.
Iragarkiaren kodea: L2400360