10. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALIPENTZU

2024rako karga-tasak

Galipentzuko Udalak, 2023ko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, besteak beste, ondoko erabakia onetsi zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak ezarritakoari jarraikiz. Hona hemen testua osorik:

1.–2024. urterako karga-tasak:

1.1. Lurraren kontribuzioa: karga-tasa: %0,2575.

1.2. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: karga-tasa: %4.

1.3. Ekonomia-jardueren gaineko zerga: Udalaren gutxieneko indizea: 1.

1.4. Hiri-lurren balio-gehikuntza: lurraren balioari aplikatuko zaizkion koefizienteak izanen dira 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan sortzealdi bakoitzerako ezarritako gehienekoak. Bestalde, zerga tasa %14koa izanen da balio-gehikuntzaren sortzealdi guztietarako.

2.–Erabaki honek 2024ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

3.–Aditzera ematen dut, jakin dezazun eta ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten dizut erabaki horren aurka errekurtso hauetako bat para daitekeela, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita;

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Galipentzun, 2023ko abenduaren 29an.–Alkatea, Roberto Hernández Mateo.

Iragarkiaren kodea: L2400025