10. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Galar Zendeako Udalak, 2023ko azaroaren 9an egindako osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batez onestea 2024ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Erabaki hori 2023ko 251. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 5ean.

Jendaurreko aldia iragan denez inork ez erreklamaziorik ez oharrik aurkeztu gabe, behin betikoz onetsitzat hartzen da, jarraikiz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.1 artikuluari; hona hemen aurrekontuaren laburpena, kapituluka:

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 854.460,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 1.377.932,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 0,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 811.515,00 euro.

5. kapitulua.–Kontingentzia-funtsa: 0,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 376.650,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 189,00,00 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 12.000,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0,00 euro.

Gastuak, guztira.–3.621.557,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 1.894.925,53 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 208.226,52 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 249.275,45 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.047.242,38 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 176.687,12 euro.

6. kapitulua.–Inbertsioak besterentzea: 0,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak eta kapitaleko bestelako diru-sarrerak: 35.600,00 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 9.600,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 3.621.557,00 euro.

Getze Galarren, 2024ko urtarrilaren 2an.–Alkatea, Óscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L2400254