10. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRAUKI

2024ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Ziraukiko Udalak, 2023ko abenduaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Ziraukiko Udalaren 2024. urteko plantilla organikoa.

Bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), argitara ematen da erabakiaren iragarki hau, eta espedientea jendaurrean paratzen da Udalaren Idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Ziraukin, 2023ko abenduaren 28an.–Alkatea, Pedro María Apesteguía Arraiza.

Iragarkiaren kodea: L2318616