2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
KASEDA
2024ko aurrekontua. Hasierako onespena
Kasedako Udalak, 2023ko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2024ko aurrekontua.
Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek aukera izan dezaten espedientea aztertzeko eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkezteko; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Kasedan, 2023ko abenduaren 29an.–Alkatea, Jesús Esparza Iriarte.
Iragarkiaren kodea: L2400039