10. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

132E/2023 FORU AGINDUA, azaroaren 24koa, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita honako deialdi hau: "Toki-erakundeei dirulaguntzak emateko urte anitzeko deialdia, kulturen arteko bizikidetzarako eta arrazismoaren eta xenofobiaren aurkako borrokarako teknikariak finantzatzeko". DDBN identifikazioa: 730876.

Nafarroako biztanleen aniztasun soziokulturalean izandako hazkunde prozesu biziak errealitate berri bat ekarri du Nafarroako gizartera. Hori horrela, askotariko aldaketak egin beharra dago, Foru Komunitate osoari zeharka eragiteko. Dirulaguntzen deialdi hau egiturazko errealitate berri horri erantzutera dator, xede baitu kulturen arteko bizikidetzarako eta arrazismoaren eta xenofobiaren aurkako borrokarako teknikariak finantzatzen laguntzea, figura horien bidez kulturen arteko bizikidetza hobetzeko Nafarroako Foru Komunitateko eskualde guztietan.

Esku-hartze komunitariorako figura honen sorrera, beraz, plangintza estrategiko bati dagokio, zehazki honi: Nafarroako Kulturen arteko Bizikidetzaren Estrategia (2021-2026). Estrategia hori partaidetza-prozesu zabal bati esker garatu zen, eta Nafarroako Gobernuak onetsi zuen 2021eko abenduaren 22an hartutako Erabakiaren bidez. Horrela, bada, estrategia horren esparruaren barnean daude Nafarroako Gobernuak, hurrengo urteetan, kulturen arteko bizikidetzaren arloan garatuko dituen politika publikoak.

Bi helburu nagusi ditu Nafarroako Kulturen arteko Bizikidetzaren Estrategiak:

1) Baldintza egokiak sortzea Nafarroan bizi diren guztien parte-hartzea eta elkarreragina hobetzen laguntzeko, alde batera utzita norberaren jatorri kulturala, pertsona orori aukera emanda guztion onerako ekarpenak egiteko, eta abiapuntutzat hartuta ezen aniztasun kulturalak ondare soziala, ekonomikoa eta kulturala aberasten laguntzen duela, alderdi horiek ezinbestekoak baitira Nafarroako Foru Komunitatean oparotasuna eta gizarte kohesioa lortzeko.

2) Bertako biztanleak, etorkinak eta gutxiengo etnikoak gizartean bete-betean sartzeko prozesuak sustatzea, eskubide, eginbehar eta aukera berdintasuna sortuz, Nafarroan bizi direnen arteko harremanak eta baterako lana indartuta, norberaren jatorria eta kultura izaera edozein direlarik ere. Hori guztia, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzen duten egoera espezifikoak jorratuz.

Horrela, dirulaguntzen deialdi honen xedea da toki-erakundeek 2024., 2025. eta 2026. urteetan (urte horietan egonen da indarrean Nafarroako Kulturen arteko Bizikidetzaren Estrategia) kulturen arteko bizikidetzarako eta arrazismoaren eta xenofobiaren aurkako borrokarako teknikarien kontratazioak finantzatzea. Teknikari horien lan profesionalaren bidez, Nafarroako herritar guztien inklusio erabatekoa lortu nahi da, zein den ere bakoitzaren jatorria, horretarako baliatuta esku-hartze komunitarioa, toki esparruko beste eragile eta instituzioentzako prestakuntza, aholkularitza eta sostengua; horrekin batera, helburua da Nafarroan bizi diren pertsona guztien parte-hartzea eta interakzioa hobetzea.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen bidez eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 30eko 66/2023 Foru Dekretuaren xedapen iragankor bakarraren bidez esleitu zaizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Tramitazio aurreratuaren bidez onestea urte anitzeko deialdi bat, toki-erakundeei dirulaguntzak emateko, 2024., 2025., eta 2026. urteetan kulturen arteko bizikidetzarako eta arrazismoaren eta xenofobiaren aurkako borrokarako teknikari bat finantzatzeko, eta, deialdiarekin batera, haren oinarri arautzaileak eta balorazio irizpideak ere onestea (foru agindu honen I. eta II. eranskinetan jaso dira).

2. 870.000 euroko urte anitzeko gastua erreserbatu eta baimentzea, 2024ko, 2025eko eta 2026ko gastuen aurrekontuetan honako partida honen baliokide gisa gaitzen diren partiden kargura: 2023ko gastuen aurrekontuko "Toki-erakundeentzako dirulaguntzak, kulturen arteko bizikidetzarako eta arrazismoaren aurkako borrokarako teknikarietarako" izeneko F10002 F1200 4609 231902 partida.

• 290.000 euro, 2024ko ekitaldirako gastuen aurrekontutik.

• 290.000 euro, 2025eko ekitaldirako gastuen aurrekontutik.

• 290.000 euro, 2026ko ekitaldirako gastuen aurrekontutik.

Hala ere, dirulaguntzak emateko, kreditu egokia eta nahikoa egon beharko da ekitaldi horietan.

Halaber, baimendutako kreditua 110.000 euro handitzen ahalko da gehienez ere, 2024ko ekitaldirako gastuen aurrekontuko "Toki-erakundeentzako dirulaguntzak, kulturen arteko bizikidetzarako eta arrazismoaren aurkako borrokarako teknikarietarako" izeneko F10002 F1200 4609 231902 partidaren kargura, baldin eta kreditua sortzen bada administrazio publikoen edo pertsona fisiko edo juridikoen ekarpenengatik, hala aurreikusita baitago Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 46.2 artikuluaren a) letran eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluaren a) letraren 2. apartatuan.

3. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, deialdia Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean erregistratu ondoren.

4. Foru agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

5. Foru agindu hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko Ayllu-Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzura, Ekonomiaren eta Kontabilitatearen Kudeaketa Bulegora eta Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontu-hartzailetza delegatura.

Iruñean, 2023ko azaroaren 24an.–Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilaria, Begoña Alfaro García.

I. ERANSKINA.–TOKI-ERAKUNDEEI KULTUREN ARTEKO BIZIKIDETZARAKO ETA ARRAZISMOAREN ETA XENOFOBIAREN AURKAKO BORROKARAKO TEKNIKARIAK FINANTZATZEKO DIRULAGUNTZAK EMATEKO URTE ANITZEKO DEIALDIA. OINARRI ARAUTZAILEAK

1.–Xedea.

1.1. Oinarri hauen xedea da arautzea nola eman dirulaguntza batzuk toki-erakundeei kulturen arteko bizikidetzarako eta arrazismoaren eta xenofobiaren aurkako borrokarako teknikariak finantzatzeko, 2024., 2025. eta 2026. urteetarako.

1.2. Teknikari horien bidez, kulturen arteko bizikidetza eta biztanle guztien erabateko inklusioa lortu nahi dira Foru Komunitateko udalerri guztietan. Horretarako, kulturen arteko bizikidetzarako eta arrazismoaren eta xenofobiaren aurkako borrokarako teknikarien sare bat eratuko da, zeinak esku-hartze komunitarioaren printzipioetan oinarrituta jardunen duen.

2.–Tramitazio aurreratua, aurrekontu-egozpena eta dirulaguntzaren zenbatekoa.

2.1. Dirulaguntza honek tramitazio aurreratua du, baina baldintza izanen du kreditu egokia eta nahikoa egotea 2024ko, 2025eko eta 2026ko ekitaldietan.

2.2. Deialdi honek eragindako konpromisoei aurre egiteko baimendutako kreditua 870.000 eurokoa da gehienez, eta 2024ko, 2025eko eta 2026ko gastuen aurrekontuetan gaitzen diren eta 2023ko gastuen aurrekontuko "Toki-erakundeentzako dirulaguntzak, kulturen arteko bizikidetzarako eta arrazismoaren aurkako borrokarako teknikarietarako" izeneko F10002 F1200 4609 231902 partidaren baliokide diren partiden kargura egotziko dira, honako banaketa honen arabera:

• 290.000 euro, 2024ko ekitaldirako gastuen aurrekontutik.

• 290.000 euro, 2025eko ekitaldirako gastuen aurrekontutik.

• 290.000 euro, 2026ko ekitaldirako gastuen aurrekontutik.

Dirulaguntzak emateko, kreditu egokia eta nahikoa egon beharko da ekitaldi horietan.

2.3. Eskaera bakoitzeko, gehieneko dirulaguntza 29.000 eurokoa izanen da deialdi honetan ezarritako urteetako bakoitzean.

2.4. Laguntzen zenbatekoa, oro har, onartutako aurrekontuaren %100ekoa izanen da, zehaztutako mugarekin.

2.5. Hasiera batean emandako diru kopuruak askatzen badira, dirulaguntzarik jaso ez duten erakundeei ematen ahalko zaie, edo, eskaera bakoitzeko baimendutako gehieneko zenbatekora iritsi gabe, eskatutakoa eta onartutakoa baino zenbateko txikiagoa jaso dutenei, betiere lortutako puntuazio hurrenkerari jarraikiz eta beharrezko eta behar adinako puntuazioa lortu bada.

3.–Erakunde onuradunak.

3.1. Dirulaguntzen deialdi honen onuradun izaten ahalko dira honako baldintza hauek betetzen dituzten Nafarroako toki-erakundeak:

a) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan xedatutakoa betetzea.

b) Eskatzailea ez egotea zehapen administratibo irmorik edo kondena-epai irmorik betetzen, edo, hala bada, ez egotea zehapen eta kondena-epai bat bete zain, sexuagatiko edo generoagatiko diskriminazioa dakarten lan arloko jardunbideak gauzatu edo toleratzeagatik.

c) Udalerrian, eskaera egiten den unean, kulturen arteko bizikidetzaren diagnostiko bat edo kulturen arteko bizikidetzarako plan bat edo pareko bat izatea (eguneratuta eta indarrean), edo hura prestatzeko prozesuan egotea, edo hura 2024ko urriaren 15a baino lehen egiten hasteko konpromisoa hartzea.

3.2. Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira baldintza guztiak. Orobat, diruz laguntzen den jarduerak irauten duen bitartean bete beharko dira, justifikazio epea bukatu arte.

4.–Kulturen arteko bizikidetzarako eta arrazismoaren eta xenofobiaren aurkako borrokarako teknikarien lan plana eta eginkizunak.

4.1. Toki-erakundeek lan plan bat aurkeztu beharko dute inprimaki ofizial baten bidez, eta bertan zehaztuko dituzte teknikariek egin beharreko jarduketak.

Lan plan horrek barne hartuko ditu kulturen arteko bizikidetzaren ikuspegia eta arrazismoaren eta xenofobiaren aurkako borroka, eta emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunaren alde egin beharko du.

Ez dira diruz lagunduko irizpide sexistak, arrazistak, xenofoboak edo bestelako irizpide diskriminatzaileak aplikatzen dituzten jarduketak.

4.2. Kulturen arteko bizikidetzarako eta arrazismoaren eta xenofobiaren aurkako borrokarako teknikariek honako eginkizun hauek beteko dituzte, zati batean edo osorik:

a) Lurralde bakoitzean jarduketa espezifikoak abiaraztea kulturen arteko bizikidetzaren eta arrazismoaren eta xenofobiaren aurkako borrokaren esparruan, barnean dela tokian tokiko diagnostikoak egitea edo garatzeko eta bizikidetza-planak ezartzeko laguntza ematea.

b) Sarean lan egitea eta koordinatuta aritzea bai toki-erakundeetako langileekin bai eta, bereziki, esku-hartze komunitarioko beste figura batzuekin ere (eskola sustatzaileak, partaidetza-teknikariak, gizarte-hezitzaileak, gizarte-langileak, kultur teknikariak, kirol teknikariak, etab.).

c) Beren lurralde-eremuko administrazioaren ordezkariei, beste profesional batzuei eta herritarrei laguntza, prestakuntza eta trebakuntza ematea kulturen arteko bizikidetzaren aldeko lanean eta arrazismoaren eta xenofobiaren aurkako borrokan, eta aholkularitza ere ematea, barnean sartuta dirulaguntzei buruzko informazioa eta kulturen arteko bizikidetza eta arrazismoaren aurkako borroka ahalbidetzen duten jarduerak finantzatzeko eskaeren aurkezpena.

d) Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiak kontratatutako zerbitzuekin koordinatzea, bereziki Kultura arteko Bitartekaritza eta Esku-hartze Komunitarioaren Zerbitzuarekin, bai eta Arrazismoari eta Xenofobiari aurre egiteko Arreta Zerbitzuarekin eta Foru Komunitateko beste baliabide eta entitate batzuekin ere.

e) Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiak jarduteko ematen dituen gida metodologikoak aplikatzea.

f) Parte-hartzea hobetzea eta espazioak sortzea jatorri kultural ezberdina dutenen sozializazioa eta elkarreragina hobetzeko, haiekin eta haien artean, eta lurralde-eremu zabalagoetan eta Foru Komunitate osoan espazioak sortzen laguntzea.

g) Sentsibilizazio ekintzak egitea aniztasun kulturalak eta arrazismoaren eta xenofobiaren aurka borrokatzeak duten garrantzia azpimarratzeko, genero-ikuspegia kontuan hartuta.

h) Kulturen arteko bizikidetza eta arrazismoaren eta xenofobiaren aurkako borroka lantzeko material espezifikoak prestatzea.

i) Ematen den zerbitzua eta egiten diren jarduketak tokian-tokian zabaltzea.

j) Egindako lana sistematizatzea eta dokumentatzea.

k) Ayllu-Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzuak, deialdi honek aintzat hartzen duen aldian, egiten dituen bileretan parte hartzea, zertarako eta kulturen arteko bizikidetzarako eta arrazismoaren eta xenofobiaren aurkako borrokarako teknikarien sare bat eratzeko, sare hori elkarlanean eta modu koordinatuan aritu dadin.

5.–Jarduketa diruz lagungarriak eta horiek gauzatzeko epea.

Deialdi honetan araututako dirulaguntzaren xedea da kulturen arteko bizikidetzarako eta arrazismoaren eta xenofobiaren aurkako borrokarako teknikariak kontratatzearen ondoriozko gastuak finantzatzea. Gastu horiek 2024ko urtarrilaren 1etik 2026ko abenduaren 31ra sortu eta beranduenez 2027ko otsailaren 10ean ordaindu behar dira.

Jarduera eginen duen pertsona toki-erakundeko plantillakoa bada, inguruabar hori egiaztatu edo ziurtatu beharko da, 11. oinarrian ezartzen den bezala.

Kontratazio berrien kasuan, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi eta gehienez ere 2 hilabeteko epean egin beharko dira.

Lanbide-profila honako hau izanen da: goi mailako heziketa zikloko edo II. mailako Lanbide Heziketako titulua (arlo soziala) edo unibertsitateko titulua (arlo sozial eta juridikoa).

Erakunde eskatzaile bakoitzak kontratatutako pertsonak lanaldi erdiz aritu beharko du gutxienez, bere zerbitzu profesionalak kulturen arteko bizikidetzako eta arrazismoaren eta xenofobiaren aurkako borrokako lan teknikoetan ematen.

Hona hemen gastu diruz lagungarriak:

a) Langileria gastuak: Erreferentzia gisa hartzen da Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileei aplikatzen zaien oinarrizko soldata, kasuko mailari dagokiona, diruz lagundutako urtearen aurreko urteko abenduaren 31koa, eta Gizarte Segurantzaren enpresa kuota.

b) Bidaiak. Kontratatutako pertsonaren mugikortasunetik eratorriko gastuak dira, hau da, lan planean sartutako jarduerak egiteko joan-etorrien ondoriozkoak, kontuan hartuta Nafarroako Gobernuak 2012ko azaroaren 28an hartutako Erabakia. Horren bidez, jarraibideak onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko enplegatuek joan-etorriengatik egiten dituzten gastuen arloan (2012ko 244. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 17koa).

6.–Eskaerak eta dokumentazioa aurkezteko epea eta modua.

6.1. Eskaerak aurkezteko epea 10 egun baliodunekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak adierazitako epetik kanpo aurkeztuz gero, ez dira onartuko.

6.2. Eskaerak aurkezteko modua.

Eskabideak eta aurkeztu beharreko dokumentazio guztia modu telematikoan aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Gobernuko erregistro orokor elektronikoa erabiliz edo deialdiaren fitxan "Tramitar" aukera baliatuz. Fitxa hori Nafarroako Atarian argitaratzen da, langile publikoei eta toki-erakundeei zuzendutako tramite eta zerbitzuen katalogoko tramiteen atalean.

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa

https://www.navarra.es/eu/web/servicios-empleado/tramiteak/bilatzailea

Horretarako, nahitaez eduki behar da ziurtagiri digitala.

Eskaera Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko Ayllu-Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzuari zuzenduko zaio.

Erakunde bakoitzak eskaera bakarra aurkezten ahalko du.

Lan plana hainbat erakunderen artean garatzen denean, kontratazioa egiten duenak aurkeztuko du eskaera. Erakunde horrek egin beharko ditu kasuan kasuko ekintzaren gastu eta ordainketa guztiak.

6.3. Aurkeztu beharreko agiriak.

6.2 oinarrian adierazitako moduan aurkeztu behar da honako dokumentazio hau, eskaneatuta eta behar bezala identifikatutako dokumentu bereizietan:

a) Eskabidea, euskarri informatikoan eta formulario ofizialaren araberakoa. Interesdunen eskura egonen da Nafarroako Atarian, langile publikoei eta toki-erakundeei zuzendutako tramite eta zerbitzuen katalogoan (https://www.navarra.es/eu/web/servicios-empleado/tramiteak/bilatzailea).

Eskabideek ezin izanen dute 20 orrialde baino gehiago eduki (edo 10 orri bi aldeetatik), Arial 11 letran eginda. Eskaera tekniko luzeagoak atxikiz gero, baloraziorako lehen 20 orrialdeak baizik ez dira aintzat hartuko.

Eskaera aurkezteko unean hasi gabe dagoen kontratazio berri baten kasuan, kontratazioa hasteko aurreikusitako eguna adierazi beharko da; data hori erabiliko da kalkulatzeko zenbateko dirulaguntza eman behar den.

b) Erakunde eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, deialdiaren betekizunei buruzkoa, III. eranskineko ereduaren araberakoa.

c) Sexuan edo generoan oinarritutako diskriminazio ezari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, IV. eranskineko ereduaren araberakoa.

d) Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Departamentuak emandako ziurtagiria, frogatzen duena egunean dituela Foru Ogasunarekiko zerga betebeharrak. Ziurtagiri horrek hilabeteko antzinatasuna izanen du gehienez. Ez da dokumentazio hori aurkeztu beharko, baldin eta baimena ematen bada Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak egiaztapen hori zuzenean egiteko Ekonomia eta Ogasun Departamentuan (V. eranskina).

e) Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrak egindako ziurtagiria, gehienez ere aurkeztu baino hiru hilabete lehenago egina, frogatzen duena Gizarte Segurantzarekiko betebehar guztiak egunean daudela. Eskatzaileak ziurtagiri hori aurkeztu beharko du baldintza hori frogatzen duten datuak kontsultatzearen aurka agertzen bada, arrazoituta, V. eranskineko ereduaren arabera. Aldiz, eskatzaileak ez du dokumentazio hori aurkeztu beharko Gizarte Segurantzako datuak kontsultatzearen aurka agertzen ez bada, V. eranskinaren arabera.

f) Beste dirulaguntza batzuk eskatu eta/edo emateari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, VI. eranskineko ereduari egokitua.

g) Transferentzia bidez ordaintzeko eskabidea, Nafarroako Gobernuari dirulaguntza eskatzen dion lehenbiziko aldia baldin bada edo aurreko dirulaguntzak jasotzeko emandako bankuko kontua aldatu bada; Nafarroako Gobernuaren webguneko Diruzaintza Inprimakien atalean egonen da eskuragarri (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/nafarroako-foru-administrazioaren-inprimaki-orokorrak).

7.–Dirulaguntza emateko prozedura eta instrukzioa.

7.1. Dirulaguntzak norgehiagokako araubideari jarraikiz emanen dira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.1 artikuluarekin bat.

7.2. Prozeduraren instrukzioa Ayllu-Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzuari dagokio. Zerbitzu horrek egiaztatuko du, hain zuzen, dirulaguntzak jasotzeko derrigorrezko baldintzak betetzen direla, eta ofizioz baloratuko ditu eskabideak, II. eranskinean ezarritako irizpideen arabera.

7.3. Eskabideak ez baditu adierazitako baldintzak betetzen, gehienez 10 egun balioduneko epean zuzentzeko eskatuko zaio erakunde interesdunari. Hala egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko da, espedientea artxibatzeko ebazpena eman ondoren, zeina Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoaren arabera emanen baita.

Baloratzeko aurkeztutako dokumentazioan okerreko datuak, oso errealistak ez diren kostuak edo hautagarriak ez diren beste kostu batzuk badaude, organo kudeatzaileak horri buruzko argibideak eskatzen ahalko dizkio erakunde interesdunari.

7.4. Eskaerak banan-banan eta zein bere aldetik baloratuko dira, 0tik 100 puntura arteko eskala baten arabera, II. eranskinean adierazitako irizpide objektiboak eta haien ponderazioa kontuan hartuta.

7.5. Dirulaguntza jaso ahal izateko, eskaerek 50 puntu lortu beharko dituzte gutxienez.

7.6. 50 puntu baino gehiagoko balorazioa lortzen duten eskaeretako zenbateko guztiak baturik aurrekontuko kontsignazioaren kreditua gainditzen bada, lehentasun hurrenkera bat ezarriko da, balorazioan lorturiko puntuazioaren arabera, eta dirulaguntzak muga horretaraino esleituko dira.

Gerakinik izanez gero, eta gerakina txikiagoa baldin bada puntuazioaren arabera hurrengo den eskaerarako eskatutako aurrekontua baino, dirulaguntza proposatuko da baldin eta efizientea bada hura ematea. Horrelakoetan, onuradunari eskabidea berridazteko eskatzen ahalko zaio, konpromisoak eta baldintzak egokitu ditzan ematen ahal den dirulaguntzara, haren xedea eta ezaugarriak bere horretan utzita betiere.

7.7. Eskaera batek baino gehiagok puntuazio bera lortzen badute eta aurrekontuan denentzako kreditu aski ez badago, II. eranskineko b atalean ("Lan planaren koherentziaren azterketa") puntuazio handiena lortzen duena izanen da erakunde onuraduna. Berdinketak bere horretan badirau, eskaera baloratzeko irizpideetako b.5 ataleko puntuazio-ordenaren arabera ebatziko da.

7.8. Ayllu-Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzuak, balorazioa egin ondoren, ebazpen proposamena eginen dio Migrazio Politiketako zuzendari nagusiari, dirulaguntza jasotzeko derrigorrezko gisa ezarritako baldintzak betetzen dituzten erakunde onuradunak adierazita, eta, hala badagokio, adieraziko du gainerako eskaerak zergatik baztertu diren.

8.–Prozeduraren ebazpena.

8.1. Instrukzio-organoak egindako ebazpen proposamenean oinarrituta, Migrazio Politiketako zuzendari nagusiak dirulaguntzen emakida ebatziko du. Ebazpen horretan dirulaguntza eman zaien eskatzaileen zerrenda adieraziko du, eta berariaz jakinaraziko du gainerako eskabideak ezetsi direla; ezetsitako eskabide horien artean zehaztu egin beharko da, besteak beste, aurrekontu baliabideen esleipena mugatzearen ondorioz ezetsi direnak.

8.2. Ebazpena eman eta jakinarazteko epea hiru hilabetekoa izanen da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik zenbatzen hasita. Epe hori igaro baina berariazko ebazpena jakinarazi ez bada, dirulaguntzaren eskaera ezetsi egin dela ulertuko da.

8.3. Ebazpena erakunde interesdunei jakinaraziko zaie administrazio prozedura arautzen duten legeetan ezarritako moduan, eta Nafarroako Atarian argitaratuko da, langile publikoei eta toki-erakundeei zuzendutako tramite eta zerbitzuen katalogoan.

9.–Dirulaguntzaren ordainketa.

Emandako dirulaguntza ordainketa bakarrean pagatuko da. Urtero emandako dirulaguntzaren ordainketa osoa agintzen duen ebazpena 2024ko, 2025eko eta 2026ko abenduan emanen da, 11. oinarrian adierazitako dokumentazioa aurkeztu ondoren.

Dirulaguntzaren ordainketa egiteko urteko abenduko ebazpen horretan, erakunde onuradunak aurkeztutako epe erdiko justifikazio txostenean eskaera egiten badu, sartzen ahalko da konturako ordainketak egitea dirulaguntza onartuaren zati baten gainean, hain zuzen ere urteko bakoitzean justifikatu gabe dauden gastu arrunten eta langile gastuen zerrenda bati erantzuten dion zatiaren gainean, gauzatutako jardueraren zatiari dagozkion gastuak badira, 4. oinarrian aurreikusitako baldintzetan.

Konturako ordainketa eskatzeko ez da beharrezkoa izanen dirulaguntzaren helburuak betetzeko funts-horniduraren beharra justifikatzea, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.

10.–Erakunde onuradunen betebeharrak.

Dirulaguntzen onuradun diren erakundeek betebehar hauek izanen dituzte:

a) Diruz lagundutako kontratazioa egitea, deialdiaren helburua bete dadin.

b) Zerbitzua aurkeztutako lan planaren arabera gauzatzea, plan horrek oinarritzen baitu dirulaguntza ematea, eta funtsak ezin izanen dira erabili dirulaguntza ematea eragin zuten helburuez bestelakoetarako.

c) Erakunde eskatzailearen organo eskudunak baimena ematea kulturen arteko bizikidetzarako eta arrazismoaren eta xenofobiaren aurkako borrokarako teknikari gisa kontratatutako pertsonak parte har dezan Ayllu-Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzuak ezartzen dituen koordinazio-deialdietan, bai eta deialdi honek aintzat hartzen duen aldian teknikarien sarerako antolatzen diren prestakuntza saio berezietan ere.

d) Organo kudeatzaileari jakinaraztea lan planari esleitutako langile taldean egiten diren aldaketa guztiak, eta, bereziki, laneko bajak. Baja kasuetan, langileak gehienez ere hilabeteko epean ordeztu beharko dira, dirulaguntza ematean aintzat hartutako langile gastuak osatzeko behar den lanaldi portzentajerako kontratatuz.

e) 2024ko urriaren 15a baino lehen kulturen arteko bizikidetzaren diagnostiko bat edo kulturen arteko bizikidetzarako plan bat edo pareko bat egiten hasteko konpromisoa betetzea, halakorik ez badu edo eguneratuta eta indarrean ez badago.

f) Organo kudeatzaileak eta indarra duen antolamendu juridikoaren arabera eskudun diren bestelako organoek egin beharreko egiaztapen lanak onartzea.

g) Dirulaguntzaren jatorria jakitera ematea, diruz lagundutako jardueren zabalkunde eta publizitate orotan, baita zerbitzua ematen den lokalean ere. Zabalkunde idatzian edo grafikoan Nafarroako Gobernuaren logotipoak agertu beharko du, dirulaguntza jasotzen duen erakundearenak duen tamaina berean eta ikusteko moduko baldintza beretan, eta Nafarroaren Sinboloei buruzko otsailaren 27ko 4/2020 Foru Legean ezarritakoari jarraituz. Era berean, "Navarra de Colores-Nafarroa Koloretan" markaren logotipoa agertuko da.

h) Diruz lagundutako jarduera finantzatzeko lortutako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri ematea organo emaileari. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta betiere jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen.

i) Erakundearen izaera dela-eta kontabilitatean eskatzen ahal zaizkion betebeharrak betetzea.

j) Justifikazioko kontuak aurkeztea Nafarroako Atarian, langile publikoei eta toki-erakundeei zuzendutako tramite eta zerbitzuen katalogoan eskuragai dagoen ereduaren arabera (https://www.navarra.es/eu/web/servicios-empleado/tramiteak/bilatzailea).

k) Jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede izan daitezkeen bitartean.

l) Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiaren baimena eskatu eta eskuratzea langileen kontratazioan edo diruz lagundutako lan planean funtsezko aldaketak egiteko, baldin hura gauzatzean nabarmen aldatzen edo zailtzen duten inguruabarrak gertatzen badira. Funtsezko aldaketak dira, soilik, proposatutako lan plana nabarmen aldatzen dutenak edo hasierako aurrekontuarekin alderatuta "partida-multzo" bakoitzaren %20ko desbideratze ekonomikoa eragiten dutenak. Aldaketak egiteko eskaerek behar bezala oinarritu beharko dute aldaketa hori. Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzetan edozer aldatuz gero, Administrazioak onartu ala ez, dirulaguntza emateko ebazpena aldatzen ahalko da, edo, hala badagokio, kasuan kasuko zenbatekoa itzuli beharko da. Lan plana gauzatu bitartean gertatzen diren gainerako gorabehera eta aldaketa ez-funtsezkoak arrazoituta adieraziko dira justifikazioko txosten partzialean edo amaierako txostenean, barnean dela Nafarroako Gobernuarenak ez diren finantzabideak handitzeagatik guztirako kostua handitzea.

m) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak ezarritako gainerako eginbeharrak.

11.–Dirulaguntzaren justifikazioa.

11.1. Dirulaguntza ordaintzeko, erakunde onuradunek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute diruz lagundutako urteetako urriaren 15a baino lehen:

a) Sinatutako kontratuaren kopia.

b) Kulturen arteko bizikidetzarako eta arrazismoaren eta xenofobiaren aurkako borrokarako teknikaria eskatzailearen plantillakoa bada, pertsona horrek toki-erakundearekin duen funtzionario- edo kontratu-harremanaren ziurtagiria aurkeztu beharko da, titulazioa jasotzen duena.

c) Dirulaguntzaren bidez finantzatutako langileen hileko nominen zerrenda, transferentzia bidezko ordainketen ziurtagiriekin batera.

d) Gizarte Segurantzako kotizazioen likidazio ordainagiria eta transferentzia bidezko ordainketaren ziurtagiria, dirulaguntzaren bidez finantzatutako langileei dagokiena.

e) "Zenbait jarduera enpresarial eta profesionalen lan atxikipenak eta sarienak" aitortzeko eredua, eta Nafarroako Ogasun Publikorako transferentzia bidezko ordainketaren ziurtagiria, dirulaguntzaren bidez finantzatutako langileei dagokienez.

f) Hala badagokio, lan planeko jarduerak egiteko ardura duen pertsonak egin behar izan dituen bidaien ordainagiriak.

g) Hala badagokio, herriko kulturen arteko bizikidetzaren diagnostiko bat edo kulturen arteko bizikidetzarako plan bat edo pareko agiri bat egin dela edo egiten ari dela justifikatzeko agiria.

h) Dokumentu bidezko froga bat, erakusteko bete dela Nafarroako Gobernuko Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak diruz lagundutako kontratazioan parte hartu duela agerrarazteko betebeharra. Horretarako, egiten den publizitatean eta zabalkundean, bai eta diruz lagundutako kontratazioarekin loturik egiten den dokumentazio guztian ere, Nafarroako Gobernuaren logotipo ofiziala txertatu behar da, Nafarroako Gobernuaren sinbolo ofiziala eta haren erabilera arautzen duen urtarrilaren 27ko 4/2016 Foru Dekretuan jasotako ezaugarri teknikoen arabera (4/2016 Foru Dekretua partzialki aldatu zuen otsailaren 12ko 8/2020 Foru Dekretuak). Era berean, "Navarra de Colores-Nafarroa Koloretan" logotipoa ere sartuko da.

i) Epe erdiko justifikazio txostena, Nafarroako Atarian, langile publikoei eta toki-erakundeei zuzendutako tramite eta zerbitzuen katalogoan eskuragai egonen den ereduaren araberakoa (https://www.navarra.es/eu/web/servicios-empleado/tramiteak/bilatzailea), kulturen arteko bizikidetzarako eta arrazismoaren eta xenofobiaren aurkako borrokarako teknikariak justifikatutako aldian bete dituen eginkizunak eta parte hartu duen jarduketak biltzen dituena.

Txosten horretan kronograma batean adieraziko da nola gauzatu diren lan planeko jarduerak, ezarritako helburuen arabera, baita ordaindutako gastu guztien zerrenda ordenatua, zenbakitua eta xehatua ere.

5. oinarrian adierazitako aldian jaulkitako ordainagiriak eta fakturak baino ez dira onartuko egiaztagiri gisa. Agiri horietan honako hauek jaso beharko dira: agiri-zenbakia, jaulkipen data eta ordainketa data efektiboa, jaulkitzailearen eta hartzailearen datuak, kontzeptua, zenbatekoa eta ordaintzeko formula, bat etorriz fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamendua onesten duen apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuan xedatutakoarekin. Kanpoan geratzen dira berariaz albaranak, aurrekontuak eta hartze-agiriak. Fakturak ez dira onartuko baldin eta fakturatutako ondasuna edo zerbitzua ez bada argi eta bereiz ezartzen kontzeptuan.

j) Deialdi hau eragin duen lan plana gauzatu dela bermatzeko egokitzat jotzen den beste edozein agiri.

11.2. Diruz lagundutako urteen ondokoetan, beranduenez otsailaren 10ean, erakunde onuradunek aurreko puntuko c), d), f) eta i) letretan aipatzen diren agiriak aurkeztu beharko dituzte, aurreko urteko azaroaren 1etik abenduaren 31ra bitarteko aldiari dagozkionak, bai eta amaierako justifikazio txostena ere, aurreko urtekoari buruzkoa, eskuragai egonen den ereduaren araberakoa.

11.3. Prozeduraren instrukzio-organoak edozein unetan eskatzen ahalko du lan planaren gauzatzeari buruzko txosten bat aurkezteko. Era berean, lan planeko jardueren jarraipen presentziala egiten ahalko du.

11.4. Lan plana funts propioekin edo beste dirulaguntza edo baliabide batzuekin finantzatu bada, justifikazioan egiaztatu beharko da funts horien zenbatekoa, jatorria eta erabilera.

11.5. Instrukzio-organoak zehazten duenean zuzendu daitezkeen akatsak daudela erakunde onuradunak aurkeztutako justifikazioan, horren berri emanen dio, hamar egun balioduneko epean zuzendu ditzan.

11.6. Diruz lagundutako zenbatekoa oker justifikatuta badago, justifikatu gabeko zatia jasotzeko eskubidea galduko da, eta justifikatu gabeko gastuen eta ordainketen zenbatekoa itzultzeko prozedura abiaraziko da hortik aurrera.

12.–Dirulaguntzen bateragarritasuna.

12.1. Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak ematea bateragarria da jarduera egiteko jasotzen diren beste batzuekin.

12.2. Ematen diren dirulaguntzen zenbatekoak ez du sekula gaindituko diruz lagundutako jardueraren kostua, ez bakarrik ez beste administrazioek edo ente publiko zein pribatuek emandako edozein motatako laguntzak edo dirulaguntzak metatuta. Horretarako, erakunde onuradunak VI. eranskinean jasotako erantzukizunpeko adierazpena bete beharko du.

13.–Ez-betetzeak.

13.1. Oinarri hauetan ezarritako betebeharrak betetzen ez badira, edo Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan aurreikusitako gainerako kausak gertatzen badira, emandako dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da, edo, hala badagokio, dagokion zenbatekoa osorik edo zati batean itzuli beharko da, 35. artikulu horretan ezarritakoaren arabera.

13.2. Ez-betetzeak mailakatzeko irizpide hauek hartuko dira kontuan bereziki, eman beharreko dirulaguntza edo, hala badagokio, itzuli beharreko zenbatekoa zehazteko:

–Kontratazioa aurreikusitako epean ez hastea.

–Dirulaguntza emateko oinarri den lan plana ez betetzea.

–Teknikariak 4. oinarrian adierazitakoez bestelako eginkizunak betetzea.

–2024ko urriaren 15ean hasita ez izatea herriko kulturen arteko bizikidetzaren diagnostikoa edo plana edo pareko agiria, lehenagotik egina ez badago edo eguneratuta eta indarrean ez badago.

–Zenbat aldaketa egin diren, eta nolakoak, aurretik baimen administratiboa izan gabe.

–Amaierako justifikazioan ez-betetze formal hutsak eginez gero, epemugatik zenbat egun pasa diren kasuan kasuko dokumentuak aurkeztu arte.

13.3. Aurreko ataletan xedatutakoa gorabehera, arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan araututakoari jarraikiko zaio, edo, bestela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean bildutako aurreikuspenei.

13.4. Onuradunak ez baditu betetzen deialdi honen oinarrietan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako betebeharrak eta betekizunak, dirulaguntza galduko du eta jasotako dirua itzuli beharko du, bai eta ordainketaren dataz geroztikako berandutze-interesak ere, halakorik bada, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legean ezarritako zenbatekoan, eta horrek ez ditu deusetan galaraziko aipatutako 11/2005 Foru Legearen II. tituluaren arabera eska daitezkeen erantzukizunak.

14.–Administrazio-errekurtsoak.

Oinarri arautzaile hauen kontra bidezkoa da gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoari jarraikiz.

15.–Aplikatu beharreko araudia.

Oinarri hauetan aurreikusirik ez dagoen orotan, bete beharko da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean eta aplikatu beharreko gainerako arauetan ezarritakoa.

II. ERANSKINA

BALORAZIO IRIZPIDEAK

100 PUNTU BITARTE

a. Irizpide sozialak

(17 puntu gehienez)

a.1

Generoa

(5 puntu gehienez)

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun plana izatea

(legez hura izatera behartuta ez dauden erakundeei baino ez zaie punturik emanen)

2,50 puntu

Sexu jazarpenaren eta sexuagatiko jazarpenaren prebentzio protokolo bat izatea

2,50 puntu

a.2

Arreta berezia behar duten kolektiboak (emakumeak, haurrak, nerabeak eta familiak)

(2 puntu)

Lan planak kolektibo horietakoren bati arreta berezia eskaintzen dion

2 puntu

a.3

Esku hartzen den udalerriko edo udalerrietako biztanle migratzaileen proportzioa

(10 puntu gehienez)

%18tik gorakoa

10 puntu

%12-18 bitartekoa

5 puntu

b. Lan planaren koherentziaren azterketa

(48 puntu gehienez)

b.1

Oinarriak

(4 puntu gehienez)

Guztiz koherentea

3,1etik 4 puntura

Oso koherentea

2,1etik 3 puntura

Nahiko koherentea

1,1etik 2 puntura

Ez oso koherentea

1 puntu gehienez

b.2

Parte-hartzaileen profila egokia ote den aurkeztutako lan planerako

(3 puntu gehienez)

Oso egokia

2,1etik 3 puntura

Egokia

2 puntu gehienez

b.3

Lan plana gauzatzeko lurralde-eremua

(3 puntu)

Iruñetik eta Iruñerritik kanpoko udal batean edo gehiagotan egiten bada

3 puntu

b.4

Toki-erakundeen elkartea

(3 puntu gehienez)

3 toki-erakunde edo gehiago elkartzea

3 puntu

2 toki-erakunde edo gehiago elkartzea

2 puntu

b.5

Toki-erakundearen ibilbidea kulturen arteko bizikidetzarako eta arrazismoaren eta xenofobiaren aurkako borrokarako teknikariaren kontratazioan

(10 puntu)

Kulturen arteko bizikidetzarako eta arrazismoaren eta xenofobiaren aurkako borrokarako teknikaria finantzatzeko dirulaguntzen deialdietako batean 2023an dirulaguntza jaso duten eta 2023an horrelako teknikari bat kontratatuta izan duten toki-erakundeak.

10 puntu.

b.6

Esperientzia izatea migratzaileekin lan egiten, kulturen arteko bizikidetzaren eta arrazismoaren eta xenofobiaren aurkako borrokaren arloko proiektu edo jardueretan

(3 puntu gehienez)

Azkeneko 5 urteotan kulturen arteko bizikidetzaren eta arrazismoaren aurkako borrokaren arloan egindako jardueren/proiektuen kopurua

(1 puntu, proiektu bakoitzeko)

3 puntu gehienez

b.7

Helburuak: koherentzia, zehaztapen eta xehetasun maila

(4 puntu gehienez)

Oso egokia

2,6tik 4 puntura

Nahiko egokia

2,5 puntu gehienez

b.8

Lan planaren deskribapena

(8 puntu gehienez)

Teknikariaren eginkizunen egokitasuna

4 puntu gehienez

Lan planaren deskribapena eta eremurako egokitasuna

4 puntu gehienez

b.9

Zabalkunderako plana eta erabiliko diren euskarriak

(3 puntu gehienez)

Oso egokia

2,1etik 3 puntura

Nahiko egokia

2 puntu gehienez

b.10

Lan plan osoan genero ikuspegi intersekzionala noraino txertatu den

(3 puntu gehienez)

Oso egokia

2,1etik 3 puntura

Nahiko egokia

2 puntu gehienez

b.11

Lan plan osoan kulturen arteko ikuspegia noraino txertatu den

(3 puntu gehienez)

Oso egokia

2,1etik 3 puntura

Nahiko egokia

2 puntu gehienez

b.12

Lan plan osoan 2030 Agendako GJHak noraino txertatu eta aipatu diren

(1 puntu gehienez)

Txertatu dira

0,6tik 1 puntura

Aipatu dira, besterik ez

0,5 puntu gehienez

c. Ebaluazio sistemaren kalitate maila: adierazleak, egiaztatzeko iturriak, ebaluazio eta jarraipen prozesua

(10 puntu gehienez)

c.1

Adierazleak:

(3 puntu gehienez)

Egokitasuna eta hartarakotasuna

1,50 puntu gehienez

Zehaztasun maila

1,50 puntu gehienez

c.2

Egiaztapen iturriak:

(3 puntu gehienez)

Egokitasuna

1,50 puntu gehienez

Zehaztasun maila

1,50 puntu gehienez

c.3

Ebaluazio eta jarraipen prozesua:

(4 puntu gehienez)

Egokitasuna

2 puntu gehienez

Zehaztasun maila

2 puntu gehienez

d. Sareko lana eta beste erakunde eta baliabide batzuekiko koordinazioa

(15 puntu gehienez)

d.1

Sarean lan egitea

9 puntu gehienez

d.2

Koordinazioa

6 puntu gehienez

e. Pertsonen parte-hartzea

(10 puntu gehienez)

Onuradunek lan planean parte hartzeko dituzten mekanismoak (parte hartzeko metodologiaren deskribapena, aurreikusitako talde eragileak, aurreikusitako partaidetza-taldeak, boluntariotza, mentoretza, idatzizko akordioak, gogobetetasun inkestak edo bestelakoak)

(10 puntu gehienez)

Baditu eta egokiak dira

5,1etik 10 puntura

Baditu

5 puntu gehienez

III. ERANSKINA.–DEIALDIAREN BETEKIZUNEI BURUZKO ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA

Izen-deiturak: ............................................................................. NANa ............................................

Honen legezko ordezkaria: IFK: ..........................................

Jakinarazpenetarako helbide elektronikoa: .......................................................................................

ADIERAZTEN DUT:

1. Ordezkatzen dudan erakundea eta hura administratzen edo ordezkatzen dutenak ez daude sartuta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan dirulaguntzen onuradun izateko aurreikusitako debekuetan.

2. Ordezkatzen dudan erakundeak (markatu dagokion laukitxoa):

o Badu kontratatuta kulturen arteko bizikidetzarako eta arrazismoaren eta xenofobiaren aurkako borrokarako teknikari bat.

o Kulturen arteko bizikidetzarako eta arrazismoaren eta xenofobiaren aurkako borrokarako teknikari bat kontratatuko du, gutxienez lanaldi erdiz arituko dena, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik 2 hilabeteko epean gehienez ere.

3. Ordezkatzen dudan erakundeak dirulaguntza erabiliko du kulturen arteko bizikidetzarako eta arrazismoaren eta xenofobiaren aurkako borrokarako teknikari gisa kontratatzen den pertsonaren oinarrizko soldata finantzatzeko, horretarako erreferentziatzat hartuta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileei aplikatzen zaiena (diruz lagundutako urteko bakoitzaren aurreko urteko abenduaren 31n kasuko mailari dagokiona), baita Gizarte Segurantzaren enpresa kuota eta bidaia gastuak ere.

4. Ordezkatzen dudan erakundeak (markatu dagokion laukitxoa):

o Herriko kulturen arteko bizikidetzaren diagnostiko bat edo kulturen arteko bizikidetzarako plan bat edo pareko bat du, eguneratuta eta indarrean (erantsi behar da).

o Herrian kulturen arteko bizikidetzaren diagnostiko bat eta/edo kulturen arteko bizikidetzarako plan bat prestatzen dihardu (agiri bidezko froga erantsi behar da).

o Hura 2024ko urriaren 15a baino lehen egiten hasteko konpromisoa hartzen du.

5. Ordezkatzen dudan erakundeak baimena emanen dio kulturen arteko bizikidetzarako eta arrazismoaren eta xenofobiaren aurkako borrokarako teknikari gisa kontratatutako pertsonari parte har dezan Ayllu-Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzuak ezartzen dituen koordinazio-deialdietan, bai eta deialdi honek aintzat hartzen duen aldian teknikarien sarerako antolatzen diren prestakuntza saio berezietan ere.

6. Ordezkatzen dudan erakundeak zainduko du betetzen direla kulturen arteko bizikidetzarako eta arrazismoaren eta xenofobiaren aurkako borrokarako teknikari gisa kontratatutako pertsonari esleitutako eginkizunak eta eskabidean adierazitako lan plana ere betetzen dela.

Data eta sinadura

ESKATZAILEARENTZAKO JAKINGARRIAK:

Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak ikertzen ahalko du ea adierazitako datuak egiazkoak diren, eta, gezurrezkoak badira, eskatzen ahalko du emandako dirulaguntza eta kasuan kasuko berandutze-interesak itzul daitezela, eta arau-haustea oso astuna bada, zehapen espedientea irekitzen ahalko du.

IV. ERANSKINA.–SEXUAGATIKO EDO GENEROAGATIKO DISKRIMINAZIORIK EZARI BURUZKO ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA

Izen-deiturak: ............................................................................. NANa ............................................

Honen legezko ordezkaria: IFK: ..........................................

Jakinarazpenetarako helbide elektronikoa: .......................................................................................

ADIERAZTEN DUT, nire erantzukizunpean, ordezkatzen dudan erakunde eskatzailea ez dela betetzen ari zehapen administratibo irmorik edo kondena-epai irmorik, eta ez dagoela zehapen eta kondena-epai bat bete zain, sexuan edo generoan oinarritutako diskriminazioa dakarten lan arloko jardunbideak gauzatu edo toleratzeagatik.

Data eta sinadura

ESKATZAILEARENTZAKO JAKINGARRIAK:

Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak ikertzen ahalko du ea adierazitako datuak egiazkoak diren, eta, gezurrezkoak badira, eskatzen ahalko du emandako dirulaguntza eta kasuan kasuko berandutze-interesak itzul daitezela, eta arau-haustea oso astuna bada, zehapen espedientea irekitzen ahalko du.

V. ERANSKINA.–ZERGEN ETA GIZARTE SEGURANTZAREN DATUAK KONTSULTATZEA

ZERGA DATUEN KONTSULTA

Izen-deiturak: ............................................................................ NANa/AIZ: ............................................

Erakunde honen legezko ordezkaria: ............................... Erakundearen IFZ: ........................................

o BAIMENA EMATEN DIOT Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiari, deialdi honen esparruan, zerga betebeharrak egunean dituela frogatzen duen ziurtagiria, ZUZENEAN ESKA DIEZAION Ekonomia eta Ogasun Departamentuari, datu horiek beharrezkoak baitira eskaera ebazteko (Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2.e art.).

o EZ DIOT BAIMENA EMATEN Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiari deialdi honen esparruan, Ekonomia eta Ogasun Departamentuari zuzenean eskatzeko zerga betebeharrak eguneratuak ditudala frogatzen duen ziurtagiria, eta nik neuk aurkezten dut eskaera ebazteko behar den agiria.

GIZARTE SEGURANTZAKO DATUEN KONTSULTA:

Aditzera ematen da ezen Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak datu pertsonalak eskuratzen ahalko dituela edozein erakunde edo administrazio publikori eskatuta, zuzenean edo/eta bide telematikoak erabiliz datuak egiaztatzeko zerbitzuaren bitartez, informazio pertsonal hori dirulaguntza emateko beharrezkoa bada; zehazki, eskatzaileak Gizarte Segurantzarekin dituen betebeharrak bete dituela frogatzen duten datuak. Interesdunak aurka egiten ahalko dio Gizarte Segurantzaren datu horiek kontsultatzeari, arrazoiak emanda, honela, eta hala bada berak aurkeztu beharko ditu datu horiek eskaera izapidetu ahal izateko.

Izen-deiturak: ........................................................................... NANa/AIZ: .................................., Nik ............................................................... erakundearen legezko ordezkariak, eskatzaileak Gizarte Segurantzarekin dituen betebeharrak bete dituela frogatzen duten datuak kontsultatzearen aurka nago, arrazoi hauengatik:

Data eta sinadura

VI. ERANSKINA.–BESTE DIRULAGUNTZA BATZUK ESKATU ETA/EDO JASO IZANARI BURUZKO ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA

Izen-deiturak: ............................................................................. NANa ............................................

Honen legezko ordezkaria: IFK: ..........................................

Jakinarazpenetarako helbide elektronikoa: .......................................................................................

Nire erantzukizunpean honako hau ADIERAZTEN DUT (X batez adierazi bidezko dena):

o Erakundeak ez d(it)u eskatu, edo ukatu za(izki)o, deialdi honetan aurkeztutako lan plan bererako beste dirulaguntza bat(zuk).

o Erakundeak beste dirulaguntza bat(zuk) eskatu d(it)u deialdi honetan aurkeztutako lan plan bererako, baina laguntza hori(ek) emateko ebazpena eman gabe dago oraindik.

Adierazi zer departamentu eta erakundetan egin diren eskaera horiek.

• ................................................................................................................................................

• ................................................................................................................................................

• ................................................................................................................................................

Erakundeak beste dirulaguntza bat(zuk) eskatu d(it)u deialdi honetan aurkeztutako lan plan bererako, eta guztira ............................. euro esleitu zaizkio; hori frogatzen duten agiriak aurkezten ditu.

Adierazi zer departamentu eta erakundetan egin diren eskaera horiek.

• ................................................................................................................................................

• ................................................................................................................................................

• ................................................................................................................................................

Honako hau jakinarazten zait: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 69.4 artikuluari jarraikiz, eta egiaztatzeko, kontrolatzeko eta ikuskatzeko eskumenak alde batera utzi gabe, adierazpen honi eransten zaion edozein datu edo adierazpenetan funtsezko zehaztasunik eza, faltsutasuna edo omisioa gertatuz gero, ezin izanen da jarraitu eraginpeko eskubidea edo jarduera gauzatzen gertaera horien berri jakiten denetik aurrera, nolanahi ere, sor litezkeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak galarazi gabe.

Data eta sinadura

Iragarkiaren kodea: F2317291