10. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

2024ko aurrekontua. Hasierako onespena

Berbintzanako Udalak, 2023ko abenduaren 13an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2024ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak. Espedientea ikusgai egonen da Udalaren Idazkaritzan, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek nahiz interes legitimoa dutenek azter dezaten, eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Ohartarazten da ezen, aipatutako epea iragaten bada inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat joko dela, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraikiz (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Berbintzanan, 2023ko abenduaren 28an.–Alkatea, Ángel Díez Asenjo.

Iragarkiaren kodea: L2400338