2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARBARIN
2024ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Barbaringo Udalak, 2023ko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2024ko plantilla organikoa.
Bakarra.–Hasiera batez onestea 2024ko plantilla organikoa, eta espedientea jendaurrean jartzea idazkaritzan hamabost egun baliodunean, aldez aurretik iragarkia argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean; hori guztia, auzotarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki irizten dituzten erreklamazioak jar ditzaten. Alegaziorik aurkezten ez bada, erabaki hau behin betiko onetsitzat joko da jendaurreko aldia iragan ondotik.
Barbarinen, 2024ko urtarrilaren 3an.–Alkatea, María Carmen Puerta Extremera.
Iragarkiaren kodea: L2400248