1. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 2a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

86/2023 prozedura arrunta

Fabiola Llorente Llorente, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: sala honetan bideratu den 86/2023 prozedura arruntean epaia eman da 2023ko irailaren 12an eta irmo geratu da. Hona hemen haren idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:

225/2023 epaia.

Lehendakaria: Francisco Javier Pueyo Calleja; magistratuak: María Jesús Azcona Labiano, Ana Irurita Díez de Ulzurrun.

Iruñean, 2023ko irailaren 12an.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak, aipatutako magistratuek osatuak, 86/2023 errekurtsoaren autoak aztertu ditu, zeina jarri baitzen Vianako Udalaren osoko bilkurak 2022ko irailaren 22an hartutako erabakiaren aurka. Erabaki horren bidez ordenantza fiskal bat aldatu zen, hain zuzen, arautzen duena energia elektrikoa garraiatzeko eta banatzeko instalazioen bidez, gasbideen bidez eta oliobideen bidez herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasa. Errekurtsoa Arancha Pérez Ruiz prokuradoreak jarri zuen, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUren izenean, eta Ignacio Martín Martín Fernández abokatuak defendatu du, Vianako Udalaren aurka, zeina Pedro Barnó Urdiain prokuradoreak ordezkatu baitu eta Héctor Nagore Sorabilla abokatuak defendatu.

Hirugarrena.–Errekurtsoa bozketarako eta epaitzarako eguna noiz finkatu zain geratu zen. Epaitza 2023ko irailaren 12an eman da, eta txostengilea Ana Irurita Díez de Ulzurrun magistratu andrea izan da.

EPAITZA:

Baietsi egiten dugu Pérez Ruiz prokuradoreak I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUren izenean eta hura ordezkatuz jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina jarri baitzen energia elektrikoa garraiatzeko eta banatzeko instalazioen bidez, gasbideen bidez eta oliobideen bidez herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasa arautzen duen ordenantza fiskalaren 4. artikuluaren aurka, baita haren I. eta II. eranskinaren aurka ere, zuzenbidearen araberakoa ez delako.

Hori guztia prozesuko kostuak alderdietako inori ezarri gabe.

Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, honako hau egin eta sinatzen dut, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 72-2 eta 107-2 artikuluetan ezarritakoa betez.

Iruñean, 2023ko azaroaren 13an.–Salako Justizia Administrazioaren letradua, Fabiola Llorente Llorente.

Iragarkiaren kodea: J2316344