2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASUKO, OLAZTIKO ETA ZIORDIKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA
2024ko aurrekontua. Hasierako onespena
Altsasuko, Olaztiko eta Ziordiko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko Batzarrak, 2023ko abenduaren 14an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2024ko aurrekontua.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Altsasun, 2023ko abenduaren 15ean.–Mankomunitateko burua, Juan Jose Goicoechea San Roman.
Iragarkiaren kodea: L2317713