2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SUNBILLA
Zenbait ordenantza fiskal aldatzea. Hasierako onespena
Sunbillako Udalak, 2023ko abenduaren 1ean egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen Sunbillako zenbait ordenantza fiskal aldatzea.
Onetsitako ordenantzak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interes legitimoa dutenek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin eta harekin bat datozen gainerako xedapen aplikagarriekin.
Jendaurreko epean inork ez badu aurkezten erreklamazio, kexa edo oharrik, ordenantzak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta behin betiko testua argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarra har dezan.
Sunbillan, 2023ko abenduaren 15ean.–Alkatea, Amets Inda Gorriarán.
Iragarkiaren kodea: L2317693