2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SESMA
2024ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Sesmako Udalak, 2023ko abenduaren 13an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2024. urteko plantilla organikoa.
Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatutakoarekin Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, aipatu den jendaurreko aldia iragandakoan.
Sesman, 2023ko abenduaren 14an.–Alkatea, Pedro M.ª Mangado Pinillos.
Iragarkiaren kodea: L2317603