1. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

OLAZTI

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete daitezen aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion Gaztetxokoko monitorearen bi lanpostu. Prozedura hutsik geratu dela deklaratzea

Alkatearen 2022ko azaroaren 30eko 345. Ebazpena, zeinaren bidez onesten baita lanpostu huts batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera. Deialdian Gaztetxokoko monitorearen bi lanpostu zeuden.

Gaztetxokoko monitorearen bi lanpostu horiek betetzeko prozedurari ekin zen eta pertsona bakarrak eman zuen izena parte hartzeko. Halere, 2023ko azaroaren 15ean 2608 zenbakiko eskaera aurkeztu zuen, prozeduran parte hartzeari uzteko.

Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94 artikuluak ezartzen du: 1. Interesdun orok atzera egin dezake bere eskaeran, edo, ordenamendu juridikoan debekatuta ez badago, uko egin diezaieke bere eskubideei. (...). 4. Administrazioak bere horretan onartuko du atzera egitea edo uko egitea, eta amaitutzat emanen du prozedura, salbu eta, prozeduran hirugarren interesdun batzuk pertsonatuta egonik, haiek eskatzen badute prozedurak jarraitzeko, atzera egitearen edo uko egitearen berri eman ondorengo hamar eguneko epean".

Egungo legeriak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Erabat onestea Irantzu Granizo Uribarrenak aurkeztutako uko egitea 2023ko azaroaren 25ean (sarrera erregistroko zk.: 2608/2023).

Bigarrena.–Deklaratzea gaztetxokoko monitorearen bi lanpostu betetzeko prozedura hutsik geratu dela, eta adieraztea prozedura amaitu dela.

Hirugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Olaztiko langileen ordezkariei eta Udaleko kultura koordinatzaileari, eta ebazpena argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta gardentasun atarian.

Aditzera ematen dut, jakin dadin eta ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten dut erabaki horren kontra errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Olaztin, 2023ko azaroaren 20an.–Alkatea, Joseba Vizuete Ascargorta.

Iragarkiaren kodea: L2316457