1. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JAITZ

2024rako zerga-tasak

2023ko azaroaren 14an egindako osoko bilkuran, 2024. urterako zerga-tasak onetsi ziren, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeari. Hona hemen:

–Hiri-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,20.

–Landa-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,20.

–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga (TMIZ): Nafarroako Gobernuak zehazten duena.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga (EIOZ): %3.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga (EJZ): Nafarroako Gobernuaren tarifak.

–Gainbalioa (hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga):

  • Karga-tasa: balio-gehikuntza sortzen den aldi guztietarako karga-tasa bakarra: %25.
  • Koefizienteak dira 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehienekoak.

Horrenbestez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, eta ondoko errekurtsoak aurkezten ahalko dira erabakiaren kontra, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 132. artikuluari eta hurrengoei:

a) Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko epaitegiari edo salari, bi hilabeteko epean, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Aldez aurretik eta aukeran, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, honako hau argitaratzen denetik hasita.

Jaitzen, 2023ko azaroaren 19an.–Alkatea, Francisco Javier Eraso Azqueta.

Iragarkiaren kodea: L2317876