1. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ROCAFORTEKO KONTZEJUA

Aldaketa 2024rako ordenantza fiskalen tarifetan. Hasierako onespena

Rocaforteko Kontzejuak, 2024ko abenduaren 15ean egin bilkuran, erabaki du hasiera batean onestea aldaketa ordenantza fiskalen tarifetan, 2024ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra har dezan. Horiek espedientean ageri dira.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta, nahi izanez gero, bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak eta oharrak aurkez ditzaten. Epe hori iraganik, inork erreklamaziorik aurkeztu ez badu, behin betiko onetsitzat hartuko da.

Rocaforten, 2023ko abenduaren 18an.–Alkate udalburua, María Eugenia Pérez Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2317857