1. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

2024ko lan egutegia

Alkate udalburuaren azaroaren 29ko 129/2023 Ebazpenaren bidez onetsi da 2024ko lan-egutegia Ribaforadako Udaleko bulegoetako langileentzat. Hona hemen, hitzez hitz, ebazpen horren xedapen zatia:

"Lehenbizikoa.–Onestea 2024ko lan-egutegia Ribaforadako Udaleko bulegoetako langileentzat, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren ekainaren 5eko 250/2023 Ebazpenean xedatutakoari jarraikiz, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2024ko jaiegunen egutegi ofiziala ezarri baitzuen (2023ko 132. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 23a). Orobat ezarri da zein izanen diren, igandeez gain, 2024ko aste barreneko jaiegunak, honako hauek, alegia:

–Urtarrilaren 1a.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 28a: Ostegun Santua.

–Martxoaren 29a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 1a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 25a: Santiago apostolua.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Abuztuaren 24a: San Bartolome.

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Bigarrena.–Aditzera ematea egun baliogabeak direla larunbatak, igandeak eta jaiegun deklaraturikoak, eta ohartarazten da, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 30.8 artikuluan ezarritakoarekin bat, egun bat epeen zenbaketarako baliodun edo baliogabe deklaratzeak ez duela berez erabakitzen administrazio publikoetako lantokiek nola funtzionatu, lan-denbora nola antolatu, eta herritarrek erregistroak noiz erabili behar duten.

Hirugarrena.–Lan-egutegia erregularizatzearen ondorioetarako, larunbat, igande eta jaiegunez gain, honako hauek hartuko dira lanik gabeko eguntzat (udal bulegoak itxita egonen dira):

–Otsailaren 2a.

–Uztailaren 26a.

–Abuztuaren 16a.

–Abuztuaren 26a, 27a, 28a eta 29a, San Bartolomeren festen kariaz.

–Abenduaren 2a.

–Abenduaren 24a.

–Abenduaren 31.

Laugarrena.–Ebazpen honen xedapen-zatia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, orok jakin dezan".

Ribaforadan, 2023ko azaroaren 29an.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2317051