1. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAZAR

2024ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Nazarko Udalak, 2023ko abenduaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2024. urteko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatutakoarekin.

Nazarren, 2023ko abenduaren 15ean.–Alkate udalburua, Pedro Adolfo Bujanda Cirauqui.

Iragarkiaren kodea: L2317914