1. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURUZABAL

2024ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Muruzabalgo Udalak, 2023ko urriaren 30ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2024ko ekitaldirako langileen plantilla organikoa; aginduzko iragarkia argitaratu zen 2023ko 240. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 14an.

Jendaurreko epea iragan denez, behin betiko onetsi da 2024ko plantilla organikoa, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Muruzabalen, 2023ko abenduaren 18an.–Alkatea, Alberto Azparren Echeverría.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Lan-kontratudun finkoak.

Kargua: zerbitzu anitzetako enplegatua.

Lanpostu kopurua: 1.

Maila: E. Lanpostuko osagarria: %3,21. Mailako osagarria: %15.

Lan-kontratudun finkoa, lanaldiaren portzentajea, %81,80.

Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (20/2021 Legea, abenduaren 28koa, hizpide dituena enplegu premiazko neurri batzuk, publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko).

Egoera: jardunean.

Enplegatuen izenen zerrenda

Lan-kontratudun finkoak.

Luis Miguel Armendáriz López; kargua: zerbitzu anitzetako enplegatua.

Maila: E. Lanpostuko osagarria: %3,21. Mailako osagarria: %15.

Lanaldiaren ehunekoa: %81,80.

Egoera: jardunean.

Oharra, Izarbeibarko Zerbitzu Administratiboen Mankomunitateko langileei buruz.

Adierazten da Izarbeibarko Zerbitzu Administratiboen Mankomunitateko langileek betetzen dituztela idazkariaren eta kontu-hartzailearen lanpostuak eta administrazio-ofizialaren bi lanpostu, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.3 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Iragarkiaren kodea: L2317844