1. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURUZABAL

2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2023ko urriaren 30ean egin osoko bilkuran erabaki zen hasiera batez onestea 2024 ekitaldirako aurrekontuaren espedientea, eta 2023ko 240. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 20an.

Jendaurreko epea igaro eta aurrekontuaren aurka erreklamaziorik aurkeztu ez denez, behin betiko onetsitzat jo da, bat etorriz xedatutakoarekin Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan.

Behin betiko onetsitako aurrekontua argitara ematen da, kapituluka laburtua, orok jakin dezan. Hori guztia, jarraikiz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatutakoari.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 80.200,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 17.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 3.720,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 149.733,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 2.485,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 253.138,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 41.525,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 127.981,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 3.100,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 71.832,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 8.700,00 euro.

Gastuak, guztira: 253.138,00 euro.

Muruzabalen, 2023ko abenduaren 18an.–Alkatea, Alberto Azparren Echeverría.

Iragarkiaren kodea: L2317843