2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MILAGRO
Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2024rako
Alkate udalburu José Ignacio Pardo Blancok azaroaren 16an emandako 446/2023 Ebazpenaren bidez, onetsi ziren 2024ko lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa. Hona hemen zer ezartzen duen ebazpenaren xedapen zatiak:
Kontuan izanik 250/2023 Ebazpena, ekainaren 5ekoa, zeina eman baitzuen Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana (horren bidez ezartzen da Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2024ko jaiegunen egutegi ofiziala).
Legeak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz;
EBAZTEN DUT:
Lehena.–Honako hauek izanen dira Nafarroako Foru Komunitatean ordaindu bai baina errekuperatuko ez diren 2024. urteko jaiegunak:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
–Otsailaren 2a: San Blas, jaieguna herrian.
–Martxoaren 28a: Ostegun Santua.
–Martxoaren 29a: Ostiral Santua.
–Apirilaren 1a: Pazko astelehena.
–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
–Uztailaren 25a: Santiago apostolua.
–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.
–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.
–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.
–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.
–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.
Udal bulegoak itxita egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, bai eta 2024ko lan-egutegian ezarritako eta arestian aipatutako gainerako jaiegunetan ere. Orobat, udal bulegoak itxita egonen dira irailaren 2an, 3an eta 4an (astelehena, asteartea eta asteazkena), herriko festak direlako.
Baliogabeak izanen dira, 2024an epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta arestian aipatutako egunak, udal bulegoetako jaiegunak direlako.
Bigarrena.–Jendea hartzeko ordutegia, orokorrean, hau izanen da: 10:00etatik 13:30era.
Hirugarrena.–Ebazpen hau langileen ordezkariei igorriko zaie, eta alkatearen ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Administrazio bidea agortzen duen ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo,
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.
Milagron, 2023ko azaroaren 21an.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.
Iragarkiaren kodea: L2316458