2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDIGORRIA
2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Jendaurreko epea iragan denez eta inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, behin betiko onesten da 2024. urteko udal aurrekontua, bat etorriz 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluarekin (foru lege horrek Nafarroako Toki Administrazioa du hizpide). Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2023ko 240. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 20an.
DIRU-SARRERAK:
I. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 281.173,01 euro.
II. kapitulua.–Zeharkako zergak: 25.000,00 euro.
III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 78.950,00 euro.
IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 568.178,95 euro.
V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamendua: 57.450,00 euro.
VII. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 73.500,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 1.084.251,96 euro.
GASTUAK:
I. kapitulua.–Langileria-gastuak: 319.938,20 euro.
II. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 470.439,79 euro.
III. kapitulua.–Finantza-gastuak: 29.400,00 euro.
IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 103.050,28 euro.
VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 90.149,06 euro.
VII. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 6.895,62 euro.
IX. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 64.379,01 euro.
Gastuak, guztira: 1.084.251,96 euro.
Mendigorrian, 2023ko abenduaren 14an.–Alkatea, Ion Erro Arbizu.
Iragarkiaren kodea: L2317740