1. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Aldaketa, 2024ko zerga-tasetan, tasetan eta prezio publikoetan. Hasierako onespena

Irunberriko Udalak, 2023ko abenduaren 14an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea 2024an indarrean izanen diren karga-tasa, tasa eta prezio publikoetan, bai eta egutegi fiskala ere.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak eta oharrak; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Epe hori iragandakoan, inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betikotzat hartuko dira, eta testu osoa emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Irunberrin, 2023ko abenduaren 18an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L2317775