2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LERIN
2/2023 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
2023ko 220. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urriaren 24an, 2/2023 aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesten zuen erabakia. Jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu. Horrenbestez, behin betiko onetsirik gelditu da 2/2023 aurrekontu-aldaketa, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Aplikatu beharreko araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).
2/2023 AURREKONTU-ALDAKETA
GASTUAK: 381.580,00 euro.
–Aparteko kredituak:
- Ehiztarien elkarteko aurrekontu parte-hartzailea: 2.680,00 euro.
- Club Atlético Lerinés klubaren aurrekontu parte-hartzailea: 4.785,00 euro.
- Ibaigorri elkartearen aurrekontu parte-hartzailea: 2.535,00 euro.
- Igerilekuetako zehapenak: 900,00 euro.
- Kulturartekotasunari buruzko azterketa: 7.260,00 euro.
- Kulturartekotasun teknikariaren ordainsaria: 10.300,00 euro.
- Kulturartekotasun teknikariaren gizarte segurantza: 3.420,00 euro.
- Blanca de Navarrako eraispena: 60.000,00 euro.
- Administrazio elektronikoa: 3.500,00 euro.
- Musika eskolako fotokopiagailua: 1.000,00 euro.
- Marcos kaleko eraispena: 40.000,00 euro.
- Ramón y Cajal kaleko eraispena: 12.000,00 euro.
- Futbol zelaiko argiteria: 80.000,00 euro.
–Kreditu-gehigarriak:
- Sakanetako mantentze-lanak: 1.500,00 euro.
- Kuota funtzionarioen montepioagatik: 46.600,00 euro.
- Kirol jardueren programa: 22.000,00 euro.
- Brigadaren aparteko orduak: 3.000,00 euro.
- Azterketa eta lan teknikoak: 10.000,00 euro.
- Zergen kudeaketa eta ikuskapena: 5.000,00 euro.
- Udalkideen joan-etorriak: 1.000,00 euro.
- Euskara erabiltzeko eta sustatzeko jarduerak: 3.000,00 euro.
- Patio Rojo eraikinaren mantentze-lanak: 1.000,00 euro.
- Udaletxeko eta bulegoetako zainketa: 3.000,00 euro.
- Igerilekuetako langileen ordainsaria: 3.600,00 euro.
- Udal ibilgailuen mantentze-lanak: 1.000,00 euro.
- Bulegoko materiala: 2.000,00 euro.
- Herriko bestetako gastuak: 48.000,00 euro.
- Cadena bestetako gastuak: 2.500,00 euro.
FINANTZAKETA: 381.580,00 euro.
–Diru-sarrera handiagoak:
- Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: 5.000,00 euro.
- Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza, montepioko defizitarengatik: 12.700,00 euro.
- Toki-ogasuneko Funtsetan parte-hartzea: 35.000,00 euro.
–Diru-sarrera berriak:
- Kulturartekotasun azterketa eta jardueretarako dirulaguntza: 14.800,00 euro.
- Kulturartekotasun teknikarirako dirulaguntza: 14.000,00 euro.
- Toki-osasunerako dirulaguntza: 8.000,00 euro.
–Gastua beheititurik:
- Aurrekontu parte-hartzailea: 10.000,00 euro.
- Beilatokiko obra: 100.000,00 euro.
- Beilarako ekipamendua: 9.000,00 euro.
–Diruzaintzako gerakina:
- Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 173.080,00 euro.
Lerinen, 2023ko azaroaren 21ean.–Alkatea, María Esmeralda Masó Cabezón.
Iragarkiaren kodea: L2316469