1. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IBIRIKUKO KONTZEJUA

2024ko aurrekontua. Hasierako onespena

Ibirikuko Kontzejuko Batzarrak, 2023ko abenduaren 18an egin ohiko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2024ko aurrekontua.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta bete dadin Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua; hartara, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkeztu, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Jendaurreko epe horretan inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da.

Ibirikun, 2023ko abenduaren 19an.–Kontzejuko burua, Miren Elkarte Irigibel.

Iragarkiaren kodea: L2317881