2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GOIZUETA
2024. urteko udal zergen karga tasak
Goizuetako Udalak, 2023ko azaroaren 28an eginiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legean ezarritakoari jarraituz:
1.–2024. urteko udal zergen karga tasak ezartzea:
1.1. Hiri-lurraren gaineko kontribuzioaren karga-tasa: katastroko balioaren gaineko %0,26 izanen da.
1.2. Landa-lurraren gaineko kontribuzioaren karga-tasa: katastroko balioaren gaineko %0,26 izanen da.
1.3. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko udal zergaren karga tasa: exekuzio materialaren %4,5 izanen da.
1.4. Hiri-lurraren balio igoeraren gaineko zergan, 2/95 Foru Legean ezarritako koefizienteak eta gutxieneko tipoa aplikatuko dira.
1.5. Jarduera ekonomikoen zerga: legeak onesten dituenak izanen dira eta gutxieneko tipoa aplikatuko da.
1.6. Zirkulazio zerga: legeak onesten dituenek izanen dira.
2.–Erabaki honek 2024. urteko urtarrilaren batean hartuko du indarra.
3.–Hau guztia jakinarazten da, eta behar diren ondorioetarako, Udaleko iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da.
Goizuetan, 2023ko azaroaren 30ean.–Alkatea, Unai Miranda Berroeta.
Iragarkiaren kodea: L2317760