1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
EPATZE DEIA, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 8ko 84E/2023 Ebazpenaren aurka jarritako 118/2023 prozedura laburtuaren barruan. Ebazpen horren bidez gora jotzeko errekurtso bat ezetsi zen, maisu-maistren kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren barruan Lehen Hezkuntza (gaztelaniaz) espezialitateko oposizioaldiko kalifikazioen aurka jarria.
Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusiaren ofizioaren bidez, Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegira bidaliko da 118/2023 prozedura laburtuari dagokion administrazio espedientea, Sara Luis Rubio andreak Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 8ko 84E/2023 Ebazpenaren aurka jarritako errekurtsoaren gainekoa. Ebazpen horren bidez, ezetsi egin zen maisu-maistren kidegoan, zehazki, Lehen Hezkuntza (gaztelaniaz) espezialitatean, sartzeko oposizioaldiko kalifikazioen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa, hori guztia Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 2ko 324/2021 Ebazpenaren bidez onetsitako hautapen prozeduraren barruan, zeina antolatu baitzen, alde batetik, maisu-maistren kidegoan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan sartzeko, eta bestetik, maisu-maistren kidegoko karrerako langile funtzionarioek kidego horretan espezialitate berriak eskuratzeko.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluaren arabera, iragarki honen bidez Lehen Hezkuntza (gaztelaniaz) espezialitatean interesdun guztiei dei egiten zaie Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegian ager daitezen, argitaratu ondoko bederatzi egun balioduneko epean.
Iruñean, 2023ko abenduaren 15ean.–Idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.
Iragarkiaren kodea: F2317694