2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FONTELLAS
2024ko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa. Onespena
Fontellasko Udalak, 2023ko azaroaren 15ean egin osoko bilkuran, aho batez onetsi zituen Fontellasko Udalaren zerbitzuko langileen 2024ko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa. Horretarako, honako arau hauei jarraiki zitzaien: 250/2023 Ebazpena, ekainaren 19koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2024ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena, eta Udalak jakinarazitako tokiko jaiegunak.
Horrenbestez, Udalaren zerbitzuko langileen 2024. urteko aste barreneko jaiegunak hauek dira:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
–Martxoaren 28a: Ostegun Santua.
–Martxoaren 29a: Ostiral Santua.
–Apirilaren 1a: Pazko biharamuna.
–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
–Uztailaren 25a: Santiago apostolua.
–Abuztuaren 15a, Abuztuko Andre Maria.
–Irailaren 5a: Arrosarioko Ama Birjina.
–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.
–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.
–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.
–Abenduaren 6a, Konstituzioaren eguna.
–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.
Epeak kontatzeko, 2024ko larunbat eta igande guztiak egun baliogabe deklaratzen dira, baita goian aipatu egunak eta uztailaren 26a, abuztuaren 16a eta irailaren 6a ere.
Aditzera ematen da, denek jakin dezaten.
Fontellasen, 2023ko azaroaren 16an.–Alkate udalburua, Érika Lasheras Munárriz.
Iragarkiaren kodea: L2316403