1. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FIGAROLGO KONTZEJUA

2024ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Figarolgo Kontzejuak, 2023ko abenduaren 13an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2024ko plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluak 276.ari buruz xedatuari jarraikiz, hasiera batean onetsitako plantilla organikoa Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Aipatutako jendaurreko aldian erreklamaziorik aurkezten ez bada, espedientea behin betiko onetsitzat joko da.

Figarolen, 2023ko abenduaren 13an.–Kontzejuko burua, Javier Felipe Aznar.

Iragarkiaren kodea: L2317610