2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETAIU
2024rako zerga-tasak
Etaiuko Udalak, 2023ko abenduaren 14an egin osoko bilkuran, erabaki zuen kontribuzio eta zergei dagozkien karga-tasa, indize eta portzentaje hauek onestea 2024ko ekitaldi ekonomikorako:
–Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,21eko tasa.
–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %2,5.
–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: Indizea: 1.
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: batez besteko tasa, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 176. artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
Etaiun, 2023ko abenduaren 14an.–Alkate udalburua, Jenaro Pascual Desojo.
Iragarkiaren kodea: L2317712