1. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GAZTELUBERRI

2024ko aurrekontua. Hasierako onespena

Gazteluberriko Udalak, 2023ko abenduaren 16an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen entitate honen 2024ko ekitaldiko aurrekontu orokorra.

Honela onetsitako aurrekontua jendaurrean jarriko da, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Legearen 271. artikuluan aurreikusitakoarekin.

Hala, hasieran onetsitako aurrekontua Idazkaritzan eta iragarki-taulan jarriko da jendaurrean, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta egoki jotzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Hamabost egun balioduneko epean erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da.

Gazteluberrin, 2023ko abenduaren 18an.–Alkatea, Xabier Alfaure Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2317768